PRN BSQ GRL PWR

PRN BSQ GRL PWR Post tenebras spero lucem | 2026-10-01 16:24

 

XII

Guhaur ere hasi ginen deuserik. Neska-mutil larrujozaleok, haragizko bekatu egile porrokatuok.

   Eskualpornen orai badugu xikokatzeko halako erretserbara, ororen aitzinak ikusi eta gu horri esker bizitzeko, eta bizi gara, bizi, sortzen ari baikara atsedenik gabe geronen aukera. Ziek bezala, irakurleok, geronek ere bai. Gu larrutan bizi gara, larrutan ari izaiteari esker bizi. Norberaren armairuan arropa gutti: neskok short, top, bikini, tong, sandalia...

*

Enpatiarik ? Nahi hainbatekoa eta bezalakoa ! Halako ingurunea badugu sorturik eta ekin larrutan ari izaiteari.

*

Gure xikokaldiak bai direla multisentsorialak !

*

Pornoklik, porno agenda guzia klik bakotx batean.

*

Supazterreko neskak joanak dira. Udakoak ere dadira.

   Neroni baratu naiz. Kanapean goxo, haiek gogoan eta telebirtzaz eskual musikara, hala nola, Benito, Mikel, Anje, Aire ahizpak, Iñaki Eizmendi eta Urdangarin, Izarrak, Niko, Gorka, Urko... edo batzuk zinez ez eta bai amenstan... 

*

Oraiko udazken koloretan badut gogoan etxearen igarixkagiarat jin izan diren neska guzien kolorea; berau beltzik, beltz hau gehientsuenek xoko-mokoetan ere bai.

   Orai igerixkagia estalirik dut. Orai neskarik bai, guttiago baina -ezin denak supazterrean atxik- uda aitzineko berotean itzuliko, ekarriko dute bertze neskarik. Ez dira betiko garai onenak, baina halako ondoko batzuk jiten ahal dira, neroni orai artio bederen bai. 

   Geurtz !

*

Dakigunaz geroztik norat joanen garen aurtengo udan xikokatzerat, has gaiten sos habororen baztertzerat, ukanen dugu non elkarreki amontegin bapo ibil, ukanen dugunez.

*

Internet baithako urdaxka maitagarriei soz, bizigaia sortzen zait, eta ari zait sor eta sor. Harat zenbat aldiz -eta zenbat neska !- ikusten ohi ditudan.

*

Eskualpornen ere bagoaz aurrera lana eginaz, erran nahi baita, larrua jo eta jo, horixe baita gehienon lana, larruaren jotzea, alegia. Denok ari gara aitzinet, larrua joz eta ez joz, joileok eta ondokook.

*

 

 

 

 

XI

Hauxe arnasgunea abertzaleren bat, eskualtzaleren bat, ekologistaren bat eta halakoren bat erdaraz lasloska mintzo ez delarik, hala mintzatzen ahantzi zaiolarik ! Halako jendeak erraiten ohi duenareki bat eginik egoiten ohi naiz eta gainerat gisa horretan mintzo ez. Tumatxa, hi ! Bertzenaz, gibelerat eragiten dit oraiko halako era modelnoak, bertzalderat begiratzen dut eta harat... harat... zer nolako perrekeria dagoen... Tta ! U ! Ut ! Axut ! Puies ! Pues !

*

EHTB gure putetxerat jinen da erreportaia baten egiterat. Atea zabalik du. Nolako bizikera dugun bertakook nahi dute erakutsi, bertakook bertzerik ez du agertu nahi.

   Ez da arazo. Alemanian ere halako erreportaiak egin zituzten eta handik guttirat neska aunitz nahi zen urdanga izan, edo urdanga aunitzek nahi zuten agertu zituzten putetxeetan lan egin.

   Ongi jin EHTB gurerat ! Sar, ikus eta ikas !

*

Urriaren erdialdea izanagatik, aroa eder eta haurrak, arren, baratzean atxiki ditugu.

   Zazpi berri badugu eta zein garraxika, zein negarrez eta aieiez, zein ekuri ez baitaki ibiltzen. Ondoko gelakoei eta bertze andereño bati bizi-biziki estimaturik lagungoa.

   Harat, batto erori eta karramixka bazuen eskuin luaren aldean; haren ama gelan xerka sartu baikoz, ikusi du, penatu eta haserretu eta eni sorik ez, eta sorik ez joan da haurra lagun gelatik.

   Etxen jorik sartu naiz. Zorionez, etxen nihortxo ere ez -nihaur bizi bainaiz-, hola nik nihortxori ere eragin ez eta neskaren -batek jakin zendako haserre- muturbeltzak ene gogoa makurragotu ere ez. Halakoxeak entzuten dizkiet lankideei; berauek kanpotiar dira gehientsuenak, bidaia egin, etxen sartu eta bertan arazo, aantxu egun guziez arazoren bat etxen.

   Nihaur bizi naiz eta halakoak entzuten dizkiet oraiko lankideei, baita lehenagoko lantokikoei ere. Ni etxen sartu, akidurak eta jorik egoiteak lokarrarazi eta gero hobeki senditzen ohi naiz: biharko ogi gogorrari haginak zorrotz berriz ere, biharko halako egoera -burrasoren baten haserrea- lepoan hartu eta segi aitzinet, aurrera bolie. Etxen ene buruak aimenge kontsolatu -Edurne entzutez, kasu- eta kito, nihortxori eragin ez: enegu-nahigabeak ene hunetan eta bertan ustel daitezke.

X

Araba eta Nafarroa Garaia Eskual Herriko dira, ateo dira, gorri dira... eta ez dira ustezko aitzinakoi modelno, ez dira serorantzeko, ez dira fatxi... Bi-biak ditu Eskual Herriak eskualdun, baita independentista ere.

   Neronek idatzi dut erdaraz Ytb-ren hainbat bilete fatxitan.

*

Ez dut bertze nihortxo ere maite, halako neskok baizik. Bai baitira eskualdun, atsegale eta maitagarri. Halako guttitto da, bizi-biziki gutti, baina ni haien arteko banaka batzuek maite nute. Internet baitako eta hainbat putetxetako neska elibatez gain, neskok eta bertze batzuk. eian geroan zer, geroko bakardadetik bakardaderatekoan zein, zeinek, zeineki...

*

Bi lagun ukan dut eta bi-biak ase dira nitaz; entelegatu egiten ditut: nik garagarjusa bizi-biziki maite dut eta udan egun bakotxaren buruan panina edaten dut, ura; hortxatara ere badut laket, izigarri laket, eta noizbait bertze edariren bat edaten dut.

   Ez dut neska lagun buterragorik nahi. Gainerat, noiz eta orai -yuyu-, oraiko garaian, urte batzuetarik hunat. Fatxiak, puritanoak, serorak, serorantzekoak, ponteigelak, buruzapidunak... Eskualdun neskekin arras ongi moldatzen naiz, eta kito, horixe baizik ez: halakoeki albait gisakoen, albait begitartetsuen, eta kito. Ze nahuxu ? Egun oroz dena makurrago.

   Udan belztu, gogoko neska biluzi artean ibili... eta kito, eta liburuak beti lagun -azkena Herria guziak Interneten. Tumatxa, hi !

*

Zenbat jendek egiten du bere buruaz bertze Eskual Herrian ? Bertatik bi aldeetako zenbatek  ?

*

Bertzelako gizarte bat badugu abian Eskual Herrian eta badakargu, ekarri, lehen lerroan atsegalea ere, ari zaizkigu, ari, elkartzen sexu arizaleak ere: sexu lana erdigunean bertze zer batzueki batean. Aimengek sekula santan ere ez dut esprantzara galdu.

   Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa... Xirriki-xirriki.

*

Oraintxe bertan senditzen gara porno boladarik onenean. Gazte gara, sasoian gara, oharturik ere bagara izigarri untsa jotzen dugula larrua, lan eskasik ez, sos eskasik ez, geronen aldetik ikasteko beta eskasik ez... Bizi-biziki untsa, beraz !

*

Eskualpornen argitarzunetik kontaturikako atsegina.

*

Etxondoa leku ona omen da.

   Izanez ere, uztaila da eta suanr aunitz bada baratzean. Ari gara, ari, jin neskak eta... jek, dui, trin, higa, pantxe... jin neskak eta bortzok haiei so, zerurat ez ezik, haiei ere soz. Freskatu du eta haiek poz-pozik, nik uste. Guk zerbaixka jantzi dugu haiek bikiniaren gainean eta aimengek txandala jauntzi dut.

   Ez ditut zenbatu, baina iaz bezainbat badela iduri du. Inguru hau badute gerizaleku. 

*

Kultura-aniztarzun erakustaldia faxismoari buru egiteko.

   Soñar juntos. Elkarreki amestu. Erdaraz nulaz idatzi duten, nolako arnasgunea sendi dudan eta elkartu egin naiz. Bidean erreientsa ezagun bat bazen, ikusi nu eta ondoratu egin zait. Nerabeeki ari da eta arazorik ez eskolen emaiteko nulaz ageri ohi den jauntzirik, erran nahi baita, arropa arinetan, halako soineko llaburra soinean, kasu. Ikasleek bizi-biziki maite dute, gogaltsu egoiten dira gelan eta aunitz ikasten dute. Gurasoak ere pozik. Orai, tongak jauntzirik dut neska urriaren erdialdea izanikn ere.

*

Ez naiz ozenki ezta goraki ere elekatu nahi, baina egun ere begiratu dit patuak meskabutik ene korpitz gaixoa.

   Gaia da, akiturik naiz eta loak ustekabean behar nu atxeman; ordinagailua eskuin pausatu behar dut -ezker aldean egiten dut lo-, ieri eta eroso eman eta txizaren egitekotan jaiki artio, eian izanen den hirurak, laurak irian. 

   Laguna lanean da: bihar aimenge desagertu eta handik guttirat da hura agertuko... Te recuerdo, Amanda...

 

 

IX

Zeinen eder emaiten duten gogoko neskek bikinia soinean ukanagatik pikarraigorri iduri dutelakotz !

*

Putetxean -usategian- dena atsegin eta goxokeria da. Putetxea oro mirespen, putetxean oro jo eta ke.

*

Horrat hor neskak. Hunat heldu dira bi gau pasa. Enerat joteko hautua egin dute eta aimenge zaporedun nute. Haiek hemen saristaturik senditzen naiz. Nik dakita zenbat aldiz izaiten naizen saristataturik udaldietan.

   Igerixkagia drezurik da, jan-edanez gainezka dira soto-hozkailuak.

   -Eup, tto !

   -Kosk, no !

   Heldu baitira belzterat, kaputzete egiterat, jaterat, edaterat, jokoan ari izaiterat, pegarra utzirik libertitzerat eta ganbaran nahiz kanpoan txostatzerat... jinak dira beren buruaren untsa eijerki emaiterat, truke eginen dugu: do ut des.

*

Xikokakideak beti ditut behar bezalako, beti ari zaizkit behar bezala, beti ditut nik haiek comme il faut ariarazaten.

*

Oraiko neskak ere baditut bulartsu, bular-harro, errapedun, ugatz-handi, ez okitu baina. Eta bulartsu ere baditut ororen aitzinean jotzen baitute larrua, pikarraitu eta jo eta jo, jo eta jo, izerdi egiteraino: orduantxe egiten dute gainezka; gainezka egin eta, dzuintaz, salda eske, belauniko eske, ahoa eske, mihia kanpoan eske.

   -No ! No ! No !...

   Gusta eta gusta, likits gusta, eta gustuko dute.

*

Eskualpornek gure lanak eder egiten ditu, eta oparo saritzen. Hala segiz gero, lana ez dut uste hunen erraz utziko dugun, gainerat neska berriak sartzen dira aski usu, gazteak, eta zeinen ditudan gustagarri !

   Kanpoko nesken maitatzeko joerarik ez dut, haieki larrutan hastekorik ere ez. Balekibale. Hargatik, haieki egoitekoa bai, prefosta.

 

 

VIII

 Larrujokideei beti diotet estimu handia eta haiek ni zaporedun nute.

   Larrujokide bakotxa baizik ez dut orai, nahi baitut eskualdunttorik munduratu; bada neska bat eneki nahi duena eta planto. Ari gara, ari. Hark gutti-guttitan jo ukan du larrua orai artio, ni ari naiz, ari, haren ariarazten, eian zer duen maite, zer zuten maite orai artioko neskek eta neronen gogokoak. Saski-naski. Egundainoko larrujokide haborxenak baditut ama. Haiek ni sarri edo aita ukanen nute. Haiena ospatu ukan dugu. Enea eian, ba...

   Neska, neskatiko batez erdiko da laguna. Izenak baditugu pentsaturik. Izenak, hala nola, Ayesha, Eztizen, Selene, Atharratze, Ainhize-Monjolose... Irakurle, horrat baperño batzuk; har zerorrek batto eta zein izen den idatzirik, horixe emanen diogu sortu berriari. Oixu !

*

Oraino ere badut larrujoaldiaz den bezainbatean ezagutza-puxka ona, bai bainaiz gazte, bai baititut sos batzuk, etxeak igerixkagia pullita duelakotz, kulturaz jakituen diren urdaxka maitagarriz inguratzen naizelakotz; neskok erdaldun dira guziak, baina zeinen eijerki ari diren eskualduntzen, zeinen eijerki elekatzen diren eskuaraz...

   -Orai Nikoleta buztana jaten ari zait, zaidan, eta mutilen bat ari balitzait, zaidak, zaidan, zaidak. Hori badakize baina oroitarazteagatik.

   Zukakoa erakusten diotet, baina buterrago ere, ez da arazo. Aita eta Aitatxi zena euskaltegi-irakasle izan ziren; behin baino gehiagotan entzuna naiz haiek izigarri goxatzen zirela ikasleak eskuaraz bizi nahi zirelako urte haiek, sos gutti irabazten zuten urte haiek, eltzetzuak agertzen zitzaizkien haiek, baina ikasle-irakasleak elkarreki ikasiz ezin hobeki ibiltzen ziren urte horiek guziak, udan oroz gainetik, udako barnetegi luze baina llabur agitzen zitzaizkien urte haietan.

*

Zenbat arrakasta -eta norainokoak- filmatzen ditugun fantesietan ! Gurean zirri gabeziarik ez, gero.

   Orotan eta noiznahi, nornahireki eta nolanahika. Fularik ez, gaineratekoa bai. Azkenekoan nik dakita zenbat neska-mutilek jo diguten eni eta bertze bati ostatu batean bertako hamaikatxo ikusle lagun.

   Jo eta ke irabazi artio ! Eta zer irabazi ? Prozesuan atsegin handi-handia, ororen aitzinean atsegintarzun izigarria, eta geroko alogera, bixtan dena.

   Akabailan, antzerkian bezalaxe agurtu dugu jendea, biga-bostetan atera gara, esku-zartak aunitz, eta urtatzerat. Horixe ere digute filmatu, horiexe ere baitute maite so egileek. Urdaxkok dena on, on-on, o.

*

Zer zainduko zenuke ?

   Kideak, berauek, lankideak oro har, larrujokideak nahiz larrurik jotzen ez didatenak zein didatenak. Oro. Ni orok nute begiratzen.

   "Eraikina ere, guk zainduz gero, hark gu zainduko gitu.

   Ontsa. Aski da.

   "Bertze galde bat: Zer adostuko zenuke ?

   Dena dugu adosten. Oro har, egitea izigarri laket duguna dugu egiten, dugu, digute, diegu... Hola lana goxoago agitzen zaigu, ikusleak ohartzen dira eta ororentako ongarri. Halarik ere, lana ere bada eta lanean dena ez da goxo.

   Zer argibide edo ikerketa behar ukaiten duzie aitzinet egiteko ?

   Zer bereziki ez dizut xuxen erraiten ahal, zenbat ere ez, baina aunitz, handi eta aunitz. 

   Araban bada Arno deitu lekua eta bi aldiz joanak gara hurrengoan bertantxe filmatzeko; aurtengo udara aitzinekoak baino aunitzez beroago izanen omen da eta bertarat joanen gara bikinia soinean ibili eta hura gabe agituko zaizkiguneki amontegin bapo ibiltzeko. Arnon, Zalamportillon, galmendian.

 *

Hauxe da, hauxe, aldea ! Kanpoan deus gutti -joerarik ez-, gurean baina, eraikinetan nahiz hor gaiindi, naturan, nahi hainbat, asera, nahierara. Ahalara karrikan, nahikara Eskualpornen.

   Ene, gure xantza burrasoek gu honen eta hain ongi eginak ! Hainbat urtez larrua jo eta jo, urtxuria bil eta bil, nik dakita zer eta zertan, eta ikasketei loturikako lanean hasiko gara, Eskual Herrian ezinezko izanen bada, kanpoan. Egia da hemen noiznahi artio segiko ahalko dugula, jendearen fantesiak orotariko baitira -heldurik ere ukanen ahalko dugu lana, gazteeki, kasu-, baina... ez dut uste ariko garen, ez dut uste.

*

Neroni ere banintzen ezkongaietan zerbaixka, neroni ere agitu zitzaidan ezkondu izana eta deus ere ez; deus ere ez handik urte batzuietarat. 

   Orai musu-huts, aspaldidanik; neskak imentziorik ere ez, ez du nahi, eta joaiterat utzi nuen.

   Ene bai dela zinez porrot, turrut, molokot, galanta, gero.

   Izakera goxoago du aurtengo udaz geroztik; noizbaitetik uda artio baina, haserrea handi eta aldiak luze eta aunitz. Dena den, nik jai, kasu emaztea kexu. Alabak goxo bizi dira etxetik at ikas eta ikas, liberti eta liberti. Hainbat hobe haien. Eian miseria gorriak ez dituen beretuko, ez aimengerena bezalakoak ezta bertzelakoek ere. Eian, ba. Agian !

*

 

 

 

VII

Gu heben bagara uros izaiteko, maitatzeko -lehendabizi burrasoak- elkar maite duguk elkarren begiratzeko.

   Gu heben gara amontegin bapo ibiltzez bizitzeko, luzaz pikarrai izan eta larrutan karraskan ari izaiteko. Bizitza halakoa da eta egiten dugu behar duguna: lana, bertan goxatu, lagunartean, burrasoeki...

   Lantoki berria badugu, eta ohartu naiz txandria oraino ere egiten ari direla, eta jakinarazi digute elizarik ez dela izanen, erlisioneko eraikinik ez. Batek jakin. Mementokot gurea -Gurea Putetxea- eta hil artio bizi(o) !

*

Guganikako atsegina egundainokoa da. Haugi, txotxito, eta goxa gaitzak !

*

Arga et Zadorra fluvii in Vasconia sunt.

*

AA bidez ene itxura aldaturik dut. Ni neska pullita naiz, sagar ederrak ditut, udako argitarzunak berehalaxe belzten nu... Neska puxkatako nauke zein-nahik. AA bidez, guziz ifertzinazko itxura ageri dut, hain xuxen nirez naizen aunitzez pullitago agertzeko. Aunitzen harridura !

   Hobeki behar dut landu josteta hau. Halako itxura dudala uste dutenek esku-erakutsi galanta biltzen dute haieki naizelarik, udan esku-erakutsia galantago, bixtan dena.

   Eian hobeki landuko dudan josteta, edo zokoratu eta kito.

*

Nik joaldiak lur emankorrak bezain arraro ditut, lur arraroak baino aunitzez arraroago, aunitzez espantagarriago; gogoko neskak ezinago kario eta ezinago arraro.

*

Atzo, Taxoareko etxerat bi neska jin zitzaizkidan bisitan; ari ginen, ari, bekatu handian pulunp eta pulunp, bi-biek egin behar zuten gainezka eian batean eta hainbertzenareki etxea dardarka hasi ez zen, ba. Ekuri-ekuri baratu ginen eian zen, lurrikara ba ote zen... Hobe genuen, balekibale, kanporat atera eta baratzerar atera ginen, pikarraigorri atera ere.

   Deus gutti. Segitzen ahal genuen. Barnerat. Aitaren etxeak bazirauen eta guk alberdanian iraun genezakeen, Naturak baimena.

* 

Eskualporn. Eskual Herrian. Eskuara eta likiskeria -eskuara bortxaz ez beti gehientsuenetan baizik, likiskeria beti-, mementoan Historia laburra, ixtorio luzeak baina aunitz.

*

Biluzle-belartzean egun neska gutti, ez zegoen bakar batzuk bertzerik. Atarramendu onik ez eta lekuak hustu egin ditut bikinidun artean ontsa izanen nintzelakoan, eta ontsa izan naiz, izan: halabeharrak lizeoan maiteenik nituen bi neskak ondoratu baitzaizkit.

   -Sagar agerika egoitea berdin zaika ?

*

Binge-fucking. Halaxe aste hundarra. Maratón de fornicio, halaxe erraiten dute gaztelau lagunek. Marathon de jambes à l´air, autx zenbaitek. Zeineki eta urdanga izaiteko guttitto ments zaien hirur neska maitagarrireki, non eta Bastidako etxean.

*

Horrat heldu aste hundarra hemen emanen duten neskak. Bizi-bizirik daude, poz-pozik daude, emeske nute.

   Badakite bikinia ekarri behar dutela; soinean ez da beharrezko, aldean bai, etxearen gerizapean hoztuko ez badira, bai baita tenperatura alde ederra ekheerritarik gerizaperat; dena den, maripulis batzuk baditut eta, egi-egia erran, erakargarriago ditut haiek soinean ezen ez bikinia.

   Onki xin, no !

*

*

Zertarako agitu zait udara baliagarri ? Harzara gogoko neskartean zoriontsu izaiteko, ez baita entraaleko, ez eiki. Ukan dute, ukan, direlakoek argi kartsua, beltzarantarzun erogarria.

   Haiei nengoen.

*

Udan ibiltzen ohi naizen giroa -eta berau geroago eta luzeago ari da klima aldaketagatik- bizipoz-ekarle dut; aste guziez etxondoa biluztarzunezko eijertarzun handienaz goxatua izaiten da; neskak nabarmenik, eta en´aldean nabarmenago, eta beren aldetik dabiltza, bai baititut emaile eta haiek ni zaporedun.

   Baditut, ukan, jiten ohi diren neskak eta jiten direnak ikusgarri, hunkigarri eta maitagarri.

   Zeinen eijerki ari naizen sosen xahutzen !

   Orai ere bada belartzea bikiniz gainezka, batek ere ez baitu honat bidean jauntzirik ekarki zuen bikinia soinean. Oraino ere bazait eni zail txotxoa haikatu gabe atxikitzen; dena den, haikaturikan ere, arazorik ez: halako giroan arazorik ez, gero, haien nahi likitsa ezin agortuzko baita, izan; ni buztana haikaturik ibiltzen ohi ez banaiz, ene buruaren gobernatzeagatik da, gogoa luzatzeagatik -luzaz gogaltsu, areago eta gobeki zerbitzatzen ditut, eta halako neskak zerbitzatu nahi, halako nesken zerbitzari izan nahi, bai baitute atarramendu inobre ona, atarramendua inobreka... bai baitira arima-haragiz ezin hobeki marrazkiturik.

   Haien antzearen dohaitsua ! Edo dohainaren antzetsua ! Xuxen ez dut erraiten ahal zeren nolakotarzuna.

 

VI

Eskualpornek ere badu dinamika eijerra. Iduri andana bat proposatzen du egun oroz, Urtatsen iduri elibat baditu, eta ordutik ondoko Urdats artio bertze elibat.

*

Poztekoa da, zinez bada pozgarri ikustea zenbat neska garen Eskualpornen, norainoko atsegina senditzen dugun lanean -lankideen artean, lagunartean !-, nolako atsegina emaiten diegun ikusleei !

*

Haiek begiak zohardi, eneak zoli; fidagarri dira, urdaxka plaxent eta gisakoak; nik begiak hobeki ditut haiei soz, eijer-eijerki dakuskit ! 

 

V

Geurea askitto ongi antolaturik baitugu, askitto ongi ari gara aitinet nazioartean. Alabaina, Eskualporn enpresa, negozio askitto finkatua da, izerdia zurrustaka eta zurrupitaka egin dugu -eta egiten, larrutan horri esker bizitzeko. Geroni ere halaxe, hain xuxen, zein-nahi langile bezalaxe, e.

*

Eskolan haur berriak -baita beterano bat ere- negar eta negar ari dira. Izanez ere, egokitz´aldia dugu, denok dugu: haurrek, gurasoek eta irakasleok. Den-denok. Oihuen galanta, gero ! Dena den, irakasleok barne eta nare gituzte guziek, bai baitakigu denbora afera dela: Urtatseko haurra oro jarririk.

   Halaxe goizean, eta arratsean nahiz gauen etxen ere oihuak, atseginezko baina; oihuxkak, hobeki erran, eta tole, intzirriak, eta infinizio bat. Zurrunga egiten omen dugu denok, neskek eta hirurok, baina guk elkarri entzun ez.

*

 

 

IV

Goizetan haur oihuak, gauetan neska oihuxkak. Ikastaldia aitzina eta oihuak guttiago; ohatzean, zorionez, oihuxkak hein berean, edo haboro eta gorakiago.

*

-Ez al zara eneki egon nahi ?

   Nahi nuen, jakina, baina neronen burua zigortu behar nuen, bai bainaiz aluxka, alu hutsa, ezdeus hutsa, hutsaren hurrengo huts hutsala, atariko haizea eta biok orobat.

   Neska puxkaren eijerra ! Zigorra, arren, areagotua.

   -Ez.

   -... Bo...

   -Dena den, estimaturik dago, harturik bezalaxe. Nulako zaren, erraz ukanen duzu zein maita eta zeinek maita. Ez da arazo.

   -...

   -No patto masailetan.

*

Zortearen alua ! Eni neska pullitik lotzen ez baitzait, lehen batto lotu zait eta aimenge, gaixo alu hau, mesfidati jokatu naiz eta dantza-lekutik joan.

   Bazuen, ukan, pixkoltea agerrean; bazituen soinean gogoko sandaliak; eijer zen: ezinezko eni, ez ahal. Ez dut sinetsi. Eni iseka edo. 

   Hobe nuen jendetarzunak manatu manerei eragin, begitartsetsu jokatu eta dzuintaz lekuak hustu, ez ahal nuen ez egitekorik eginen, ez ahal nuen ez erraitekorik erranen.

   Hats hartu dut urrundurik, bertze turrustako bat behar nuen. Etxeko AA bidez neronek sorrarazi neskeki egon behar nintzen, eskualdun urdaxka maitagarrieki, alegia.

*

Bi argazki.

   Batean nonbaiteko manifestazione bateko lizeotar eskoliertsa bat hankalepotas xilkoa agerrean. Bertzean, nonbaiteko besta batzuetako neska bat, berau ere hankalepotas, eta xilkotik goiti biluzik. Bi-biak hortzargi, bi-biak eijer.

*

Karrikan garbi da amontegin bapo ibiltzen diren neskak geroago eta buterrago direla. Haien aldetiko sexu usaia bada. Erran nahi baita, intziri-oihuxken gorakada goiti eta goiti ari da.

   Bertzalde, sortzen ari diren txandrietan elizarik ez, geroago eta guttiago dira zapidun mahometanoak, Nafarroa Garaia herenegundik eskualdutzekoa da eskualdun ez bada, eta eskualdunagotzekoa da eskualdun bada.

   ETB desagertu eta haren ordain EHTB sortu da, eta itzuli egin da biluztarzuna, baita eni interesatzen zaidana: neska biluzien multxoa.

   Harat.

*

Ez dut sekula santan ere eduki halako aukerarik: bi neska puxka maitagarrireki bakantzez hondartzarat. Ilusionez gainezka nago.

*

-Jes !... Eni neska pullitik ez zait ondoratzen, ezta udan ere, beltzik eta amaren arabera pulliki eta propiki egon, bakantzatan hortzargi.

   -Neroni bai. Neroni ari naiz zureki.

   -Non da zepoa ?

   -Zeporik ez.

   -Behar du.

   -Ez.

   -Estimaturik dago, no. Nik sinetsi ez. Ez dut uste gogoko nuzun: ezinezko da eta !

   -...

   -Mesfidati nuzu. Damurik ! Eskarrik anitx, dena den.

   Bazen neskartean eta ostalertsari hainbat sos eskuratu nion nahi zutena eskura liezaientzat.

   -Baduzie bertze turnada bat guziok. 

   Kito. Lekuak hustu nituen, eian ez nuen neska jarraika, eta ezker aldeko bitre batean ikusi nuen aterat jalgi zela, eta bertatik ez zela higitu, eni so, eta segi egin nuen, segi jendaldean galdu artio.

   Ezinezko baitzen halako neska eneki nahi izaitea. Guziz ezinezko. Gatu horrek bazuen bertze buztanik.

*

Nik usaia eta jaidura onik badut, ihaurri ukan ere: neskatan ibiltzerat eroria, urdangarterat ibiltzerat, haien ixtaperat, haien artean bidaiarik egiterat ixuria. Orai, kasu, hirur ari gara Sartagudarat bidean, El gusto es mío taldearen Curiosidan Viajera entzungai. Beroa handi eta haiek erdi biluzik; dena den, sarri jauntzi behar bertze arropa apurra heltzeko bi kilometra baizik ez baitugu ments.

*

Pijo dira, pijo, amontegin; zein-nahi haieki bapo ibiltzen da amontegin -neroni bai. Miretsirik nute eta aukerarik ez dut huts egiten: gonbidatu egiten nute eta ni haien baitarat, egozten diedan salda ixurtzea egundainokoa.

   Maitezko leunak, kartsuki beti... Ezin hobeki jotzen dute larrua; haiek baino hobeki sos trukeko samalda.

*

Likits dut neska zinez, zinez neska porno elibat bezain.

*

Eskualdun gazte pullitak ditut urdangak, nik nahi ditudan bezain.

*

Eskualporn, zorionez, geroago eta bideragarriago da. 

   Gu hirurok zein bere behitegian ginen, zein bere arreseki. Hagitz haserre. Bazen haiezaz guziez axolatuko zenik eta etxeratzeko sosak korpitz huska eskuratu behar genituela erabaki genuen, bai baikara neska pullitak, Eskual Herriko neska pullit horietarik, bi blonda eta bruna bat, bi biloholli eta beltz(aran) bat. Ibarreko zein mutil ez genuen jokaturik ? Eltzetsu gazteak edo eltzetsuen semeak eta fatxiak, edo haien semeak: guziak orotarat guttitto. Zorionez ! Ponteigelak ere ez, baina haien semeak bai. 

   Ari gara, ari, larrua jo eta jo, jo eta ke. Eta kabaleez ahantzi ez, ezta kabaleen arduradunez ere, eta etxerat sosalde pullita ere usu, sosalde pullita, gu bezain. 

*

*

Jendaldi handia bildu da zelaietarat, giro ederra ukan dugu; goiti aantxu bi oren, tenperaturara gora, eta gu ahalketu ez eta sagar agerika gara goititu, galtzamotxak eta oskigorak; goian baina, bikiniaren bularretakoa dugu jauntzi. Jendetarzunak manatu manerak goian, bidean ez zegoen zertaz.

*

Azken filmazionean seikote pullita osatu dugu: bi mutil laurondako. Zernahi egin diegu, asera eta nahierara. Oturuntza. Noizbait Petiri-Santz bete eta seiok gara hareki baretu. Geroko loaldian battoren batto zurrungaka ari izan bada, ohartu ere ez, gero.

*

Arizale porno elibatek ere elkartarzun kolektiboa atxiki, indarrak batu, sarea azkartu eta aurrera bolie beti ere pikarraigorri eta amontegin.

*

-Gibeletik aitzinerat !... Hator, to !... Zilo batetik bertze hunetarat !...

   Txotxoa uzki-pottottetarik ahorat. 

   Beti bezain ederra dira neskok. Orai hirur urte egin genituen ezagutzak, Amiküzen egin ere, Amendüzen zehazki.

   -Patxi Salaberriren liburu bat aldean jin gituk ondootako herriak ezagutu eta izenen ikasterat.

   -Patxi Salaberri ?

   -Bai. Aitak eskuara irakasle ukan zian NUPen. Aitzineko egunean, halako famili bazkarian ibilaldi hau proposatu ziguan eta hementxe gituk.

   -Ekheerritan askitto izan gituk, askitto belztu, askitto biluzi eta orai arropa gehiago soinean hemen barna...

   -Arropa gehixeago, egia erran !

   Kar-kar-kar.

*

Neskak baditut ondoan eta orai eian norat jo. Norat... Hainbat auketa eta. Norat... Corn Islands alderat, Nikaraguarat, alegia.

*

III

Ekizko atsalde hau Zadorraren ondoan !

   Neska lo datza, eta harat haren lagun bat, heltzekoa baitzen eta horrat heldu.

   -Arratsi on !

   -Ze gisa, no ?

   -...Barka, lo duk, eztia ?

   -Loak hartu berri. Ez dinet uste orai atzarriko den.

   -Ontsa duk.

   Bikiniaren kulota baizik ez, orapilodun horietarik. Laguna bezalaxe.

   Jende gutti inguruan eta aantxu oro neskak, oro zein baino zein biluzikago.

   Ekizko atsaldearen gogoangarri hainbat argazkitan atxemana !

*

Eskualpornen Eskual Herriko naturguneak ere agertzen ditugu. Izanez ere, hamaikatxo larrujoaldi naturan izaiten da, Los Goros leizean, kasu, Leze leizean, gonbarazione, udan, egun buruzurietan, jende biziki gutti datekeela uste dugunean. Azkena Sobronen eta Herranen, berau Burgosen baita, Valderejo ondo-ondoan. Beti da ageri oldez edo moldez ze lekutan dabiltzan pertsonaiak. Eskual Herria munduko hainbat jendek badaki non den hain xuxen gure bideo pornoak ikusten dituelakotz; bada saio bat izena baitu Leinuaren eleak eta lehengo egunean eian Eskual Herria non den Londresen galdegiten eta gizonezkoek bazakiten aantxu guziek, emazte guttik bazakien eta batek Hego Amerikako gaztelaniaz Lo sé por el pendejo de mi marido, que ve porno en un canal vasco, que vemos... eta horra emaztea kar-kar-kar alegia ahalketua.

*

Udak oro oraino ere baditut gogoangarri, jiten baitira igerixkagiarat gogoko neska elibat. Etxe hau orai sei urte hartu nuen eta geroztik halaxe. Noizbait artio. Hasi naiz, hasi, hiriko ospitaletik hurbileko etxe baten konpontzen; zabaltza pullita badu eta eguzki-begian da. Sosak ? Y quiero que me perdonen por este día los muertos de mi felicidad.

*

Udan gogoko zenbat-nahi neskareki egon nahi dut. Ahal banu ! Banaka batzuk askitto. Ez. Zenbat-nahireki ez, baina nahi dudan zenbaiteki bai, gogoko zenbaiteki, gogoko xorro-bero zenbaiteki. Neguan, baina, ezeineki ere ez; bakartu egiten naiz: lagun bakotxak -ohaide bakotxak- film-liburu-musika-zinema-antzerki-Interneteko urdaxka maitagarriak ditut. Udan eta neguan; bai batean bai bertzean ere, badut usaia.

*

Gu bortz mutil ginen, haiek bi neska. Bestak ziren. Gu hotelean ginen, neskak... baizik eta nahi zirela hotelerat jin...

   -Ez gitk neska porno baina pornoarena bazekiagu egiten !...

   -Ados ! -gutarteko batek.

   -Ederki ! -bertze batek.

   -Zinez ? -hirugarrenak.

   -Nik uzkia milikatuko dizuet ! Atxik hura garbi ! -laugarrenak.

   -Aizue ! -nik lagunei- Kasu mikorik ez...

   Lagunak murmuzika eta marmazika, kurrinka eta kurrixka, bürtaz eta kurkur.

   -Ez ! Batek jakin gero zer... Beharbada, orai bai, baina gero ez die segi nahi eta zernahi zigutek leporatuko, salatu eginen gitie... Erranen die egin ez dieguna edo, beharbada, egin zieguk, eta berenaz untsa izanen duk, baina haien moralkeriak errefusatu eginen die eta jai ukanen diagu... Ez ! Hobe diagu utzi, eskertu eta utzi... zernahi leporatuko zigutek orai baina gerokoa makurrago agi dakigukek... Gainerat, zazpiok gaudek edantxerik... Akort ?

   -... Tira, ba !

   Guziei egin nien so eta nahi ez, baina zuzenetsi egin zuten neronek proposatua: Ez !

   -Eskerrik asko, no ! Nahi baduzie, dena den, elkar gureki eta elkarreki eginen dinagu besta.

   Zein uste duzu, irakurle, izan zela segida ?

   Ohatzean sarturik, lagunak lo zerraldo eta nik neronen baitan Eijerretarik ezkapi gütützü !, artean mesfidati. Kasu, gero !

   Bestetan-eta ijiji-ajaja, ijiji-ujuju, eta kito, balekibale, halako ahalezkoak bizia gaiztotuko ez badigu.

 

   

*

Udan ur ondoren batean egoiten naizen neskak poz-pozik egoiten dira eta argazkia egiten dizkiet; argazkiok ikusgai paratzen ditut Plazalat ikusgunean.

   -Salatu genian bikini berriak ukanen genituela eta egizu, egin, nahi hainbat argazki !

   Eta bikini guzien kulota orapilodun. Zeinen pulliki eta pulliki ageri diren denak !

*

Plazer guzia maite ditudan urdaxkei !

*

Errotik nahi ditut haien intziri-oihuxkak, berauen entzun, ikusi nulaz egiten dituzten, ikusi haien zinezko atsegin-aurpegia: ororen aitzinean, zein-nahiren aitzinean ahalkerik ez eta goxa eta goxa, aantxu etenik gabe goxa.

*

Uzkia ez ezik, galtzarbeak ere nahi dute leka diezazkiedan. Volontiers ! Avec plaisir ! Aimenge gogo onez, gogaltsu eta karraskan, emonez, zein gogotik eta zer karretik.

*

Neskei atseginik handiena emaiten diotet, udan, neguan gogogabe eta indarge ibiltzen bainaiz, pattal, ilun gogoa... bedatse artio.

 

II 

Horrat lehendabiziko eskualdun neska pornoen argazkiak. Neska horiek aitzindari eta ausart izan zituan, halakoxe izan zituan. 

   Halaxe erran dio neskak mutilari -aurkezle batak bertzeari- Sexugintza deitu saioaren bigarren denboraldiaren bigarren atalean.

*

Hizkuntzen munduan bizi naiz eta bertan zenbat neska pullit ! Zenbat neska pullit zenbat hizkuntzatan ! Amoros nute, amorosago eneki nahi duten gogokoek.

*

Maitarzunak ekartzen ditu neskak Eskualpornerat, larruaren jotzearendako maitarzuna

*

Ahalkegabekeria, ororen aitzineko larrutakoa ikur. Elakartu nahi ? Hauta proba zabalik da. Barrandan ibiltzerat jin polizi neskek ere gainditu dute. Zeinen ongi jotzen duten larrua ! Leporatzekorik ez eta larrujoaldi bat ona bildurik ateratzen dira gure muntaduretarik.

*

Altxaka, gordeka ibili behar, ozkumean, altxabean, ororen ixilik... bai baita lurralde hunetan fatxi parrasta bat, bere burua fatxitako ez daukaten baina zin-zinez badiren bertze parrasta bat, erre zituzten sorginen oinorde parrasta bat ere... Guziek, zeinek bere aldetik, erre nahi giztuzte gu. Kasu, gero, guziei ! Kasu-maxu !

*

Hauexek neska puskak, bikinia jauntzirik lohian eta guziz lohiztaturik eginbidea bururatu eta uretarat, bertatik berriz ere jende aitzinerat esku-zarta elibaten biltzerat. Mutilok guziz gogaltsu gituzte, hain xuxen hondartza boleiboleko neskek bezalaxe.

*

Euriteetan nahiz elurteetan, haizetean ere, badut zeineki kontsola eta biderik ez dut hesten, baina neroni egoitea nahiago, goatzean goxo, liburu-paper-aldizkari-axot-lapitz parrasta bat ondoan, musikara ere goxo, burrasoek gazterik entzuten ohi zutena: 70ekoak eta 80koak nagusiki.

*

Zahartzeareki biloa xuritzen da eta burua pelatzen, eta ibiltzen ohi naizen neskak gazte baitira biloa xuri ez eta ixtapea pelaturik, bilogabe izaiten dira.

Bakantzak haieki. Seigarren gaua da eta egundainokoak laburretsi egiten ditut; oraino sei ments. Ez dut uste luzetsiko ditudan, ez eiki.

*

Nire-niretako goxokeria bailitzen bizi dut gogoko neska neskazaleen arteko larrujoaldia. Begirik ez dut biltzen haiei soz, iduri baitu miresten direla ene hunenbertzeraino liluratzeaz.

*

Zer bekatu latzagorik udako neska pullitei so ez egitea baino ?

   Zerorrek erranen, irakurle, haragikeriaz kestione, ze bekatu latz dagoen ? Bekatu. Merzi biziki !

*

Zenbat buztan-milikari eijer dagoen ? Zenbat ? Tole, elibat, infinizo bat, paketa, inobleka. Zorionez ! Hainbat hobe !

*

Ene korpitzetik bertze gozo batzuk hartzen dituzte, eta arruntik iretsi artio ez dute gainezka egiten.

   Nik usasiakoez gain, laket dut galtzarbeen milikatzea -eta usaiakoen artean, uzkia nagusi.

*

Sasien gainean intziri eta oihuxka, lainopean ororen aitzinean xikoka ari izaiteari esker bizi nahi dugu.

*

Gogoko neska porno batzuek buztanak milikatu eta aantxu etenik ez, berauek uzkia ere eskaintzen diete gainkatzen dituztenei eta bertan buztanak sar eta atera, sar eta atera, hamaika aldiz eta etena noizbait.

   Gogoko neska horiek badute, ukan, merezimentu.

*

Sentipen goxo-goxoa eragiten didate udako neskek, bai usaiako biluzle belartzeetakoek baita  belartzeren batetik itzuli eta Alde Zaharrekoek ere. So egiten diotet eta zeinen eijer diren, zeinen eijerki sendiarazten nuten; bizpalaur turrustako hartu eta etxerat: tarranta biharamunean hartzen ohi dut.

*

Emazte gazte eijer baikara, bordeleko, masterra eta Erasmusaldia bururaturik. Batto zabaldu zuten laur hitarik berrogoita hamar bat kilometrarat, erregebideak ontsa. Estreinaldia Moderno eta neskok guziz gerizaturik, osagarria -gogamena barne- guziz artaturik. Zuri, beltz eta larrugorri, baita japoniar bi ere. Eskuara lingua franca.

   Doutdes du izena. Ordainsaria pagatzen dugu. Susmaturik baduzie ez putetxe gisa, ez usategi gisa: geurtz egin omen dezakegu. Nik alogeraren laurdena.

   Nagusiak bi neska gaskoin, berauek madama. Eraikinaren ondoan bada halako aterpea eta bertan bara gaitezke, iduri baitu Xiberoko Logibar aterpetxea. Kafe-xikoriak beti drezu.

*

Etxean ongi jina izan zen neska, orai ongi joana, eta ez dut halako harremanik nahi; oraino ere banaiz gazte eta halako oportunitaterik ez dut nahi, halako ahalbiderik ez. Tta ! 

   Hemendik goiti nesken ikustez goxatu eta kito, udan haien ikustez goxatu eta hori askitto ukan, holaxe kontentatu, gogoa halaxe bete. Geroztik, izana da ondoratu zaidanik: aimenge goxo ezetz.

   Sinistu banitzen; orai, aitzitik, ez. Fedegabe, gogoan maitarzuneko lekurik ez. Afera aldaketa batzuk goitibeheiti berdin izanen baita, berdintsu, berbera.

   Nagi, eko.

*

Etxea prestik da. Laguna poz-pozik. 

   Nahi nuen berak nahi bezako izan. Sosik badut eta arazorik ez.

   Berak nahi bezalako, lanak bururaturik joanen bainintzen, etxe osoa harendako izanen baitzen, gogoa desagertu baitzitzaidan, larrimina agertu, itomena...

   Eskarrik anitx guziagatik. Aantxu kiloa eskuratu nion. Nik artean banuen haboroxeago, ez nintzen honen eskuzabal jokatu: nahi nuen hari sosalde pullita utzi, segurtatu sos aldetik ontsa ibiliko zela, hola ene kontzientzia baretu, lehenbailehen bere aldetik alde egin eta sosegatu. Zena zen, argazki parrasta bat joan nuen neureki, bikinia soinean ageri denak, erdi biluzik, edo pikarrai...

   Aitzineko egunean ikusi nuen. Banintzen terraza batean eta hura hurran iragan zen, karrikaz bertzalderat iragan behar zen, sua berderat noiz iraganen zain zen.

   Lehen bezain pulliki eta propiki zegoen, udara baita arropa arinak soinean, sandaliak kasu, xilkoa ager-agerrean. Irriño egin nuen neronen baitan. Ontsa zen, biziki ontsa. Hobe, hobe.

   Eian ez ninduen ikusiko eta ez ninduen ikusi. Bizpalaur argazki egin nion segapotoaz. Zorionez, orduan jenderik ez eta korpitz osoa argazkitan. Halako komiki neska iduri du argazkietan. Behin baino gehiagotan ukan dut gogoan bertzeren batzueki larrua jo eta jo.

   Larrimina sortu izan ez balitzait ! Ez dut dolu, dena den. Halaxe agitu zen. Nahi zuen etxea zeuken eta geroko sos aunitz. Ene burukeria izan zen, ene kasketaldia. Berriz ere ukaiten ahal dut halakoa, sosik badut, eta gero engainatu, trunpatu, burratu... Nahi duena eta dagoen-dagoenean utzi sos parrasta bat eskuraturik. Alta, ez dut uste eginen dudan: aserik naiz.

   -Zenbat jende zen sekretan sartzeko haiduru !

*

Etxen sartu aitzin haritz batzuk landatu ditu udalak. Biziro egoki iritzi diot halakoen landatzeari, eta nik xingola horiak ezarri dizkiet adierazteko gogoko neskak ongi jinak direla etxerat, igerixkagiarat, zinez ongi jinak.

*

Nahi eta ezin !

   Oraino nahi eta ahal, bai ahal, eta noizbait guziz oharturik naiz oraiko on guzia izanen dela oroimina, nahi eta ezina... Gogoko neska guziek banute zabalik, aunitz ditut gogoko eta banaka batzuk heldu. Ongi jin eta eskarrik anitx !

*

Beti emeske -udan taigabe-, eta beti eian arreske direnen artean ba oten den en´eske den gogoko neskarik.

*

Etxea beti dut prestik eta drezurik heldu diren ohaideendako-eta: udan, igerixkagia beti aratz, garden eta hotzik, jan-edanak herrian harturik, bertako saltegi eta baserrietan: gainka ditzadan nahi duten gogoko neskei nahi gainka ditadan nahi ez ditudan baina eneki egon nahi dutenei hoberenetarik. Neguan, aldiz, behereko zoko bateko xoko batean sutondoa, haren ondoan tapiz guria eta bertan neskak nahikara egon daitezke, biluzik egoiten dira batzuk, beroa bai baitute inguruan eta nik berotarzuna emaiten diedalakotz.

   Bon-bon larri eritu artio, Heriok nahi artio, halabeharrak nahi artio, ezinezko agituko zaidan artio, ezinbertzez egon artio, zonzon artio... Ordian, eian izragana ez den damutarako izanen.

*

Xikokari koruak -orgiak, alegia- izigarri laket ditut, bertako nesken intziri-oihuxkek xoratu egiten nute; haien pikarraigorrikeria, haien goseak etenik ez, eta goxa eta goxa, goxa eta goxa, zein-nahiereki, elkarren artean ere, buztanak irets eta irets, bai ahotik, pottottatik nahiz uzkitik... Oi !

*

Buztanbizi banuezie, baita buztanprest ere; gogoko pottottabixi banaka batzuk ukan ditut ohaide aurtengo udan ere, bidaide, gogaide eta ohaide. Orai baina, zein bere xokoan -Non ene xoko, han ene goxo. Halaxe behar zuen eta halaxe da. Horrelakoa da bizitza eta aimenge orai astozuriaren gainean niz, hamaikatxo liburu dut orai ondoan, hamaika gainean, eta loak beretu behar nu, lo egin behar dut... lotu... Eian neska horiek agertuko zaizkidan amentsetan... Eian, ba... Agian !...

   Nolakoak oro ! Nolakoak !...

*

Kolore bizi guziak puritanokeriaren aurka ere.

*

Xikokatzeko gogoa, xikokaturik izaitekoa: hauxe da gure, Eskualpornekoon urguilua.

   Xikokatzea bera eta haren ingurukoak, beti ere ororen aitzinekoak, ager-agerrean.

 

I

Geroa txukelen fula badateke; arren, ogi gogorrari hagin zorrotz, aro beltzari begitarte.

*

Noraino naizen Internet baithako gogoko neska pornoez amoros ! Badakuskit, badakit zer ari naizen, eta ene gogo guzia beren haragian daukat. Horiek oro egia beritableak. Hargatik, lanean behar bezala, haurreki comme il faut, baita lankideeki ere -bai baitira neskak, eta aldagelan ez naiz sartzen, balekibale. Haienganik at, etxen sartu eta gogoko urdaxkak, gogoko urdaxken lohikeriak, gogoa haieki lohian, eta biharamunean lankideen onestarzuna lagun, iduri baitu onestki ari garela dantzatzen... Aldagelakoa orai: orai urte batzuk denok ginen elkarreki arropaz aldatzen; orai, aitzitik, ez: sartzen diren neska gazteak beren burua hetsi egiten dute, eta bertzeak... hobe ez sar eta kito. 

   Zeinen eijerki etxen sartu eta Internet baithako neska horieki, edo neronek AA bidez sortzen ditudaneki, berauek ur ondoren batean pikarrai edo bi orapiloduna baizik ez jauntzirik mintzo baitira   araberaz, aramaixoeraz, erronkarieraz, xibereraz, zaraitzueraz, aezkeraz, nafar-lapurteraz, bergareraz eta hego nahiz ipar nafarreraz. Haueki guzieki zeinen eijerki, baita usaiako biluzle-belartzeetakoeki eta... udan, zein-nahireki !

*

Egun gure lana bertze neska batzuen uzkiaren milikatzea bertzerik ez da, eta milikaturen dieguno mutil batzuek urtxuria bioi, guri eta uzkiari, alegia.

   Bagara neskok pitzi-patza, badira mutilak prestik. Urtxuria garden-gardena egotziren digute.

*

Ailartok eta neska pornook gehientsuenetan buztanak eskuan agertzen ohi gara ororen aitzinerat, eta elkarteen muntatzez eta muntaturik antolatuak ere bagara: oldarkorrek geroago eta zailago dute.

*

Gogoan ditut amoranteak eta eta zaporendun nute, badakite. Jakizue irakurleok.

*

Jina naiz kondatzerat egundainoko mutil guzienganako estimua badudala, jokatu nutelakotz ez ezik -neronen ere jokatzea erabaki dutelakotz ez ezik, izigarri ontsa jokatu nutelakotz ere, goxokeria galantaa eskuratu didatelakotz. Hortakotz.

*

Ailartok eta neska pornook elkartzen ari gara, hain xuxen, larrutan ari izaiteari esker bizitzen segitzeko; zaleak ere ari dira elkartzen; haiek eta gu bat eginik, gosea eta janari goxoa: bikoterik hoberena.

*

Ailart-neska porno-zale-putanerok gizartearen aldetiko geroago eta duintarzun handiagoa ari gara biltzen, langile hutsak baikara, langile maratzak eta lana ezin hobeki egiten dugulakotz -lansaria aski dugu, ez dugu bertzerik nahi, bertzerik ez dugu behar.

*

Harzara ere banaiz etxen.

   Euria ari du. Hotzez hil behar eta txikori´eznea adelatu dut, ezti et´oro.

   Zokitonean goxo eta Intenet baitako urdaxka espantagarriei beha eta beha, ordinagailua beheiti eta beheiti; zorionez,  ohartu eta zokoratu dut loari -orai nahirik- neronen burua eman aitzin.


Utzi iruzkina: