TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK
Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kortzertuen barnean hurrengo kontzertua :
Azaroak 29 Larunbata gaueko 23:00etatik aurrera ANESTESIA eta ITAKA Taldiak izango ditugu Bergarako gaztetxian.
ANESTESIA taldea 1998an sortu zen Zarautzen,20 urte daramatzate kaña ematen.Urte hauetan hainbat gorabehera eta partaideen aldaketak bizi izan dituzte .Gaur egun Mikel Kazalis (gitarra eta ahotsa) , Dani (baxua), Ibon (ahotsa) eta Belokik (bateria) osatzen dute taldeak eginiko musika matramuilu baten antzerakoa da, geldoa batzuetan, azkarra besteetan, baina beti trash indartsua eta astuna. Soinu krudel, garratz eta oldarkorrak, trash-aren indarra; testuetan berriz gordina, Anestesiak basurde zaurituaren gorrotoaz erasotzen du.
Urte guzti hauetan utzitako diskak hauek izan dira:
Anestesia cerebral (1989),moralidad (1990),Toki berean (1992),gorrotoaren ahotsa (1993) erantzun (1995),gu (1997),ultra-komunikatzen (200) eta terapia (2006).
ITAKA 2002 urtean sortu genuen, Unai kitarra eta ahotsa, Iban Bajua eta Jon baterian. Hasiera baten denbora pasa modura jotzen genuen, beste taldeen bertsioak eginez. Ez genuen proiektu serio bat bezela hartu, baina denborarekin Itaka sendotzen joan zen. Kanta batzuk egin genituen eta beste taldekide bat sartu genuen, Jon Braka 2.garren kitarra bezala. 2004 urtearen bukaeran serioago hartu genuen, abeslari berri bat sartzen dugularik geurera, Aitor. Grabazio bat egitekotan, gogor hasten gara entsaiatzen baina Jon gure bateriak ez du Itakan jotzen segi nahi eta Unai lehen kitarra zenak bateria postua hartzen du. 2004. Abendu hasieran Fidelenea Zarauzko estudioan sartzen gara, Mikel Kazalisen produkziopean.Maketa bat argitaratzen dugu, 7 kantuz osaturikoa. Geure lehen lana da eta pozik geratzen gara azken emaitzarekin. Hainbat kontzertu eman genituen maketarekin. Maketa honekin Euskadi Gazteako 15. maketa lehiaketan 3. postua lortzen dugu eta Volcom entretaiment lehiaketan txapela irabazten dugu. 2006. urtean jada kontzertu mordoa eman ondoren beste diska bat grabatzera animatzen gara, oraingoan epe luzekoa. Diska hau grabatzeko Berriz ere Mikel Kazalizena jotzen dugu eta Uztaila hasieran Fidelenea Estudioan sartzen gara. Grabaketa hau aurrekoa baina motelagoa eta zailagoa izan da, Udako beroak ez du lagundu eta tartean oporretan ere egon gara, baina azkenean bukatzen
Iruzkinak
Utzi iruzkina: