TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK MARTXOAK 19 OSTIRALA:BIZARDUNAK ETA LES FABOULOSERS

txapa 1456153218942 txapabloga | 2010-03-04 17:21

Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean,datorren Martxoak 19 Ostirala BIZARDUNAK eta  LES FABOULOSERS taldeak izango ditugu Bergarako gaztetxian gaueko 22:30 etatik aurrera.

                         

BIZARDUNAK  Nafarroan sortutako Euskaraz abesten duen folk musika taldea da. Taldea 9 lagunek osatzen dute: eta haiek beren musika estiloa euskal folk erradikaltzat hartzen dute.The Dubliners zein The Pogues musika talde irlandarren  musika estiloetan oinarritu dira euren kantak osatzeko.

                          

''Gu garena gara''!! oihukatzean ''wild rover'' irlandar klasikoan,diskaren esentzia aldarrikatzen dugu.Baina...zer ote gara?. BIZARDUNAK taldea gara,kubako sierra maestrako ''barbudos''-ak bezala,maitatzen ditugun dubliners taldeko musikariak bezala,zumalakarregi eta santakruz apaizak bezala.XIX-garren mendeko ''benetako gizonak'' azken finean.Bigarren diskan adieraziko dugun kanta batetako hitzetan:''Ur,zur eta lurreko gaur egungo fededunak,gautxori rokeroak''. Talde askorentzat,tabua bihur daiteke zein motatako musika-estiloa erabiltzen duten azaltzea.Guk berriz,ez dugu horren beldurrik: FOLK RADICAL VASCO, NAFAR HERRI (HIRI) KANTA BERRIAK.Helburu hau lortzeko,5 irlandar abesti tradizional eta guk egindako 4 kanta erabili ditugu.9 gizon,9 ahots...denetarik dago lagun-talde honetan; folk-ean aritutakoak,rokero ezagunak,azken hauen lagun mozkorrak... Aintzinako mistika historiografikoan murgildu gara,daukagun langile ikuspuntutik gaurko garaiari kantatuz,etorkizunaren zai...kontzertuak baino,ospakizun baten gisa aurkeztu nahi ditugu gure abestiak jendeaurrean.
NAZI DE FRESA

 
Kontzertua zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez http://www.txapairratia.org/ webgunean.


Utzi iruzkina: