Hiztegi erabilgarriak
Kaixo guztioi!
Gaurkoan, erabilgarriak egingo zaizkidan euskarazko hiru hiztegi interesgarri gomendatuko dizuet. Kontutan har itzazue zuek ere, agian egunen batean beraien beharra edukiko baituzue! Hor doaz!
Lehenengoa, Harluxet hiztegi entziklopedikoa da. Hiztegi honek, hitzen definizio zehatzak eskaintzen dizkigu. Jakina da, hiztegi guztiko hitzak jakitea ezinezkoa dela, eta zenbat aldiz irakurri ote dugu bere esanahia zein den ez dakigun hitzen bat? Milaka aldiz. Beraz, badakizue, sakatu eta argitu ditzagun gure zalantzak!
Bigarrena, Elhuyar hiztegia da. Honek, euskarazko hitzak gazteraniara edo alderantziz, gaztelaniako hitzak euskarara itzultzen dituen hiztegia da. Benetan erabilgarria, gehienetan ama hizkuntzatik beste hizkuntza batetara hitzak itzultzerakoan izaten ditugun arazoak konpontzeko primerakoa!
Eta azkena, Adores hiztegia da. Hitz bat milaka aldiz errepikatu beharrean, sinonimo bat aurkitzen lagunduko dizuna. Edo nahi izanez gero, antonimoa! Bikaina!
Beraz, badakizu, zalantzaren bat baduzu, onena hiztegi bat erabiltzea da. Proba ezazu, ez zara damutuko!
Iruzkinak
monitor 2006-10-31 02:28 #1
Utzi iruzkina: