Azaroaren 10ean, HUHEZIn beste ekitaldi bat eduki genuen. Estreinakoz, Berrriako estilo liburuaren aurkezpena izan genuen unibertsitatean. Aurkezpena egitera, Irene Ararrats etorri zen. Historia ikasi zuen Donostian. Euskaldunon Egunkarian zuzentzaile lanetan ibili zen dozena bat urtez, eta Berriako sorreran parte hartu zuen. Gaur egun, bertako euskarako zuzentzailea da eta estilo liburuaren koordinatzaile lanetan aritu da. Berria, orain dela hiru urte sortu zen Euskaldunon Egunkariaren itxieraren ondorioz. Eta gaur egun euskarazko egunkari bakarra da. Komunikabide bakoitzak, bere nortasuna...
Azaroaren 8an, HUHEZIn Iban Arantzabalen hitzaldia eduki genuen. Gainera, orokorrean berak esandakoa interesgarria iruditu zitzaidan. Iban Arantzabal Elgetakoa da. Irakasle ikasketak egin zituen HUHEZIn eta ondoren EHUn euskal filologian lizentziatu zen. Goienkaria eta sustaturen sorreran parte hartu zuen editore lanetan. Goienan telematikako burua izan zen hiru edo lau urtez, eta gaur egun, ikus-entzunezkoak eramaten ditu. Hasteko, editore lana zein den azaldu zigun. Ondoren, Interneteko abantailei buruz ere aritu zitzaigun hizketan. Internet oso sare zabala dela esan zigun, eta guk gure b...
Jadanik, badauzkagu literatura irakurtzeko beste modu batzuk. Lehen, liburuak irakurtzeko, liburu hori erosi edo liburutegian bilatu beharra izaten genuen. Gaur egun, ordea, Missourinko institutuan esaterako, South Valley Jr High, Liberty, herrian, literatura irakurtzera jendea bultzatzeko modu berri bat jarri du abian, Eric Langhorst, bertako historiako irakasle batek. Institutuko ikasle guztiek, Path Hughes idazleak idatzitako, Guerrila Season, liburua irakurri beharko dute. Eric Langhorst-ek diru laguntza bikaina lortu du, 5000 dolarretako laguntza, hain zuzen. Bertako ikasle guztiek, gu...
Aupa, lagunok! Ba al dakizu netiketa hitzak zer esan nahi duen? Eta zertarako erabiltzen den? Netiketa hitzak, zera esan nahi du: net (sarea)+ etiketa. Hau, interneten ibiltzeko arau sorta bat da, gizalegea. Horretarako, oso garrantzitsua da guk arau horiei jaramon egitea, horrela inor ez baitugu minduko eta interneten jendearekin modu egoki batetan komunikatzeko erabiliko dugu. Ondorengoak dira arauak: - Baimena eskatu inoren izena gehitu aurretik - Zaindu artxibo atxikien tamaina - ...
Kaixo guztioi! Ez zenekitenentzat, Tim o´Reilly da Web 2.0 kontzeptuaren sortzailea. Eta hark asmaturiko Web 2.0 kontzeptuaren inguruko zehaztasunak eman zituen Araba Enpresa Digitalak antolatutako hitzaldian. Nik, berria-n Timi egin zitzaion elkarrizketa irakurri dut eta jarraian horri buruzko iritzia emango dizuet. Berak zioenez, "Internet bilakatu dela aplikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala eta ez soilik norbanakoaren ordenagailuaren osagarria" esaldiarekin erabat ados nago. Internetek aurrerakuntza handiak jasan ditu azken urteotan eta jadanik, nork ez dauka ordena...
Kaixo guztioi! Gaurkoan, erabilgarriak egingo zaizkidan euskarazko hiru hiztegi interesgarri gomendatuko dizuet. Kontutan har itzazue zuek ere, agian egunen batean beraien beharra edukiko baituzue! Hor doaz! Lehenengoa, Harluxet hiztegi entziklopedikoa da. Hiztegi honek, hitzen definizio zehatzak eskaintzen dizkigu. Jakina da, hiztegi guztiko hitzak jakitea ezinezkoa dela, eta zenbat aldiz irakurri ote dugu bere esanahia zein den ez dakigun hitzen bat? Milaka aldiz. Beraz, badakizue, sakatu eta argitu ditzagun gure zalantzak! Bigarrena, Elhuyar hiztegia da. Honek, euskarazko hitzak gaz...
Iepa! Zer moduz? Ni aurki-n saltseatzen ibili naiz eta interesgarriak egin zaizkidan bost blog-ei buruzko iritzia emango dizuet jarraian. Gainera, lehenik esan behar dizuedana zera da: blog horiek euskaraz idatzita daudela eta hori oso garrantzitsua dela gure hizkuntzarentzat, bai idazten dugunondako eta baita irakurtzen dutenendako ere. Lehenik eta behin, musika atalean ibili naiz eta danbakari buruzko informazioa aurkitu dut bertan. Interesgarria iruditu zait bertan parte hartuko duten talde desberdinei buruzko informazioa jaso ahal izan dudalako. Hori gutxi balitz, be...
Aupa danoiri! Azkenian sortu dot nere blog-a! Bazan ordua! Aber oiñ hau ondo erabiltten ikasten doten Ondo segi! P.D: MU-n gabitz hau ikasten
Aupa danoiri! Hau da Web 2.0-ron erabiltten doten bloga! Espero dot zuen gustukua izatia! Ondo segi!!!
Eeeei Anexa!!!! Mila esker zure aportaziñuaatik, me pones a la ultima! Thanks eta ondo segi!
kaka zaharra! ez da agertzen jarri dtzutn bidixua... baina imaginaukozu zein dan!!!!! jaja!!!!