Blog interesgarri batzuk

txantxiku 1456153203662 Txantxiku | 2006-10-12 03:04
3

Iepa!

Zer moduz? Ni aurki-n saltseatzen ibili naiz eta interesgarriak egin zaizkidan bost blog-ei buruzko iritzia emango dizuet jarraian. Gainera, lehenik esan behar dizuedana zera da: blog horiek euskaraz idatzita daudela eta hori oso garrantzitsua dela gure hizkuntzarentzat, bai idazten dugunondako eta baita irakurtzen dutenendako ere.

Lehenik eta behin, musika atalean ibili naiz eta danbakari buruzko informazioa aurkitu dut bertan. Interesgarria iruditu zait bertan parte hartuko duten talde desberdinei buruzko informazioa jaso ahal izan dudalako. Hori gutxi balitz, beraien argazkiak ere agertzen zaizkigu. Sar zaitezte!

Bigarrenik, hedabideetako atalean begira jardun ondoren, EITB1ek eduki dituen audientziari buruzko datuak jaso ditzakegu.Beraz, audientziei buruz eguneratuta egotea nahi baduzue, bertan daukazue aukera paregabea!

Kirolen atalean, zera aurkitu dut, Zumaiako Zikloturista Elkarteak, Jose Maria Kortari omenaldia egingo diola. Horretarako, Mountain Bike irteera ospatuko dute. Bertan, informazio zehatzagoa aurki dezakezue. Interesgarria benetan!

Teknofilo atalean ordea, Joxek idatzitako blog-ean sartzeko aukera izan dut. Bertan, Gizakom-ek berrikuntza behar duela eta, artikulu bat idatzi du. Bisita ezazue!

Argazkietan aldiz, “Ilargiaren argitan” izeneko artikulu polit bat aurkitu dut argazki eta guzti. Zenbat atsegin dugun ilargiaren argitan eta izarrei begira mendian etzanda egotea, ezta? Ba hemen ikusi ahal izango duzue Zumarragako Antio Baseliza gauerdian. Ikustekoa!

Ea zuen gustokoak diren! Animatu eta bisitatu blog hauek!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-10-18 10:09 #1

Oso lan ona, Amaia, baina loturak beste modu batean egin behar dituzu, eskolan ikasi dugun moduan. Askoz ere txukunago geratuko zaizu. Ea lotura horiek konpontzen dituzun. Ondo segi.

Piban

Piban 2006-11-19 20:02 #2

Aupa Amaia!

Harrittuta geratu naiz, ez nekixen bloga zeukatzunik. Banekixen nere gelakide ohi bateri esker Huezin Joxe Arantzabalek blogak itten erakusten dotzuela, baina zu talde horretan zeuzela ez nekixen.

Bueno ba asko gustau xat zure bloga, baina Blog interesgarri batzuk izendatu dozunian artikulu hau pentsatzen nuen Goiena.net-eko Blog komunitatea aipatuko zebela, tartian neria, jajaja.

Muxus ta ondo segi!!!

Amaiatxin

Amaiatxin 2006-11-22 11:00 #3

Aupa Piban!

Lehenengo eskerrik asko nere blogian idaztiatik, oso jente gutxik idazten dost eta holako erantzunak jasotiak ilusiño haundixa itten dost!!!

Eta gurotzut esatia ni be sartu naizela zure blogian eta asko gustau xatela. Segi zure kontuak blogian idazten ta nik be erantzungotzut!

Ondo segi, muxus ta aber noiz iksuten garen!

Utzi iruzkina: