Kaixo, lagunok! Jarraian, martxoaren 1ean HUHEZIn izango den Tokiko Telebista Digitala Euskaraz jardunaldiari buruzko datu batzuk emango dizkizuet. Komunikaldi hau, unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatzeko plaza da. Aurten, zehazki komunikazioa ikasten ari diren ikasleentzat zuzenduta daude. Baita ere, hedabideetako eta enpresetako profesionalei edota komunikazio aditu eta ekoiztetxeetan dihardutenei. Komunikaldira joateko izena eman behar da otsailaren 26a baino lehenago eta matrikula 25 €koa izango da, hala ere, ikasleak eta langabeak ez dute matrikula ordaindu beharra izango. I...
Orain dela hilabete inguru, Luistxo Fernandez eibartarra izan genuen HUHEZIn. Bera, Aurki eta Sustaturen sortzailea da. Codesyntax izeneko enpresa baten jabe ere bada. Baina hori gutxi balitz, Tagzania ere sortu du. Gaur egun, garrantzia asko hartzen dabiltza mapak. Baina ez paperezko mapak, horiek dagoeneko zaharkituta gelditu dira. Orain zure etxea non dagoen ere ikusi dezakegu Interneteko mapetan. Bide ezezagun batetatik joan behar baldin bazara, ez daukazu GPRSa hartu besterik, berak primeran gidatuko baitzaitu zuk joan nahi duzun tokiraino. Egia esateko, gauzak asko aldatzen ari dira.
Lan bila zabiltzala? Ez galdu denbora gehiago. Hartu bideo kamera bat eta grabatu minutu gutxi batzuetan zure gaitasun eta trebetasunak. Gero, igo ezazu grabatutako bideoa Youtubera edo Google Videora eta pazientzia pixka batekin, itxaron ezazu zure bizitzari buelta eman diezaioken telefono deira edo korreora lan eskaintza bat jaso dezakezu eta! Curriculo 2.0 deritzo fenomeno honi. Kurrikulumak enpresas enpresa bidaltzen ibili beharrean, hor goian aipatutako helbideren batean zure bideo bat jarri dezakezu eta zortea baduzu, enpresaren batetatik deituko dizute elkarrizketa pertsonal bat egit...
Aupa lagunak! Oraingoan, Youtuben bideo batzuk ikusten aritu naiz eta nire abeslari gogokoenaren azkenengo singelaren bideoklipa nire blogean jartzea pentsatu dut. Laura Pausiniren Yo canto abestia hain zuzen. Hor doa! Disfruta ezazue abeslari italiarraren ahotsaz!
Orain dela urte bat entzun nuen lehenengo aldiz Firefox izena. Txantxiku Ikastolako informatikako klaseetan, software libre hau erabiltzeko gomendatu ziguten. Ikastolan Firefox erabiltzen hasi ginen. Etxean ere jaitsi nuen sistema hau, baina egia esateko, ez naiz software hau erabiltzen ohitu. Hala ere, ezin dut esan asko saiatu naizenik, beti errezenera jo baitut eta Internet Explorerrekin ohituta negoenez, hau erabiltzen jarraitu izan dut orain arte. Baina esan beharra daukat, Joxe Aranzabalen blogeko iritziek, nire pentsatzeko modua aldatu dutela. Guztiek bere abantailei buruz hitz ...
Goienkaria irakurtzen nengoela, albiste interesgarri bat aurkitu dut, zera dio: “Komunikafem”: publizitate sexistaren kontra egiten duen bloga. “Komunikafem” izeneko blogari esker, Internet bidez ere bultzatuko dira bilgune feministak urtero egiten dituen publizitate sexistaren gaineko kanpainak. Berdintasunaren alde egitearekin batera, edozein herritarrek publizitate sexistaren aurkako ekintzaren bat egitea nahi badu, laguntza eskaintzen dute komunikafem@euskalerria.org helbidera idatziz gero, erreklamazio orriak bidaltzen baitituzte. Gaur egungo publizitateak emakumeen duintasuna kolpatz...
Kaixo guztioi! Aspertura nago. Etxean aspertuta. Astelehenean juizioko lau haginak kendu zizkidaten eta lau egun pasa ondoren, oraindik aurpegia haundi-haundi egina daukat. Beldurra ematen dit ispiluan nire aurpegi gizarajoa begiratzea. Baina tira, egunak aurrera doaz eta poliki-poliki badoa bere betiko itxura hartzen. Dagoeneko etxetik irteteko gogo biziz nago. Haize freskoa hartzera kalera joateko irrikitan. Pentsa, klasera joateko ere gogoa daukat… Pixka bat entretenitzeko, nire blogean zerbait idaztea bururatu zait. Atzo nire gelakideen blogetan saltseatzen ibili nintzen eta odeo-rekin ...
Interneten, azken urteotan aldaketa izugarriak egon dira. Lehen, erabiltzaileak bertako informazioa jaso besterik ez zuten egiten. Orain, aldiz, beraiek dira produktuak egin, kontrolatu eta hedatzen dutenak. Youtube, Flicker, MySpace, Blogger edo Del.icio.us dira Web 2.0ko fenomenoaren ezaugarri nagusiak. Beraien sortzaileak ezustekoan hasi ziren programa horiek egiten eta erabiltzen, eta publizitatean dolar bakar bat ere inbertitu gabe, sekulako dirutza lortu dute ondoren izan duten arrakastarengatik. Programa horiek ez dira ospetsu bihurtu ahoz aho jendeak esan duenagatik, blogez blog jen...
Hementxe bizi naiz ni, Oñatin! tagzaniapasteTagzania: amaiatxin
2006ko azaroaren 24ean Aritz Gorrotxategik Diario Vascon idatzi zuen artikulu batetaz mintzatuko naiz jarraian. Aritz konturatu gabe, norbaitek bere izena Bake elkarte batean eman zuen eta Aritzi bere posta elektronikora masiboki iristen zitzaizkion Bakearen elkarteko mezuak. Berak ez daki nondik nora lortu duten elkarte horretakoak beraren datuak, baina, mezu horiek iristen zaizkio eta guztiz harrituta gelditu zen. Geroz eta gehiago dira horrelako mezuak, eta mezu horien bitartez informazioa bidaltzeaz aparte, horiek bidaltzen dituztenen helburuak beste batzuk direla esango nuke nik. Gau...
Aupa danoiri! Hau da Web 2.0-ron erabiltten doten bloga! Espero dot zuen gustukua izatia! Ondo segi!!!
Eeeei Anexa!!!! Mila esker zure aportaziñuaatik, me pones a la ultima! Thanks eta ondo segi!
kaka zaharra! ez da agertzen jarri dtzutn bidixua... baina imaginaukozu zein dan!!!!! jaja!!!!