Interneteko errege-erregiña berriak

txantxiku 1456153203662 Txantxiku | 2006-12-15 11:32

Interneten, azken urteotan aldaketa izugarriak egon dira. Lehen, erabiltzaileak bertako informazioa jaso besterik ez zuten egiten. Orain, aldiz, beraiek dira produktuak egin, kontrolatu eta hedatzen dutenak.

Youtube, Flicker, MySpace, Blogger edo Del.icio.us dira Web 2.0ko fenomenoaren ezaugarri nagusiak. Beraien sortzaileak ezustekoan hasi ziren programa horiek egiten eta erabiltzen, eta publizitatean dolar bakar bat ere inbertitu gabe, sekulako dirutza lortu dute ondoren izan duten arrakastarengatik. Programa horiek ez dira ospetsu bihurtu ahoz aho jendeak esan duenagatik, blogez blog jendeak eman dituen iritziengatik baizik.

Aditu eta analisten ustetan, Web 2.0 fenomenoa, Interneteko iraultza berria izango da. Eta nik ere hori uste dut, egun, Internet Kultura berri bat dela pentsatzen baitut.

Jarraian, benetan harrigarriak egin zaizkidan datu batzuk aipatuko ditut: gaur egun, Interneteko erabiltzaileak, 100 milioi bideo igo dituzte Youtubera eta 150 milioi argazki Flickrera. Wikipedia entziklopedian 1,5 milioi artikuluetan hartu dute parte  eta 13 milioi pertsonen dudak argitu dute Yahoo! Answersen. Benetan harrigarriak.

Jendea fenomeno berri hauekin nahiko gustura dagoela esango nuke arrakasta izugarria lortzen ari baitira eta geroz eta jende gehiagok erabiltzen ditu programa horiek. Ongi iruditzen zait jendeak bere iritziak, bideoak eta argazkiak beste batzuekin trukatu nahi izatea, horretarako egokia iruditzen zait bide hau.

Hori bai, ezin jakin hemendik beste hamar urtetara zenbat berrikuntza aurkituko ditugun Interneten!


Utzi iruzkina: