XXII
Batto ororen gainetik ? Ez ! Nagi ! Eta dui, tri, higa, pantxe... Ez dakit habororik zenbatzen. Eta ezeinek ez du parerik, hain baitira zein bere gisan eijer, karan eta halako !
Elkarrekin atsegina, elkarrekilako atsegina dugu beti eskuetan: eman eta zabaldu egiten dugu gutartean, asera, nahierara.
Hondartzak bete bikinidun, sagarbixtero eta popabixtero maitagarri elibatez. Jinak gara hondartzarat, bertan ere banaiz dohatsu. Hemen naiz, zinez hemen, lorian.
Ur ondoetan eijer gogoko neskak, busti ekiztatuak. Neroni naize...