Literatura Web 2.0 erara

txantxiku 1456153203662 Txantxiku | 2006-11-07 14:55
2

Jadanik, badauzkagu literatura irakurtzeko beste modu batzuk. Lehen, liburuak irakurtzeko, liburu hori erosi edo liburutegian bilatu beharra izaten genuen. Gaur egun, ordea, Missourinko institutuan esaterako, South Valley Jr High, Liberty, herrian, literatura irakurtzera jendea bultzatzeko modu berri bat jarri du abian, Eric Langhorst, bertako historiako irakasle batek.

Institutuko ikasle guztiek, Path Hughes idazleak idatzitako, Guerrila Season, liburua irakurri beharko dute.

Eric Langhorst-ek diru laguntza bikaina lortu du, 5000 dolarretako laguntza, hain zuzen. Bertako ikasle guztiek, gurasoak eta komunitateko kideek ere liburuko ale bana eros dezaten. Baina, nire ustez egin duen gauzarik garrantzitsuenetarikoa, ondorengoa da: irakurketa kolektibo bat egiteko sortu duen bloga.

Blog horretan, edozeinek parte hartu ahal izango du, baina aurretik irakasleak eta liburuaren idazleak, komentario hori blogean idaztea onartu beharko dute, irainik… egon ez daitezen.

Azken proiektu bezala, hauek dira egin ditzaketen lanak: poema bat idaztzi dezakete liburuak landutako gaiaren inguruan, eleberriari bukaera alternatibo bat idaztzi diezaiokete, poster bat diseinatu dezakete liburua zinemaratzen dutenerako, elkarrizketa bat egin diezaiokete liburuko pertsonaia bati, bederatzi paneleko komiki bat egin dezakete bertan  liburuaren eszena bat agertuz edo beste azal bat diseinatu diezaiokete liburuari.

Proiektu hau, oso interesgarria iruditu zait. Batetik, adin guztietako jendea irakurtzera bultzatzen duelako, eta bestetik, modu original eta desberdina delako, jendearen parte hartzea, gainera, handiagoa izango dela iruditzen zait modu berri bat delako.

Beraz, badakizue, teknologiak aurrera egiten duen heinean, gu ere modernizatzen joan behar gara eta aspaldidanik modu tradizional batean egiten ziren gauzak, gaur egun, beste modu batetara egiten hasi gara. 

Goazen bada, aurrera teknologiarekin batera!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-11-11 16:10 #1

Zer liburu proposatuko zenuke horrelako irakurketa partekatu bat egiteko?<br />

Amaiatxin

Amaiatxin 2006-11-22 11:04 #2

<p>Aupa Joxe!</p>

<p>Ba Eduardo Mendozan <em>El laberinto de las aceitunas </em>proposatuko<em> </em>neben holako irakurketa bat itteko. Oso liburu entretenigarrixa iñ xaten, desberdiña dala esango neke eta misterioz beteta dau. Animau eta irakurri zuek be liburu hori!</p>


Utzi iruzkina: