Iban Arantzabal HUHEZIn
Azaroaren 8an, HUHEZIn Iban Arantzabalen hitzaldia eduki genuen. Gainera, orokorrean berak esandakoa interesgarria iruditu zitzaidan.
Iban Arantzabal Elgetakoa da. Irakasle ikasketak egin zituen HUHEZIn eta ondoren EHUn euskal filologian lizentziatu zen. Goienkaria eta sustaturen sorreran parte hartu zuen editore lanetan. Goienan telematikako burua izan zen hiru edo lau urtez, eta gaur egun, ikus-entzunezkoak eramaten ditu.
Hasteko, editore lana zein den azaldu zigun. Ondoren, Interneteko abantailei buruz ere aritu zitzaigun hizketan. Internet oso sare zabala dela esan zigun, eta guk gure blogetan idatzitakoak edozeinek edozein tokitatik irakur dezakeela zioen, eta hala da.
Gaur egun, blogak daukaten garrantziaz ere hitzegin zigun. Blogetan hainbat informazio elkartrukatu eta iritzi desberdinak eman baititzakegu. Bestalde, euskaraz idatziaz gure hizkuntza ere sustatzen dugu. Horregatik, unibertsitatean daukagun blogaz aparte, guk geure beste blog bat sortzera bultzatu zigun.
Internet Explorer erabili beharrean, Firefox erabiltzeko esan zigun. Software librea delako.
Bukatzeko, esan beharra daukat, oso gustura egon nitzela hitzaldian, ez nekizkien gauza batzuetaz mintzatu zelako.
Eta amaitzeko, “egunero zerbait ikasten da” esaldiarekin geldituko naiz, hitzaldian gauza berri asko ikasi nituelako.
Iruzkinak
Iban Arantzabal 2006-11-16 18:43 #1
Pozten naiz zerbaitetarako balio izatea hitzaldiak. GAuza denak ez ziren ondo eginak egon, seguruenik baina zerbait ikasteko balio izan badu ba pozik geratzen naiz. Eskerrik asko feedback aukera hau emateagatik ere. Blogak balio du horretarako, ez?<br />
Joxe Aranzabal 2006-12-28 17:16 #2
Feedbackak alde bietara egiten du lan. Kasu honetan Ibanek jaso du zure iritzia, baina berak ere utzi du bere alea zure mezuan, eskerrak emateko besterik ez bada ere.<br />
Utzi iruzkina: