Tim O´Reilly Web 2.0 kontzeptuaren sortzailea

txantxiku 1456153203662 Txantxiku | 2006-10-19 22:15
1

Kaixo guztioi!

Ez zenekitenentzat, Tim o´Reilly da Web 2.0 kontzeptuaren sortzailea. Eta hark asmaturiko Web 2.0 kontzeptuaren inguruko zehaztasunak eman zituen Araba Enpresa Digitalak antolatutako hitzaldian.

Nik, berria-n Timi egin zitzaion elkarrizketa irakurri dut eta jarraian horri buruzko iritzia emango dizuet.

Berak zioenez, "Internet bilakatu dela aplikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala eta ez soilik norbanakoaren ordenagailuaren osagarria" esaldiarekin erabat ados nago. Internetek aurrerakuntza handiak jasan ditu azken urteotan eta jadanik, nork ez dauka ordenagailu bat etxean? Nor  ez da inoiz ibili informazioa aurkitzen Interneten? Nire ustez, geroz eta garrantzia handiagoa hartzen joango da Internet egunotan, eta erabat beharrezkoa egingo zaigu honen erabilera.

Beste alde batetik, hau zioen: “Inork ez daki hizkuntza gutxituek tokia izango ote duten interneten” esaldiarekin ez nago guztiz ados. Nire ustetan, Interneten hizkuntza potoloagoak indarra hartzen joango diren heinean, euskara bezalako hizkuntza txikiek ere, ez dute beraien lekua galduko. Begira bestela gaur egun zenbat webgune dauzkagun euskara hutsean. Gainera, hau bezalako  bolgak sortzeko aukera ere badaukagu, eta guzti hori euskara bultzatuaz.

Eta azkenik, teknologiari buruz egiten duen komentarioan, pixka bat harrituta gelditu naiz. Hau zioen: “Lehen eta hirugarren munduaren arteko tarte digitala gero eta txikiagoa egiten ari da, ez handiagoa” . Hirugarren munduko biztanle askok, diru asko daukate, beraz, aberatsak dira eta horiek posibilitatea edukiko dute mugikorrak, ordenagailuak... edukitzeko. Baina, gosez hiltzen ari diren beste guztiak? Janaria lortzeko edo ura edateko aukerarik ere ez duten horiek, nola edukiko dute, bada, teknologian gastatzeko dirua?

Eta honekin bukatzeko, oso bitxia iruditu zaidan beste esaldi bat idatziko dut jarraian, niri behintzat zer pentsatua eman baitit: “Gure gorputzean inplanteak izango ditugu sarean konektatzeko”. Zeueri uzten dizuet honi buruzko gogoetak egiten.

 

 

 

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-11-11 16:08 #1

Galdera onak egin dituzu artikulu honetan, Amaia. Eta ez dira errazak erantzuten.<br />


Utzi iruzkina: