ATSEGALEZKO AIURRIA
XXXI
Ene lehendabiziko lana har eskola bateko maixtra izan zen; bigarrena, aktoresa porno, baita goi mailako urdanga ere (eta anartean ikasle); hirugarrena bibliotekari, eta udako bakantzatan nintzelarik artean goi-mailako lilitxo: zerbitzu bakarra askitto. Kitto.
*
Banekien Betoñuko Betoño ostatua hetsiko zutela eta denbora laburrean bi aldiz izana naiz. Lehendabizikoan etxen lo eginak ziren bi neskeki eta bigarrenean haienean lo egina nintzen bertze bi neskareki. Hamarretako ttanko bertan. Beti goxo.
-Hire buztan-iztersaguak bezain goxo dena -neskak kanpoan kafearen hartzen ari ginelarik. Aunitzez goxoago haien uzki-zango-sagar-pottottak, gero !
Bizi-biziki estimaturik oro, Betoñokook ! Izan ontsa orai eta gero ere !
XXX
"Noizbait ohartu nindunan hire baitarik ez zela sortzen; beraz, bake santian utzi hindudan. Halaxe salatu nion". Bertze lankide batek eni.
Nik neska lagunik ez, ezta pentsatu ere. Bikotekeriarik nahi ez, puritnokeriarik nahi ez, baratzezainaren orik nahi ez, senar-emaztekeriarik ez... Zeinen eijerki bizi naizen neroni ! Alde Zaharrean eta, ene aldetik ibili eta bake santiuan sartu etxen; gainerat, orai, irriskugarri da: batek jakin zer.
*
Buztan tentean goiti eta eheiti, goiti eta apal.
*
Liburuek bizitzea luzatu egiten omen dute, erran nahi baita, haien irakurtzeak; gizon-emazteek ere bai, haien usuago xikokatzeak bizitzea luzeago: xikokatzeak irakurtzeak baino luzazago biziarazten du.
*
Eskualporn-eta: sobera atsegin, amore emaiten ez duten horientzat.
*
Ez dakit bizitzaren sobera nahasteko trebetarzuna ba ote dudan baina badakit egokitzen zaizkidan mutilen gogatu eta jokatzeo badudala: den-denek nahi dute errepikatu.
Ados. Baina mementokotz pausara: bakantzatan joan behar naiz. Neroni. Atseden hartu behar dut; itzulirik, joka eta joka, joka eta joka; nik uste gehiagotan goretsi behar nutela eta guttiagotan ariarazi.
Mea culpa est: ez dakit larrutan ari izaiteari ezetz erraiten.
*
Ene korpitzean txipiroien tintara sartzen da, baita eneki nahi duten gogoko mutilen mihi-buztanak, bertzerik ez.
*
Eskualpornen neska gazteak sartu dira: Orai artiokoak eredu dira guretako; eian geroni ere izanen garen eredu heldu direnendako.
*
Egun ere hamaikatxo arrazoin bada porno izaiteko, arizale porno, edo ailart ere bai.
*
Balezake, baina ez du nahi, bere baitarik ez da ateratzen, eta aimengek Nahi badu jin eginen duk: ez da jin, ez zen jin, ez du nahi, ez zuen nahi, eta joaiterat utzi dut. Geroztik, musu-huts: hari ez zaio axola, aimenge atxikitzen ari naiz. Ze nahuxu ?
*
Halako mutilartean neska bakarra bada, neska izigarri errespetatzen dute denek, bakotxak bere erarat, baina orok errespetatzen. Iruñeko noizbaiteko saldoak egin zuena salbuespena izana da, bai baita salbuespen ondoko salbuespenik, gaiztakeriarik bai baita, izan, eta ezin hobeki baliatu zuten serorantzekoek beren puritanokeriaren finkatzeko.
Ni ohiturik naiz mutilarteko neska bakarraren ikusterat. egun oroz ikusten dut halakorik halako hamarretakoaren egiten, Alde Zaharrean eta bestetan. Beti ezin hobeki. Arazorik ez, hura baino lehenago ere ez bizpalaur hamarkadaz.
Zer interesatzen zaigun.
*
Udan etorkin parrasta bat jiten da ene xaletaren ondoko hondartzarat. Hondartza ttipia da eta txalupa bat edo bertze jiten da egun oroz. Nik badut eskarmentua eta etxea gainezka dut haien laguntzeko: ura, estalkiak eta janari arina.
Urt´oroz ateratzen naiz telebirtzaz, lausoturi ateratzen, izaiten bainaiz ekheerritan pikarrai. Txalupa ikusi eta dzuintaz naiz haien laguntzekotan, hondartzako guziok hala: pikarrai, eman eta eman.
Ez zaigu axola; ez zait axola, bikinirik ez eta haienganat emaiterat. Noizbait zernahi jende jitenda haien laguntzerat eta gu zokoratu egiten gara.
Aurtengoa hola hirugarren urtea. Laur neska ginen eta mutil bat. Oro biluzik eta oro haiei emaitekoa eskuragarri: heldu zirela ikusi, etxerat joan, panina-eta hartu eta beheiti hondartzañorat. Drezurik dugu guzia. Lehendabiziko sostengua gure aldetikoa, gerokoa gero. Sosdun gara eta sakrifiziorik ez, eta bitxi da telebirtzaz ageri garelarik, ageri baikara lausoturik.
Etorkinez ez dakite, ez, norat jin ote diren. Bejondeiela !
*
Fatxiak, serorantzekoak, suia, nik dakita zer eta nor ere. Fula !
XXIX
Corn isletarat joaitekoa naiz Zeledon beheititzen ikusi eta biharamunean, hirur asterentzat naiz joaitekoa eta bi ailart maitagarri zaizkit jitekoak.
...
-Begiz jo zitut... eta hementxe nuzu... !
Edantxerik zelakotz, bertzenaz, ez dut uste.
-Nahi gutarteratu ?!... Hortxe gara !...
-Estimaturik dago, harturik bezalaxe.
-Neska jatorrak gara... Zu bazitut ikusirik eta betidanik ukan zitut laket... !
Eten behar nuen, baina ez nion kalterik ekarri behar: ez zuen hartze. Gisako antzean hasi nintzen, beraz.
-Poztekoa da, baina ez.
"Matrailean muxurik eman diezazuketa ?
-Eta ahoan ere, to !
-Matrailean.
-Matrailean !...
Potta eta lekuak hustu egin nituen; hainbat sos eman nion ostalertsari bertze edanaldi bat eskura liezaientzat.
-Ikusiko zituta ?
-Damurik ! Bihar banoa bakantzatan.
-Zeinen eijerki !... Norat, baina ?!...
-Corn isletarat, Interneten ikusten ahal duzu. Corn -artoa- islands. Uhartedi da.
-Orai berean begiratuko dut !...
-Akort.
-Ongi ibili !... Maite zitut !... Maite-maite !...
Neronek ere bai, nulako zen eta nulaz zen jauntzirik, erdi jauntzirik, lagunak bezalaxe, hain xuxen. Berauei ere egin nioten agur. Baduzie bertze hurrupaldi bat. Ongi pasa bestak ! Pullit-pullitak zarete denok !
Irriskutik urrundurik, baretu eta bertze turrustako bat galdegin nuen. Asotsa galanki, besta galankiago, bestalierrak ezin zenbat ahala, aroa anitz ogarri.
Besta on deneri !
*
XXVIII
Biziko atseginen artean badut Internet bidezko urdaxka maitagarrien ikustea eta haien intziri-oihuxken entzutea. Plazer handireki beti. Halako neskak neskarik bikainenak ditut; karrikan halako eskualdunketa beti, udan nagusiki: jai. Haienganako -edo halakoenganako- ene joera lizeoan sortu zitzaidan: ene fantesian halako eskualdunak. Eskualdun urdaxka maitagarriak. Hamaikatxo paper-liburutan badut idatzirik. Usaiako biluzle-ur ondoetako zenbaitek, edo noizbaiteko batzuek, badute antza, eta konformatu egiten naiz.
Izanez ere, zenbat ailart eta zenbat neska porno bi-biak maitagarri ! Zenbat !
*
Etxen sartu baikoz, pikarraitu, haizagailua ideki eta tonikara zitroin ur eta oro ziplatu dut. Kanapean etzanik fresko. Estalkia eman dut sabelaren gainean, sagarrak kanpoan.
Lagunarteko bazkaria ukan dut. Lupia. Jatetxearen ondoko okolian hartu dugu -dute- kafea -nik bertze turrustako bat eta etxerat, denok etxerat. Den-denok iduri genuen itsa hegiko nonbait ginela, arropa honen gutti genuen soinean.
Karrikan arimarik ez. Terrazak gainezka. Hirur igerilekuak gain-gainezka: halaxe agertu zait segapotoan. Balizko suien hiltzekoak guziz prestik, drezu-drezurik.
Freskotarzunaren handia, a ! Bihar igerilekurat egun pasa.
*
Euria ari du. Ongi. Berorik aski egina da, eta askitto izanen oraino ere. Suia urrun-urrun, Gaztela behere hartan eta Okzitanian.
Euria. Belzturik naiz. Bikiniaren aztarna gutti, bi opilo ibiltzen baitut, eta ez beti.
Etxearen lorioan nuzie; badut, ukan, liburu bat irakurtzeko. Locuras de Carnaval. Laket dut. Liburua irakurri eta buruilean irakasleari irakurri dudala frogaturik, aurtengo Gaztelania gainditurik ukanen dut. Aitari ere agitu zitzaion hala. Hark NUPen ikasi zuen, goiko NUPen. Ikastaldi batean Eskuara ez zuen gainditu hain xuen Garoa irakurririk ez zuelakotz; udan irakurri, buruilean irakasleari kondatu eta halako bikaina eskuratu zuen. Eni orobat.
Euria ari du; zernahi gisaz, hotzik ez eta bikinia badut soinean, eta loriotik ari naiz ikusten igerixkagiako uraren zipetzen.
*
Urdaxka maitagarri horietariko bireki ari naiz, xikokaririk ikasienetarik ditut: batari intziriak entzuten dizkiot, oihuxkak bertzeari, ixiltarzun gozoa bi-biei nulaz baratu diren astozuriaren gainean.
*
Zorionez, ura, panina guziz eskuragarri dut, gogoko neska aunitz bezalaxe, jiten baitira igerixkagiarat, bertan bake santiuan uzten baititut, bazkaria edo aigaria prestik egon artio -denek parte hartu nahi baitute, jan-edanak adelatu nahi baitituzte, eta denek egiten dute zerbaixka: hola, oro nekerik gabe eta oro goxo-goxo.
*
Ohorea da Eskualporneko kide izaitea; atsegina beti, leun baita, izan ere, ongizaite maita gora.
*
Puritanismoari neopuritanismoa elkartu zaio: eraisteko biga orai, dui.
*
Eskualpornen atsegaleak ez du etenik.
*
Bastidan gara. Arno eta ardantze, ttantta, eta jende, bizizaleak.
Hegoaldeko zuhaizitirat itzuli gara harzara, erre aitzin, balekibale. Harzara ere nahi dugu bertan filmatu.
Arizaleok sei, bortz neska eta seion uneon, eta ingurukoak.
-Gimeleo aldetik hunat iragan dun suia.
-Haren hiltzen ahal dugu, ttiki da mememtokotz.
-Has, arren !
Solas horiek eginen ditugu. Ekea sortuko dugu, ekea izanen da suia dagoelako markara. Surik baina ez dugu eginen, zer agit ere. Su-itxura eginen dugu.
Itxurazko izanen ez dena larrutakoa izanen da; alabaina, baditut arikideak xikokari hauta, arreske baititut, gogo biziz ariko bainitzaie.
-Salda berorik egonen dea guziontzat ?
-Egonen ez da, ba. Zikiro besta ukanen dinagu, bertzenaz, gero !
Fimosi ebakuntza egin berri didate. Bi hilabete larrurik jo gabe ! Lehenago has nintekeen, baina segurtatu behar, gero. Nolako zarrastada egotziko diotedan neska hauei guziei !
*
Lagun batek deitu nu, baizik eta ama barberaren baitarat joan behar zuela eta bakarrik zegoen. Ados.
Orenbete geroago hartu du barberak; laguna haserre atera da eta haren ama zorabiaturik.
Aperitifaren hartzerat joan gara eta gero andrearenerat, haien xuxen haren uzterat. Lagunak ama xaribelean sartu du eta lekuak hustu egin ditugu.
-Pixkirrin batez pausatu behar nuk.
Tarrantan kuluxka egin du.
-Zeinen eijerki, to ! Milesker aunitz !
-Ez da zeren, ezta zerik ere, no !
Elkartzekoa zen, bai baitzuen otordu.
Aimenge etxerat jin naiz eta Internet baitako urdaxka maitagarrieki elkartu. Ez naiz zabaltzarat atera: zein oren zen, kanpoan zizpiltzeko beroa karraskan; barnean goxo.
Urdaxka parrasta bati so eta delako laguna gogoan loak hartu nu. Ohartu naiz eta ordinagailua zokoratu dut, ez ahal zen eroriko.
Begiak hetsirik... lo.
*
Guttireki bizi naiz, sosdun izanikan ere: hirur maitari eta kitto, ailartak ere ekartzen ditut etxerat, eta itzultzen, ezin hobeki jokatu eta ordaindurik itzultzen.
Etxen panina eta ostatuetan garagarjusa. Etxen neroni baizik ez otorduetan, kanpoan zein-nahi eta zenbat-nahi.
Irakurle talde batean ere banaiz; Xabier Olasori irakurririk, orai Aitor Aranaren aldi. Bertako neska bat aspaldion arropa gutti soinean, zango zinez pullitak, axaxalak margoturik ez. Elkarrekin emaiten ohi gara mintzatzeko, Logroñoko eskualdun taldeareki izanak gara. Arabako gai-enarak ikertzen ditu, gai-enarak ikertzen eta pareko nahianten jokatzen.
-Hik nahi ?
-Nahi, gero, no !
-Salda beroa bizkarrerat.
-Asera, nahierara ariko haiz eneki.
Orai, baina, konda gai-enarez, plazer badun.
Garraxiren terrazan ginen. Tar-tar-tar ari izan zitzaidan Arabako gai-enarez: hogoita sei espezie, barbalot-jale hutsak ditugu... Trukean, nik egundainoko Ttiki-ttaka guziak eta larrujoaldi egundainokoa ere.
XXVII
Urdaxka maitagarriz beterikako oroitzapenak. Lehena lizeoan. Keltsa. Oraino ere ikusten dugu elkar igerixkagian. Amatxi izaitekoa da. Amatxi ! Keltsa amatxi ! Tempus fugit.
Lizeoan kito eta Nikaraguarat joan zen. Bi urte eman zuen. Orduko haren aldetiko hamaikatxo eskutitz badut. Hamaikatxo córdoba eskuratu zidan itzuli zelarik, ni joaitekoa baininintzen. Batzuk baizik ez zituen gorde: La montaña es algo más que una inmensa estepa verde. Biga etorri diet, bata hiretako eta bertzea enetako. Enetakoaren hostoen artean gordeko ditiet azorriok.
Delako liburua oraino ere badut; garai haietan lauzpabortz aldiz nuen irakurri, han berean eta itzulirik. Neronek ere gorde nituen etorri azorriak hostoen artean, hantxe dira, urteak joan urteak jin. Iazko udan irakurri nuen berritz ere, erraz irakurri ere: hunek guziz ezagunik baitzuten. Uztailaren 19an hasi nintzen, hain xuxen sandinistak Managuan sartu ziren egunean. 1979.
Aimenge bi aldiz joan nintzen, llabur baina: herrimina bai bainuen izigarriko, laguna ere bai bainuen zai. Eskual Herri mina.
Oi, Eskual Herria !
Keltsa. Xahar, aimenge bezalaxe. Gisako, plaxent. Gutti-guttitan ikusten dugu elkar, baina beti nahi du zintzurra busti eneki. Segapoto bidez badakigu elkarren berri. Telefonikan lan egin zuenez, erretretan sartzeko halako aukera ukan zuen eta atxiki. Gustu-gustuan bizi da.
Bego, bego Keltsa !
Oharra: Haren bidez ere hasi nintzen Ekialdeko mintzairei lot eta lot. Haren bidez ere hasi sexukoi porrokatu izaiterat -eneki larrutan nahi ukan eta ukaiten duten neskak ezinago jorratuak ditut.
*
Nik neronen saila deramat ailartak eta neska pornoak ditudala xuritzen eta goresten.
*
Aimenge jende herresta naiz. Halaxe du neronen buruak erabaki neronen buruaz.
*
Zenbat neska eder porno, maitagarri hoietarik -zenbat !, milaka ! eta en´ingurukoak oro guziz ifertzinazko ez baina aantxu, biluzle-ur ondoetakoak izan ezik. Eian geurtz unibertsitate ebilbidea pulliki eta propiki bururatuko dudan eta battoren battoren xerka partituko naizen. Eian. Eian ez naizen zapuzturik itzuliko. Eian geroak zer debru.
*
Txaribelean dira denak, denak biluzik eta mihiseak lurrean.
Biltzekoak bildu ditut eta kanporat atera naiz. Kanpoan goxo, zerua zohardi, xikoresnea lagun.
Uztailaren azken astea da. Bertze bi aste eta neskarik ez da jinen, denak dira bakantzatan joanen -orai artio, bederen, halaxe izan da.
Ontsa holaxe ere. Infinizio bat argazki igorriren didate; pikarrai edo ageri badira, behin ikusteko horietarik, baina ni halako argazkiei argazki eta denak gorde.
Eian egun barkatuko didaten oraino ere barkatu ez didaten zoriontsu naizelako zenduek.
XXVI
Itsasorat, berau bai baita sendagailu. Itsa hegirat, hondartzarat, bertako neska pullitei so arima baretzen baitzait, Internet baitako neska porno maitagarriei so egoitea bezalaxe, neska pornoei eta porno ez direnei, arropa gutti edo jauntzirik, baina oro maitagarri: halako milaka izaiteak baretu egiten nu. Uretarat, baita hoteleko igerilekuetarat ere, haien sakonenerat.
Herenegun, hiztegi baten forumeko moderatzaileak eneki samur. Gaizki hartzen dute dena, kasu ibili behar, gero. Kakiterat badoazke pertz handirat. Azken aldia izan zen. Jakin nahi, ikasi nahi eta hala. Beti bide dut gaizki galdegiten. Otoi, barkamendu eta hor konpon. Kito. Ut !
*
Aiziitze. Aiziitze dut izena. Bada Gasteizen izigarri maite nauenik, bai bainaiz neska pullit atsegale, urdaxka maitagarri, alegia, amiküztar izeneko xiberutartsa.
Eta Gasteizerat bidean naiz: bihar, uztailearen 25a, besta Gasteizen. Iaz ere izan nintzen. Taloa nahi eta bazen Zut... izeneko talotegia. Fula hutsa 20 euroren truk ! Aurten baldin bada, gure aldetik jai.
*
Gibelkoien eta ustezko aitzinakoi modelnoen puritanokeriari buru egiteko, karriken hartzeko mementua da !
*
Doitu dut korpitza bakantzetako; biloak ekendu ditut, buruarenak izan ezik, ezta pentsatu ere, gero ! Lau opilodun bortz hartu dut -leku ttipia hartzen dute- nahiz eta bi opilodunak baizik ez ibili, hondartzako ostaturat joaiteko ere haizu baldin bada. Eian lotuko zaidan gogoko mutilen bat, Iruñe-Gasteiztik goiti ez, bertatik beheiti mutilak neskei lotzen dira, eni lotzen zaizkit, baina goiti ez: ez dira ausartatzen. Eskualdun mutilik ez zait ausartatzen; hegoalderatago mutilk geroago eta erdaldunago eta haiek ausartatu egiten zaizkit. Horretarako nahiago kanpoan ibili eta eian zer.
*
Faxismorik ez gure bestatetan, puritanismorik ez, erlisionerik ez, buruzapidunik ez, serorantzekokeriarik ere ez... Eskuara bai, ezkertarzuna bai, ekologiara bat, antimilitarismoa bai, Eskual Herriko zazpi herrialdeen batzeari bai, elkartarzuna ere bai...
*
Aimenge bestetan ez naiz izaiten ohi, eta izaitekoz gerotan, hiribarnerat joaitekotan, Larrain dantzaren dantzatzekoa da, turrustako zenbait jatekoren bat lagun eta kito: halako jendartea ez dut sobera maite, neskak baizik ez, ohi bezala, zeinen eijerki dauden bestetan ere. Maitagarrietarik battoren batto eni lotzerat ausartatzen da, ni baina ez naiz haren ausartatzen, balekibale, eta ene bakardadean segitzen dut, eta xamardun talderik baldin bada bidean elkartu egiten naiz: jauzi eta jauzi, hortzargi, eta izaiten da neskarik elkartzen zaidanik, baina errefusatu egiten dut.
-Milesker aunitz, baina beharbada leporatu eginen didan, dizazie, orai leporatzea puri-purian dena. Beraz, ez, estimaturik dago, harturik bezalaxe. Baina hunat ene zonbakia.
Gora-goraki eta beharrirat, harramantza gaitza izaiten baita. Delako zonbakia hartu egiten dute, baina ez dute deitzen. Prefosta !
Halako jendartetik nerehalaxe aienatzen naiz eta nerehalaxe sartzen hiribarnearen inguruan. Bertan, oro lasail, bertan bertze turrustako bat.
Maiteenik dudan jendartea hondartzetakoa edo biluzle-lekuetakoa. Bai neska pullitak leku horietan guzietan ! Hor ni gostu-gostuan. Dantzarik ez, baina. Hotelean, eneki nahi duen gogoko neskaren batekin. Hor irriskurik ez dut hautemaiten eta eian zer, gogoko neskak nahi duena. Haatik, tentuz ere, tentu handiz, baina bestetako neskeki tentua handiagoa, balekibale.
*
Lagunak esku-erakutsia: urdanga gazte bat.
Hotelean gara. Lagunak urdanga biluzarazi du eta eni eskaini. Ni artean jauntzirik nintzen. Urdangak nahi zuen buztana eman niezaion. Belauniko eman da eta eman egin diot. Laguna pikarraitu egin da eta bapo ibili gara amontegin hirurok. Bi oren bagenuen, bi oreneko oparia, neska ederra opari: elkarrekin afaldu gara, nahi zuen lekurat joan dugu. Zenbaki-trukea. Maiteminduago naiz, lagunaz ez ezik, oro har neskez.
Garaiaren ona !
*
Bangoken laurgarren eguna, bi urdangeki bigarren eguna. Gaua da, afaldu gara eta tuk-tukez hotelerat, hirurok hotelerat. Haiek Evi eta Agneza dira, aleman eta kroaziar. Bi-biak blonda xamar. Seigarren aldia da Thailandian eta beti nahi dut urdanga bat edo bertze; Evi eta Agnezareki duela bi urte ibili nintzen. Harremanetan izan gara geroztik. Hauexek neska maitagarriak, hauexek ! Bo, denak: iazkoak ere, eta orai hirur urtekoak... Iazkoak Léa eta Branislava, autx eta esloveniar: berauek ere ezinago maitagarri horietarik ! Léareki badut harreman handixeagoa Branislavareki baino.
Askitto ditut. Sosik badut, baina ez, gero, hunenbertze ere.
Hauxe zoriontarzuna, hauxe ! Izaneuntzu egun beltzik, izanen denez, ez baitira betiko garairik onenak.
*
Maite dut, maite, biluzik izaitea -biluzik senditzea, biluzik naizela senditzea !- eta bertze batzuiek ene biluzik ikustea, haiek jauntzirik badira, aunitzez hobeki.
XXIV
Haitz arteko pasabidean izan zen; bertan fresko xamar eta handik guttirat hondartza ederra. Orduantxe eman zidan pott neskak, ikasleak, laket bainuen, eta aitzinean joaki baitzen, ene begien pozgarri. Aantxu kanpoan ginelarik, hondartza ikusgarri zelarik, itzuli, irriño egin zidan eta pott, ahoan pott. Ni baratu egin nintzen, hark segi, ekuri nintzela oharturik, eskuaz segitzeko adierazi zidan, pixkirrin batez segi nuen, baina, di-da, gibelerat egin. Bazen bertze irakasle bat artean pasabidean eta erran nion banindoala, ikastaldia utzi behar nuela. Harritu egin zen, baina arazorik ez: baginen hirur irakasle eta bertze hirur laguntzaile edo, eta ikastaldia bururatzeko bi egun ments. Azken besta hoberenetariko izaiten da eta huts eginen nuen.
Ikastaldia ez ezik, lana ere utzi nuen. Hamaikatxo sos banuen artean eta gibelaturik nuen halako proposamena atxiki.
Zelako neska ez dut behien ere ikusi, axolatu ere ez; ni pozik nintzen hareki, laket nuen, maite nuen; arropa gutti soinean jiten zen eskoletarat, arroparik ez beherko errekan, bikinia soinean bi orapilo aski zuen...
Egun hartan, baina, ni neronen buruaren aurka ari nintzen, neronen buruaren izterbegi nintzen, min eman behar nion neronen buruari eta ez nintzen nahi hutsean baratu. Egin nuena zigor galanta izan zen neronen buruarendako.
-Eta Abat ?
-...
-...
-Ez dakit...
-Bai, ikusi dut, baizik eta bazihoala, ikastalditik bazihoala...
-Zer ?...
-Ez dela arazorik: ikastaldia bururatzear da eta irakasle bakarra aski eta sobera...
-Zinez ?...
-Bai, zinez !...
-...
Hala, halaxe eta halatsu idurikatu dut gerokoa. Ederki bete nuen neronen buruaren aurkakoa. Gainerat, neska aiherkundea bide berehalaxe ahantziko zen nitaz, bai baita neska pullit eta plaxent. Nik orduan egin behar nuena egin nuen: jo eta ke neronen buruari aitzi, eta guziz zangopetu nuen, guziz !
*
Take action now !
Halaxe du izena azken filmazioneak. Aimenge ostatu batean bi neskak gogatu, ixtapea hunkitu eta Goazemaxu, to !
Hala bizpalaur aldiz eta nik neronen buruari Beharrik hau filmazione pornoa baita ! Bertzenaz, jai. Eta berriz ere xikoka ari izaiterat, oraikoan hitur neskareki. Zeinen eijerra fantesia !
*
Eskual Herri osoan ari du euria; arren, surik ez nihun ere; batto edo bertzeño izana da, ttipi baina.
Herenegun ebri, atzo ebri, egun ebri, bihar ere ba omen dakar. Ontsa !
Hotzik ez eta bikinia soinean ezin hobeki.
*
Hain haserrekor bilakatu izan ez balitze ! Hiros; eta, bertzenaz, mintzatzeko halakoxe era. Damürik.
Halaxe derasate gur´aita zenaren paper arteko paper baten bi lerrok.
Damurik, bai, damurik. Ni goiz ohartu nintzen haien artekoak huts egiten zuela, gure elde egoiten zirela elkarreki, usu aharratu egiten zirela, baina guhauteman eta itxura egiten zutela.
Hau guzia eta zer nuen entzuten lanean, gizonezkoen aldetik oroz gainetik.
Arrebak bazuen mutila. Orai ez, eta ez du nahi. Nik neska lagunik ez dut ukan eta ez dut nahi. Neronen gisa zeinen eijerki ! Arrebareki ere biziki untsa eta bikote iduri dugu, bakantzatan ere joaiten gara elkarreki.
Alta, arrebak bertze mutil bat nahi, eta ukanen du, ukanen duenez, bai baita pullit-pullita, ezinago plaxent.
Aimenge hainbaten arteko ezdeus hutsa, hutsaren hurrengo hutsala, halatan, gogoko neskek ez nute ikusten, hots, aantxu ezein neskak. Oi !...
*
Udan gogoko nesken gogozko zangoei egiten diotet argazki; xilkoa agerrean badute, hura barne beheiti. Kito. Hondartzan, gogoko neska eskutan liburua dutenei.
*
Laguna liburuteagian sartzen da, bertan biluzi eta denbora luzea emaiten du ilustra eta ilustra, komunetarat joaiteko baizik ez da kanporatzen, edo hozkailutik zerbaixkaren hartzeko, eta ez da jaunzten zinez irakurri beharrekoa irakurri artio. Nik iranjajusa, kafesnea eta nik dakita zer joaiten ohi diot, hain xuxen amak hari berean egiten zion bezalaxe. Ni zenbaitetan sartu egiten naiz eta kozka bertako kanapean egiten dut, gutti-guttitan baina, zurrunga egiten baitut.
Irakurraldi on, irakurzaleok !
*
Gure herrian ere antolatu dugu klubekook hondartzako boleibol-txapelketa; gure herrian, baina, guk bikinia soineratu dugu. Prefosta ! Ondoko herrirat joaitekoak gara -bertan ere antolatu baitute- eta bikinia dugu soineratuko. Segapotoak agerrean eta zenbat-nahi argazki egin diezagukete, ager-agerrean izanen baikara, ororen ikusmenean.
Halaxe hondarretan eta txapeldun izanen bagara, geurebiziko.
*
Dokumentalaren egiterat egokitu zaidan neska erdaraz lasloska elekatzen da. Irrisku. Laket dut, baina hobe dut lanetik at urrun ibili, eta berbera ibiltzen ohi da, ez naiz harekin gauean elkartzen. Balekibale. Nahiago dut nik dakita zertako eduki ezen ez... Halarik ere, lankide hoberenetarik nu, eginbidea bete egiten dut, ixildu egiten naiz, eta kito.
Barda, ate joka hasi ez zitzaidan, ba. Ez dakit zertarako nahi ninduen, galdegin bainion eian gaizki zen eta ez. Orduan irrisku handia. Ez nuen sartzerat utzi behar. Kasu, gero !
-Ontsa nuk. Arazorik ez.
-Orduan, pausa ongi, no: bihar lana berriz ere.
-Ez, bihar ez, etzi.
Ez nintzen oharturik. Zer ihardets ez nekien. Gostu-gostuan utzi nukeen, baina zer pentsatzen duen, nulaz izaiten den mintzo, ez, ezta pentsatu ere. Ezinbertzez, ondo-ondoan, baina ezinbertzez, nahit´ez, eta tentuz.
-Gauza bat erran nahi dizut.
-Erradazu kanpotik, edo idatz eta sar atearen behereko zirritutik.
Ez erran ez idatz. Ja ere ez.
Biharamunean besta eta lehenbailehen atera nintzen gelatik alde egitekotan. Busa hartu nuen. Banekien zein, noiz, norat. Urduri nintzen, baina arazorik ez.
...Bihar, goizean goizik jaiki behar. Ontsa lo egin !
Aimenge ez ninduen atxemanen eta noizbait nik dakita zer leporatuko. Ez eiki !
Lanean segi genuen, dokumental pullita egin eta bertze batek emanen zuen solasa erdaraz, zorionez, ene gustuko, pulamentuz:... Todos vivimos gracias a la Naturalez, todos debemos preservarla: nos va la vida en ello, la nuestra y la de los venideros, que querremos. Hizkuntz arnasgunea, babeslekua !
*
Terrazetako neskarte botxak izigarri laket ditut eta aukera badut pareko neskarte botxaren argazkia hartzen dut. Neskak jauntzirik izanagatik, halakoxeak ere baditut maite.
*
Oletako gasna zaharra hartu dut saltoki batean, eta bertze batean eztia: zurbeltz eta olio arbi, bedera. Oparitzekoa dira; elkartuko naizen neskari hain xuxen, maite baitu larrutan ari izaiten denen buztana eztiztatu eta halaxe milikatzea. Enea ere bai.
-Hirea oroz gainetik, tto !
Tta !
*
Harat neska horiek oro hegian harat ! Bularretakorik ez, sagarrak guziz menditurik, inozentzia bertzorduz zokoraturik; gostu-gostuan handik... parean... harat... eta harako ostatu hartan sartu dira.
Laur dira, laur -higa-, zein baino zein opagarriago.
Itzulian dira. lehen baino pozikago ditut. Eian hola eta hobeki izanen diren bakantzotan, balio dute aldi hau segurki. Hainetzat berotzerat hasirik zaidan ontzi hunen garagarjus hurrupaldia, haiexentzat !
*
Ederrak neskak ! Urrixa ederrak !
*
Zabaltzan hamaikatxo barbalot ibiltzen da, goian-behean; batzuk askitto handi dira: hainbertzenareki, ekuin iduritu zait bularrean banuela horietariko batto, eta ez: titiburua ez zen, ba ! Ene izia, gero !
Pito, aimenge, pito ez bertzerena !
*
Laket dut, laket, jendartean izaitea, jendarte bestalier artean, neska bestalier artean, udan oroz gainetik, prefosta, eta udako neska bestalierrei so egoitea, bertze turrustako bat lagun berber gauzaren egitea, eta nihortxo ere eni ez ondoratzea, nihortxok ere ez bainu ezagunik, halakoak kanpoan egiten ditudalakotz. Ene bizitegiko bestak direlarik, hiribarnerat ez naiz joaiten ohi: ingururat naiz joaiten, eta bertatik ondokoen musikara entzun, urrun xamarretik bestalierrak dantzan eta ikusi. Anartean, ni turrustako freskoa lagun. Dena den, halabeharrez ezagunen bateki elkartzen banaiz, jator-jator jokatzen naiz, gonbidatu ere egiten dut, betiko elkartzeari ez, ordaindurik uzten dut hurrengoa eta urrundu egiten ohi naiz, eta eian ontsa jokatu ote naizen, bai... ez... zalantzak... eian hurrengoan bertzeren bateki elkarturik hobeki eginen dudan... Gaizki, ororen buru, gaizki senditzen naiz gero.
Bertze turrustako bat bertze nonbait, eta bertze nonbait, non-nahi bada neska ikusgarri maitagarririk. Tumatxa, hi !
*
Larrutan kito, baina berritz ere hastea balio, berber neskareki edo bertzeren bateki bertze noizbait. Nik baina gainezka egin ez, nahi dute, baina ez: nik nahiago hari berritz ere eragin, gainezka egitea dauka berritz eta kito, eta bertze noizbait berriz ere bereberareki, berbereki, edo bertzeren bateki. Nahiago dut haiek gogoan ene bakardaderat itzulirik ene buruareki, bakardadean idiarena jo nahiago.
Noiz elkar gaitezkea harzara gainezka eragin diezadazuntzat ?
*
Badira jaiak. Polizia parrasta bat, serora parrasta bat non-nahi, buruzapidunak ere askitto, serorantzeko gutti, baina aztarnak hainbat lekutan; abertzale, independentista, eskualtzale aztarna gutti, guttitto.
Zorionez, banintzen gogoko bi urdaxkareki eta elkarreki ezin hobeki. Hobe, hobe ! Eskuaraz hamaikatxo gauza erraiten dute, noizbait batak: Bai goxoa hebenko turrustakoa ! Eta bertzeak: Jin izan ez bagine, a, nolako hutsa ! Eta batak: Sarturen girea ondoan pasa garen sex-shopean ? Eta bertzeak: Zu sartzen ohi zirea sex-shop horretan ?
Oraiko bi lilittooki ere nik ikusmena liliz inguraturik, eskertzeko baita.
*
Gasteizerat jin naiz. Uztailaren 25a da. Bizi-biziki gaizki Zut... izeneko talotegian, sagarjusa gainerat epelik: bazuten botoila hormartean eta behealdea baizik ez estalirik. Bertantxe utzi ditut sosak -hamar euro, ene lan-oren baten heina- eta trukuean fula ez baina halako petoa. Eta azen ontzeko, jes, neska bat ondoratu zait jaten edo ari nintzelarik: bere burua askitto eman dit, baina nerehalaxe ohartu naiz soinekoa koko selekzionearena zela, soineko xuria baina selekzione horrena eta jai; gisako izan naiz, hortzargi, eta kito.
-¿Ya te vas ?
-Bai, gracias por la atención, aun no siendo Ferrán.
-Pero me gustas igual.
-Besicos. -Eta eskuaz igorri dizkiot, zein baino zein alaiago.
Bazituen bi lagun eta berdin jauntzirik. Haiei ere agur alaia, haiei baina deusik ere ordaindurik utzi ez. Xilkoa agerrean, baita sandaliak eta galtzamotxak soinean... Haatik, ez. Bidean neronen baitan zera: Eskual selekzionearen debardeurra jauntzirik ukanez gero, berotako karroina nintzatekeen, handi-handi izan behar nintzen, gero, nerehalaxe urtuko ez banintzen. Urtuko nintzen, indarge geldituko, harritzetik ezin bara eta, hondarrean, utzi eginen ninduten.
Jai.
Poliza parrasta bat bazen: ertzain, miñoi eta udaltzainak. Udaltzain batzuek bazuten neskatila bat bildurik, neskatila aieiez.
*
Eskual Herriko emazteen hondartza-boleiboleko taldekide gara hamaika mutil. Munduko txapelketan aurten hirurgarren, baina maite dugu taldea, maite ditugu neskak, maite ditugu neskak halako bikinia soinean eta beti ditugu kuraiatzen, kartsuki sustatzen, eta beti ditugu izenak erraiten urtzen ari garen koilak iduri.
XXIII
Gasteizko alkatesa harro Koko-Herriko foballa selekzionearen alde; zerbaixka egin behar nuen Fray Zakariasen, sartu eta Ni serorantzeko naiz dioen afixa.
Fatxi, gibelkoi, ponteigel, ustezko aitzinakoi modelno, serorantzeko, puritano eta neopuritanoak... Batzuen eta bertzeen artean, utrimque roditur.
Eskual selekzionearen alde, zazpi herrialdeen selekzionearen alde.
*
Igerixkagiako bi dantzari ditugu:
-Nik dantza dut larruaren jotzearen ondotik maiteenik dudan bigarren jarduera, hirugarren bat ere badut: zurerat jin eta igerixkagiako sakoneneko freskuran luzaz egoitea.
-Orobat, eta badut laugarrena: urt´oroz aita gazterik ibili izan zen lekuetan ibiltzea, bertzeak bertze, Wounded Knee Creeken, Litte Big Hornen, Nikaraguan, Bidarrai aldeko Baztan errekan, Arbonako Aranzola, Segi Hola !n, Sartagudan, Lapuebla de Labarkan, Oionen...
Dantzan, larrutan eta uretan askatarzun sentimendua hanpatu egiten zaie.
*
Egun, horrako neska horiek dira igerixkagian. Bihar, battoren batto ere, eta bertze batto elkartuko zaigu.
Zeinen eijerki gauden ! Jin egiten dira, joan egiten nitzaie eta elkarreki gostu-gostuan egoiteko beti prestik; bihar, battoren ikusterat joanen gara elkartuko garenok, bai baita ospitalean: fameliakoeki mintzatu gara eta bihar bazkaldu artio gure aldi. Berbera da gelan. Anartean, mezuka: Sarri, no, sarri ukanen hugu tartean hihaur ere pikarraigorri. Aurki !
*
Gogozko neskek badituzte begiak zeinek baino zeinek argiago, eleak usu larrutako gomit, eta irriñoa galant, bai baitituzte hortzaginak osagarridun.
*
Gogoko neskek aunitzez hobeki dute jokatzen; nik haiei beti irriño eta haiek eni bihotza, ez baitut nahi bihotza, baina eskertzekoa da, bixtan dena, aimenge zaporedun bainaiz, zuri eta prestu, arabar bainaiz, eta gogoko neskek eneki ikusi ukan dute sugeren bat edo bertze bideetan eta neroni utzi izan nute bakean, gero, eta ez sugea.
Gogoko neskei buztana eskuratzen diotet eta handiarazi egiten didate, digute haieki ari izaiten garen mutiloi.
*
Aurten ere baditugu suiak urrun, igerixkagia bete dezaket, eta gogoko neskak horrat. Eian noiz artio.
Jiten diren neskak gogoko ditut bai, baita maite-maite ere; bai baitut gogoa neska maitagarriz leherra, neskartea txürrüpit.
Etxen zernahi badute, nolanahika ari daitezke.
XXII
Zoriontsu gara; ahalegindu egiten gara: ast´oroz xikoka eta xikoka, buztanei salda beroa kanporaraz eta kanporaraz; emaitza: goxotarzuna, sosak eta zoriontarzuna.
*
Gu arlo horri doakionez, ezberdin gara, bai baitugu usu larruaren jotzen, usu, zinez usu, beti baitugu gogoko mutilen bat eskuragarri -Iruñeko eta Baionako bestetan kasu, edo Gasteizko eta Bastidako iazko bestetan, gonbarazione; emaiten baikara udan usu baino usuago pikarraigorri, edo sagarrak agerrean, eta karrikarik karrika arropa zinez arinetan, eta gutariko batzuk urdanga gara, edo urdaxka tzar, edo idazle porno. Behar duguna egiten dugu.
Bego.
*
Urdaxka maitagarrienetarik zaidan lagun batek urtebetegunean bi opari eman zidan aitzineko egunean: eneki amontegin bapo ibili nahi zela batetik eta Aresti bizirik ageri den filmazione bat bertzetik.
Boztario eta alegrantziareki sexugintza uzten duten guzien haginak goxo ikuzi nituen eskuila mediumaren bidez, gero larrutan segi nuen.
Biba zü, no !
*
3-30-300 deitu erregelatik hondartzarat jin naiz bi aste pasa. Eta hondartzan nik bi, biga, bida, bide, dui: bi opilo, aldeketakoak, hain xuxen ere, eta kulotaren goiko hegia askitto beheititua, eta mazelak askitto agertuak.
Hondartzan. Ostatua eta dutxara hurran. Hondartzan deus gutti: moltsatzarra, eta bertan kremara, sos-agiri-segapotoak, irakurgaiak eta xukadera, ekitakoa kanpoan, bixtan dena, ez bainaiz Mary Poppins. Sos-agiriak beti aldean bertze moltsa batean, aunitzez ttipiago batean.
Bakantzak kito eta 3-30-300enat harzara. Hobe, hobe !
*
UEUren kalifikazionea bikain, eta lohian ihalozkatu naizen bi maixtrak bikainago. Bakantzatan jin gara elkarreki hondartzarat, Cambrilserat, hirur aste pasa.
Borzkarren eguna. Haiek beti bi orapilo, baita ondoko ostatuan ere -uzten baitute.
Bastida eta Sartaguda, eta astebete pasa Lapuebla de Labarkako batto bada jitekoa. Ez dut ezagunik, argazkitan baizik ez.
-Ménage à quatre, txotxito !
*
Ni orai artio ez nintzen putetxeetan sartzen, bai kanpoan neoi argiei soz pixkirrin batez baratzen; orai, aitzitik, bai, kontrastatzeagatik.
*
Murtxaketa. Ene buztan-iztersaguen murtxatzea laket duten begiko neskei aimenge beti zaporedun, eta bada galtzarbeen murtxatzea maite duenik, eta denek dute maite pitzi-patza emanik uzkiaren murtxatzea, mihiaren sartzea. Halakoak ere zaporedun ukaiten ditut eta nahi dute urtxuria ixur diezadan. No, arren !
*
Pareko eskuinaldeko neska zabaltzan urtatu da, eta luzaz beheitiko lanei beha egon, sagarrak guziz agerrean. Neska hori karrikan ikusten ohi dut, txandriako ostatuetan, superrean ere; udan, xilkoa kanpoan baita zangoak ere.
Maitagarritako daukat, maitagarritako bide dauka asko jendek.
Berbera bizi da. Zenbat urte ote duen eta hogoitakakoan gutti.
*
*
Gutti badut eta Dezadan gutti, dezadan beti.
Aitatxi-amaitxiena enetako, igerixkagia eta guzi. Burrasoek ez dute nahi: sobera handi haientako, eta Plaza Zaharraretik hurran oraino ere nahiago.
Gutti. Maixu izaitearen alogera, berau ontsa baita.
Guttitto. Neska zenbait etxerat eta kito. Askito heldu direnak, bai baitira zein baino zein tirriagarriago. Gainerat, minutarat bada rond-pointa, bertan neska pullitak, eta batto edo bertzeño ekartzen dut.
Aunitz. Liburu-film-diska-paperak. Parrasta bat.
Aunitz. Jiten ohi diren neskoi eskarrik anitx, baita tarteka jiten zaretenoi ere, baita lehen aldikotz jin zaretenoi ere. Estimaturik nago eta ziek oro etxerat biltzea nahi ukaitea guziz eskertzeko da, izan.
*
Mundua ez da perfektu: begien bixtako zozokeria hutsa da. Alta, aimenge en´araberako emazteki aantxu prefeku artean ibiltzen naiz; dohatsu naiz eta halaxe da; ibiltzen bainaiz urdaxka maitagarri artean, maitagarri zaizkidan urdaxka elibaten artean..., eta ez dira perfektu ez baitira eskualdun, baina badira irakurtzale, ur-ondozale, Eskual Herriko ttantten zale... eta ere oihanzale, basandere iduri, alegia.
*
Gu laurok, mutilok, uzkitik jotzearen lanean nabarmentzen gara.
*
Porno gara: gatozen harirat, beraz.
*
Aitzineko egunean lotu zitzaidan neskari:
-Jinen haiza bihar urtegiko biluzle-belartzeetariko baterat?
-Jinen ez nuk, ba !
Lorietan ! Händel, Leonard Cohen...
-Neroni joanen nitzaik xerka.
Gasteizko Garraxiko terrazan ginen; filme prono izanez gero, eian bere laguntsa bat jin zitekeen, eta nik baietz, prefosta. Alta, ez zen filme porno eta, halarik ere, ez zen arazo.
*
Guk bikinia jaunzten dugu aitzinat egiteko; gero, erauntzi egiten dugu, erauntzi egiten digute, edo diogu elkarri eta handik guttira salda beroa izaiten da egun guziontako.
*
*
Hamaikatxo mutilen eta neska zenbaiten amentsetako neskak gara -urdaxka maitagarri baikara, eskualdun urdaxka maitagarri, preseski- eta pornoa egiten dugu: guk pornoa egiten dugu, eskuaraz egiten, eta kitto.
*
Besten bigarren eguna da eta atzo halako mutil multxoa ezagutu nuen, Quel eta Autolgoak berak. Hiribarneko okoliaren ondoko hotelean dira. Bertan eginen dut lo gaur. mementokotz, etxeko zabaltzan naiz, ekheerritan naiz, beltzagotuko banaiz, urtatu eta haiekila joanen, bazkaltzerat joanen eta gero atsalde pasa, hotelean gaupasa. Galtzarbeetan eta ixtapean bilorik ez, batto ere ez, buruan zenbat-nahi. Egun top gollia dut jauntziko, zapia usaiako laukidun txuri-urdin Palestinari buruzkoa. Gora Sahara, RASD. Bonetak baditut... Itzul nadin, baina, ekheerritarat.
*
XXI
Porno egin behar genuela senti, nolaz has pentsa eta egin genuen, egin ere, era ari gara, ari. Bi neska buterrago badugu gureturik -Zuenduren gituziea ? Gureturen ez zituztegu, ba !
*
Guretik sorturikako bertze filme bat badugu. Txupinazoetan sagar agerika. Itzuli gara ! Horrat iragarkia.
*
Badugu birla bana sagarren artean. Buztan itxurako birlak. Bitorianoko (Araba) birlatokian. Udamina da, oraiko udamina, ez burrasoena. Heben freskotarzuna, eta pikarrai gara. Hainbat argazki egin digute birlaberrietan ari. Eskualpornen hilabetekarian agertuko gara. Hil huntan dozena bat harpidedun berri badugu.
*
Eskualpornen geronen ideologiara sartzen dugu, ez bertzerena: Pornografiara Eskual Herrian. Hortik harat.
*
Geronen buruaren alde fronte zabala ari dugu antolatzen.
Orotariko puritanoen erasoaldi globalari buru egiteko antolatzeko deia hedatu dugu ailart eta arizale pornook, baita artista erotikoek ere. Eskual Herrian multzo pullita eratu dugu, eta bertze putetxe bat eraiki; kontrastatzerat menturatzen gara.
*
Urdaxkon intziri-oihuxkak entzun daitezela ozen eta harro !
Pikarraigorri gaude, erreka batean hegian pikarraigorri. Halakoxea goraki egotzi eta uretarat, pulunp.
*
Gasteizko alkatesak aspaldi huntan Eskual Herriko emazteen hondartza boleiboleko taldekideen goiko aldea jaunzten ohi du agerraldiatean munduko xapelgoa kari.
*
Bi lagun eta hirurok Kubarat jin gara, hilabeterentzat jin. Zer eginen dugun ? Albait leku eta jende gehien ezagutu, bapo jan eta edan, eta zinez ase artio larrutan ibili, erran nahi baita, arras ongi ibili, bidaia eian gogoangarri agituko zaigun. Neskak ur ondoetan bi opilo baizik ez dute ukaiten ohi, baina goiko biak ere hartu dituzte, balekibale.
*
Atseginean bizi gara eta bizitza geroago eta maiteago dugu. Denok buterrago nahi dugu eta guk atsegina aunitzez handiagoa nahi dugu; hortaz, bilaka ibiltzen gara, noizbait muga kausitu artio. Mugan ekuri, haratago ez, balekibale.
*
Iruñeko San Jesukristoren kanpoan pikarraitu eta bertantxe dugu larrua jo. Jenderik ez, eta bazen zaindari bertzeon gaztigatzeko. Ez da nihortxo ere agertu eta asera, nahieraraibili gara amontegin elkarrekin bi mutilak eta hirurok.
*
Iruñeko Dormitaleria karrikan ez da nihortxo ere ibiltzen ohi eta bertan ibili gara hirur neskok pikarraigorri, tongal baizik ez soinean. Kospeian katedrale aldean utzi ditugu. Harat eta itzulian, eta katedraletik hurran jauntzi egin gara, arropara eskuratu digute eta jauntzi. Geobiluztarzuna laket duten so egileek mateko dituzte, maiteko, iduriak ikusgai izanen direlarik.
XX
Etxerat -igerikagiarat- jiten zaizkidan neskak urdaxka izaiteaz gain, literaturzale porrokatu ere badira eta hamaikatxo argazki egiten diotet liburua eskutan, ilustratzen ari direlarik, udan bikinidun, bi orapilodun edo pikarraigorri. Argazki ederrak egiten ditiotet.
Eskualdun balira ! Alta, aunitz ikasten dute, hamaikatxo solas eskuaraz egiten dugu.
Etsenplu: "Onki xin, no !" "Nik egun libru teixiua eragu diezt" "Bazkaria drezurik dun, no. Bazkaltra eta bazkalzra ! Oro xiflatu behar, gero !... eta bertze.
Ongi jin, neskok !
Nik egun liburu likitsa etorri dut. Bazkaltzerat ! Dena iretsi behar, gero !
*
Bazkaria prestik da, neskok
Xabat Ilarregi -Espainiarturik-, zien hitzak ni baitarat ailegatu dira.
*
Eskualduntarzunean geroago eta sartuago naiz, inguruan zer dudan ikusirik.
Fatximultzotzarra, puritanokeria, serorantzekokeria, uztezko aitzinakoi modelnoak... Puies ! Pues ! Axut !
Eskualduntarzunean eta baita Internet baithako gogoko urdaxken baitan, edo bikidunenean, edo pikaraituenean berean.
Literaturan, eskual nahiz erdal.
Ur ondoko neskartean, bikidunen artean, sagar agerikakoenean, biluzienean...
Nagoen eskualdun ! Eskual Herrian nahiz kanpoan eskualdun.
*
-Emazteak ez dit larrurik jotzen, gogoa baizik.
Harat bertzea ! Nik dakita zenbat aldiz entzuten ditudan halakoak Urtats aitzin eta gero ere.
Irakurtzen ditudan eleberrietan halakoa ere, edo ikusten ditudan filme-telesailetan usu.
Eni halakorik ez, gero, eta zazpi ahalak eginen ditut. Neskartean -neskak maite-maite baititut- baina bikotekeriarik ez, gero, puritanokeriarik ez.
Nik neskak maite jorratuak direnak, ari izanak direnak eta beti ari izan nahian, muxu truk edo ordaindurik.
Halarik ere... Halarik ere, gogoan zerbaixka ari zait aldatzen... Hogoitakako nuzie oraino baina hemendik bi urterat hogoita hamar beteko dut... Hogoita hamar... eta etxen eskualdunttorik balebil pozteko litzateke... Baina neska guziak ditut gogoko, udan bereziki...
Hauxe atekaren gaiztoa ! Bikotekeriarik ez, puritanokeriarik ez, eskualdunttorik nahi... Eta badakit eskualdunttorik eraginen badut bikotekeriaren baita sartu beharko naizela, puritanokeriaren baitan... Horren guziaren baitan bizi eta harat eskualdunttoak, eta emaztearekiko arazoak... Azken mohikanoetarik naizateke !
*
Aimenge beti pleini, zinkuriz.
*
Sopikon huts hutsala nuzie eta hobendant xerka ari.
*
Seroraz, serorantzekoz eta espainolistaz gainezka ohi dut ingurua, serorantzekoz gainezka ere espainolkeriaren harrotzearen aurkako manifestazionean. Tta ! Utrimque roditur.
*
Nik larrujogintzarik ez, gogoko ezeinek ez baitu nahi.
Gogoko zenbat neska dudan ?... Aunitz, udan ikusten ditudan guziak ditut gogoko. Udan, urtegitik edo igerixkagiatik Alde Zaharrean sartu eta nolako neskak orotan ! Bizpalaur turrustako hartzen ohi dut, eta laugarrena hartu behar dudalarik, den-denak ditut gogoko: nolaz agertzen diren Alde Zaharrerat ! Beltzik, gorribeltzik eta arropa arinetan. Eta kito, laugarrena harturik etxerat, tranbiaz etxerat eta tarrantaren xerkara biharamunean, harzara urtegirat joaiteko, usaiako biluzle-belartzerat edo bertzeren baterat. Izanez ere, urtegiko neska aunitz zinez eder, eta maite dute joaiten ohi dudan zitroin-ura.
Larrurik jotzetik at naiz.
*
-Ikusi duziea harako etxe hura ?... Eian... Orai ere bai !... Hantxe bizi nun.
Hiritik otoz bortz minutarat, baina erdian halako hezegunea da eta gero enea. Hantxe bizi naiz bakean.
-Laket ?
-Guziz !
-Bikinia baduzie soinean. Noiznahi sar zaitezkete urtean, zien xerka baino lehen goxo-goxo zunan.
-Bi orapilo askitto izanen dituk.
-Edo batto ere ez.
-Batto ere ez !
-Nolanahi, no !
-Hi ere iztersagu huska izanen, eztia ?
-Prefosta !
-A, hobe, hobe !
-Zitron ura ettoriren dizuet.
-Anartean, plunp !
*
Ez, ixtorioa ezagunik baitut, hunenbertze aldiz entzunik eta ikusirik, eta ez dut uste ni, gizaki huts naizen hau, salbuspen izanen naizen.
Goxo, eroso eta ieri bizi naiz; igerixkagia badut, belartzea inguruan, zuhaitzik ere bada... zenbatnahi neska jiten da kaputzete egiterat... Etxea neskendako beti horniturik, aimenge beti prestik, sexugintzatik at eta barnean, barnean buztanbizi. Zangoen gainean hurran, neska batzuk kokatzen dira, usu zein baino zein maitagarriago: horiexek ere bai. Jotzerik ez dut nahi ukaiten, udan izan ezik. Udan gau zohardietan urdaxkak eta lagunak, berauek ere urdaxka baititut. Eian noiz artio, eian.
*
Atzo golli-hollia nagusitu egin zitzaien txuri-urdinei, gollihollia, Gorria bai baita Txilekoa.
Aimenge Eskual Selezionearen alde, Eskual Herrikoaren eta Eskual Herriarenaren alde. Bego beti, bego beti hobeki !
Anartean, aimenge biloholli nuzie, mutilen gogatzeko biloholli, sortzez; ixtapea ere bai, baina bilogabe, mutilek nahi duten bezalaxe, hain xuxen, mutilak guziz berotzen baitira eta nik nolanahikako atsegina hartzen dut.
Eian noizbait Gorria eta golli-hollia ariko diren elkarren aurkako lehian eta Gorria nagusi, eian Holliddunddiua ariko den golli-hollien eta ddunddiuen aurkako lehian eta EH nagusi. Halaxe izan bedi !
*
XIX
Egun aitak sandinistei buruzkoa para du estatutean. 1979-VII-19. Sandinistak Managuan sartu zirenekoa. Garaipena. Somoza-eta kanporat.
Aitak halakoari buruzkoa para du estatutean. Nik bihotza igorri diot, hondartzatik bihotza, hondartzako ostatuetariko batetik bihotza, eta argazkia egin diot neronen buruari eta igorri, sagarrak agerika, ez zaio axola, edo bai: Zeinen alaba maitagarria dudan ! Ama biziz gero, ez luke laket, ez baitzituen halakoak laket. Goian bego ama maitea ! Aita bizi dut, ontsa da, ama zenaren hutsunea nabari du, dugu denok. Horrelakoa da bizitza eta behar duguna egiten dugu denok, nik orai hemen izaitea, udako bakantzatan hemen, hemen eta hola, erdi biluzik, ixtapea baizik estalirik, eta doi-doia, turrustakoari eman beharrez, liburu bat lagun, Consummatum est. Xarmanki, gero !
*
Miss Universe. Eskual Herriak neska lirain neskazale guzion maitagarri, gogo-pizgarri.
Assa, Lapuebla de Labarkakoa, preseski Assan ikasia.
Bidenabar adieraz dezadan ezen Eskual Herriko futbol selekzionea seigarren izan dela; aldiz, Eskual Herriko emaztekien hondartza-boleiboleko taldea Nikaraguan txapeldun; beroa geroago eta handiago denez, bikini llaburragoa mustu dute kideek. Gallopintoa gustatu zuten eta gustatu egin zitzaien.
-Toña eta Victoria, bi-biak ere mustu ditiaguk eta ezinago goxo iduritu zitzaizkiguan.
Corn islanden egun batzuk eman zituzten.
XVIII
Udan Shantik sos gutti xahutzen du, norabait joaitekoz geroztan hurran joaiten baita, errekaren baterat, urtegirat, hondartzarat...
Bai baitu etxen igerixkagia. A, hori bertzerik da.
Delako igerixkagiarat neskarik ihaurri jiten zaio eta den-denek nahi dute haren eskuin eskua, zorioneko eskua goigoiñoari eragin diezaientzat. Shanti, prefosta, gogotik, bai baitu mundu hunetan maiteena gogoko nesken goigoiñoari eragitea, goigoiñoari ekinean neskei gainezka egin aitzin intziri-oihuxkaka entzun eta hondarrean gainezka egiten ikustea.
Dohatsu dugu Shanti, hura oharturik bada eta usu egoiten da burrasoeki nolanahika eskertzeko.
*
Hartu nute Eskualpornen. Nahi nute. Biba hi, no ! Xarmanki ari izan haiz xikoka ! Lana badinagu. Baiki ! Zer nahigo nukeen egin, non, zeineki, zer lekutan... zer ez... bertzerik.
-Ikusi dinagu maixtra izaiteko konkurtsoan laugarrenik izan hintzela. Goresmenak !
Filosofia emaiten dut; badut hogoita zazpi urte troñuan eta geroko urte zenbait nahi dut hainbateki amontegin bapo ibili, karrikan atarramendu gutti, ni ederra izanikan ere: neskeki atarramendu aunitzez haundiagoa dut ezen ez mutileki, eta nik mutileki nahi dut, eta lanean neskeki ez zait axola.
-Urtxuria dun laket...
-Bai, baina halako dutxalekuan eta agureren bateki, edo neskaren bateki hondartzan.
-Ezin hobeki ! Aintzat hartzekoa dun.
-Edo neroni baizik ez... non-nahi...
-Bai, bai, arazorik ez.
Filosofian hilkortarzunaz, azkentarzunaz eta funsgabekeriaz ari izaiten zaiote ikasleei, baita ikastaldiaren edo dena delakoaren akabailan atxikitzeaz ere. Honezaz guziaz lizeoan zelarik hasi zen bere buruareki Saguak eta gizonak irakurtzez eta, usuago, irakurririk.
-Konda ! Konda !
-Ni banindunan belauniko emanik dutxontziaren kanpoan, besoak hegian eta burua barnean, eta bi agureak begitarterat egin zidanate txiza batak bertzearen ondotik, kamerara uzkiaren aldean, tarteka ene korpitz osoa ikusgarri agertzeko gisan, zangoak barne.
-Eta higuinik ez ?
-Dena zunan prestaturik: ororen buru ura egotzi zidanate, txiza garden-gardena zunan.
"Gero dutxontzian sartu, belauniko eman eta salda beroa eman zidanate, eta azkenik ni kamerak -ikusleek- satifos ikusi.
-Mon Dieu !
-Ez dun arazo. Ikusiko duna plazan izanen delarik ?
-Ikusiko dinagu denok, no !
-Hire eta gutarren ohoretan trinka !
-Bakean eta xikokan bizi gaitezen betikotz !
-Hurrup, edan edo klik, ikimilikiliklik !
*
*
XVII
Bertze talde batek ere, EHEk (Eskual Herriko Endekatuok) hain xuxen ere, afixak para dituzte eta bertan zenbat jendek jo duen larrua, edo larrua jo ez baina zirri-mirriak aunitz. Bestek bigarren eguna eta kopuruak badu hirur zonbaki, aantxu laur.
Goxa eta goxaraz !
*
Ez dute lortu, eian ez duten lortuko.
Gure etxeak zutik dirau, serorak eta serorantzekoak, zeinek bere aldetik, hestea nahi dutelarik ere.
Bi neska berri jin dira. Bezeroek badakite eta saldo handiagoan baditugu. Gutartean bada emazteak bererat biltzen dituen neska bat eta lana beti handi, bezeroak barran ere egoiten dira, zenbaitetan aunitz, delako neskareki ariko dena eta lagunak edo.
-Oparia duk.
-Ederra oiparia !
-Lagunek maite-maite bainute.
Ez duzie lortu, ez duzie lortuko.
*
Eskualpornez, Eskual Herriko putetxeez, etxeez-eta ez dugu idurikatzen ahal intziri-oihuxkarik gabeko egun orozkorik.
*
Sosketako atsegalearen kontzeptualizatzeko, serora-serorantzekoenganik aldendu behar.
*
Sanferminetan ere joaiten ohi naiz igerilekurat. Gozik goiz, hiribarnean ibiltzen naiz, eta bazkaltzerat igerilekurat. Bertan bikinia gorri, laur orapilodun bikinia, baina biga baizik ez dut ibiltzen ohi, uretarat ere. Ez dute uzten -Iruñean gara- baina eragozten ere. Hola banaka batzuk baizik ez, guttitto.
Txupizazoa delarik, hankalepotas, bikini gorri horren bularretakoa eta galtzallabur xuriak, sandaliak ere soinean, baina babesgailu, eta golli, prefosta.
Etxerat gaierdiko, eta burrasoei mezu.
*
Gu sexu joile gara eta jinak garen jazzaldian bada neska bat orai saxo joile hauta baita, gu sexuaren jotzen bezain hauta, gero.
*
XVI
Neskatan maiteenik ditudan egoerak dira neska maitagarriak amontegin, neskak arropa gutti soinean ilustratzen ari eta neskak udan bestalier. Aimenge so egile huts, balekibale: ez ahal nute errefusatuko, ez ahal dut egotziko, ez ahal didate nik dakita zer leporatuko. Hortakotz, so egile huts: iduriak gogoan atxiki eta nadin zoriontsu.
*
Ailartok eta neska pornook ez gara alferrik pasatzen ari. Ez eiki !
*
Aurtengo udan Eskualporn Sohütan izanen da; bertantxe dugu filmatuko eta, bidenabar, Lourden Iriondo phastuala dugu ikusiren.
Atsegina, arren, bikoitz: larruka eta ikuska.
*
Eskarrik anitx bazaretelakotz. Aimenge bainaiz, otoi, barkamendu, gero !
*
Zeinen diren miresgarri ! Izigarri goxoa da haien buztanen irensten ikustea ! Ari dira, ari, hola beren buruaren guziz alde. Hartze dute halakoa, merezi.
*
Betiereko amentsa: udan bikinidun maitagarri elibateki ibiltzea baita biluzi elebateki ibiltzea ere -lekuaren arabera-; bete egiten zait eta aserik sartzen naiz buruilareki eskolan.
*
Zoinen diren pullitak harako neska haiek ! Badoazke beren aldetik zoriontsu izaiterat.
*
Ixildu behar dut, balekibale, eta jasan, pairatu, ereman, egari. Atxik !
*
Neskek ere jotzen gitixi mutilok uzkitik; halako iduriak izigarri laket ditixie neskamotzek.
*
Guk geronen kirola sustatzen dugu, erran nahi baita, alberdania, likiskeria.
*
Gero dena okertzen da, haurrak sortu eta handik noizpaiterat dena okertzen da. Uka zazu norat joanik ! Ukan zazu locus amoenus bat edo bertze, eta bertarat joaiteko aukerarik.
*
Gogoa gain-gainezka dut, neskaz -urdaxka maitagarriz-, liburuz -Literaturaz, Eskual eta Erdal Literaturaz-, eskuaraz -ekialdeko euskalkiez-, eta zabalik baitut begiko neska buterrago sar daiteke, liburu haboro, euskalkietako zer gehiago.
Horrakoa... baliteke, baina ez dut uste. Horrakoa ez; hunakoa bai... so egin dit, baina ez. Harako bi haiek bai... Baiki !
Halaxe izan naiz turrustakoa husten ari nintzeno. Izanez ere, inguruko neskak zein baino zein opagarriago nituen ekheerritarik itzulian, ekheerritarik Alde Zaharrean saturik. Neroni ere banintzen: etxerat bidean bizpalaur turrustako. Bigarrenean nintzen. Hirurgarrena Alde Zaharrean hartuko nuen eta azkena kanpoan, etxetik hurran. Kanpoan ere neskak Alde Zaharrekoak bezain maitagarri.
*
Izanak gara Bastidako El Soton. Berau zuhaizti du herriak. Nihortxo ere ez da haraino joaiten. Gu bai. Bertan filmatu dugu, bertan filmatu dizkigute egin lohikeriak. Berauek zenbat ! Eta nolakoak ! Dena zegoen-zegoenean utzirik hustu ditugu lekuak. Iaz aantxu erre zen, Gimeleon suia izan baitzen eta gar bat edo bertze zuhaitirat jin zen. Beharrik berenhalaxe hil baitzuten hunat agertu suhiltzaileek.
*
Egunotan Lukas berbera ari da libertitzen. Udara gainditu du, lanean hasi behar eta arazorik gabe nahi du: ez amodiorikan ezta batek jakin zertxo ere.
Haur eskola bateko maixu dugu, gostu-gostuan da eta lana atxiki nahi du.
Batean sartzen da Ainhizereki eta aldagelan neska sartzen lehena. Gero Lukas.
Beltz-beltzik hasiko da. Turrustako bat harturik da sartuko, ura ausarki, uretan usu pulunpaturik, sakoneneraino, freskotarzunketa.
XV
Irakasle izaiteko azken konkurtsoan izana naiz eta %90ek ez zuen gainditu. Ustela bildu duten ororen ortografiara ezinago gaizki, nonbait. Aimenge zilarrezkoa eskuratu nuen: non-nahi ari naiteke -Gasteizen, kasu-, baina ez naiz ariko. Urdanga askitto kario horietariko naiz, goi-mailako lilitto eta sosalde pullita irabazten dut, larrutan sosalde pullita. Noizbait ariko naiz, Gasteizko hizkuntz eskolan nahi nuke, edo Iruñekoan... Ez oraino baina.
Alabaina, hizkuntz maixtra naiz eta, mementokotz, nahiago dut bezeroeki hainbat hizkutza fabrikatu, bertzeak bertze, angelesez, kastillanoz, italieraz, eskuaraz eta latine: bai baita latine fabrikatzen dudanik.
*
Liburuak irakurtzen dituen belaunaldiko kide naiz, hainbertze tresna, gibelkoi, serora eta serorantzeko gainditurik.
*
Liburua: Esmeralda. Ipui-berri. 2026an gara. Alyssa matematikari da eta Nevadako (Estatu Batuak) Esmeralda izeneko konterrirat joan da, hain xuxen, munduko bertze neska zenbateki puetxearen zabaltzerat. Igurikapenak on-onak dira. Moral Gurutzadakorik ez. Dena den, oldarraldiren bat izanen delakoan dira; arren, erdigunean, lehen lerroan hainbat afera dute, arnasgunea ahalbideratuko duen jendea aunitz da. Putetxearen izena Esmeralda izanen da, eta gogoan dugun Esmeraldaren iduriaren tankerako neska agertuko da, biluzik dantzaka.
*
Euskal Errepublikaren lehen egun ofizialean zabaldu genituen ateak. Aitatxi zenak bere nik dakita zenbakarrena 1979ko uztailaren 19an, hain xuxen sandinistak Managuan sartu ziren egunean.
Neoi argiak baditugu, prefosta, eta neskak bertako, eta badugu zerrenda luzexka kanpotiarrez betea. Ez ditugu guziz utzi kanpoan. Galdegin diegu zer duten nahi eta lanean ari dira, ez baina eraikinean.
Evoéh ! zabalik duzie, orotariko putanerok.
XIV
Etxen sartu eta Kasu-emak, to ! Orak askatu ditu Bertak, Bernardak, Anniek.
Norat joanik banu !
*
Ez, balekibale. Batek jakin. Zazi jakiterat. Ez. Gero, noizbait, kantatu beharko dut Nola aldatzen diren gauzak, kamarada ! eta bikotekeria-morroi bilakaturik izanen naiz, edo senar-emaztekeriarena. Garaiz nago.
*
"Zertarako ongi ibil, beti baita norbait zapuzten didana ? Beti ! Edo zerbaixka. Nahiago dut neroni eta bare izan. Lehengo egunean, emazteak zidan zapuztu hareki elkartu baikoz, eta muturbeltzik egun osoan."
Taigabe, taigabe entzuten ditut halako solasak xaharren ahotik. Etenik gabe.
Garaiz nago: neska lagunik ez. Bedatsean neronen etxean sartu nintzen eta zeinen eijerki ! Zer entzuten dudan, zer ikusten dudan... Eta neskarik ez dut ekarriko: batek jakin zer duen kontatuko, zer erranen duen eta beharbada ateka gaiztoak ezarriko nu. Ez, ez, ez ! No está el horno para bollos, erdal herrietan erraiten duten bezala. Ez dut, ez, perro del hortelanorik nahi. Ez orak zahia jan, ez oiloei jaterat utzi ere.
*
Neskon poza deitu filma. Hirur neska Gasteizerat jin dira ikasterat, elkarreki bizi dira. Jabea halako zipote gisakoa da eta neskek bortz urte emanen dute hirian. Hoberenak kalifikazioneak izanen dira, bestak eta mutilik gehientsuenekiko harremana. Udan ikusteko filma da, azken saioan, eta kanpoko giro goxorat goxo atera. Zineman biluztarzuna laket duzienok ausarki duzie filme hunetan.
*
Neskax´exerrok elkarteko kideak karraskan ari dira azken bi urteotan: podcasta sorrarazi dute eta Eskual Herriko andere lohien oroipenaren biltzeko lana aantxu bururatu; gainerat, Eskual Herriko Larrujozaleok jardunaldia eginen dute udan.
*
Badut aimengek ifernua gogoan, eta bertan hamaikatxo urdaxka maitagarri taigabe garagarjur freskoa sagarren artetik ixur eta ixur.
Izanez ere, ezin zenbat ahala neska eijer teiu bada ene gogoko ifernuan.
*
Basque Girls neska porno taldea Iruñeko bestetan ari izana da eta ikusgarria egin zezaketen eta egiten ahal zuten. Oldarraldia bildu dute: hortxe ziren ahokoa ezarri nahiz gibelkoi-serorak batetik eta serorantzeko-ustezko aitzinakoi modelnoak bertzetik, flikak erdian. Hirugarren aldia da. Neroni joan naiz. Bi neska berri baziren, gazte eta ezinago tirriagarri, zein baino zein tirriagarriago, bertzeak bezalako. Laur mutil eta bi agure zipote: berauek hoberenetarik jendarteko atso xaharren artean, eta denok, ikusle guziok entzun ukan ditugu nesken intziri-oihuxkak.
Orai, Baionako bestetan dira. Hor arazorik ez. Gasteizen ere ez zen arazorik izan. Aurten, 9an ariko dira: ikusgarria akitu eta handik orenbeterat Zeledon goititu eginen da.
Besta on orotan !
*
-Aitzineko egunean, lagun bateki elkartu ninduan hamarretakoaren egitekotan. Solasen artean eian zeinek zapuztuko zidan eguna, eta eian nik ez nekon nihortxori ere zapuztuko. Zeinek zapuztu zidan eta emazteak, erosi baitzidan arropara eta nik batere laket ez. Haren haserrea !
Aitzineko egunean halaxe zitzaidan mintzatu lankide bat. Halaxe mintzatzen zaizkit ezkondurik edo neska laguna dutenak. Hau eta bertze, baina ororen buru erran nahi dute ez direla larrutan ari izaiten, zirririk ere ez. Jai.
Nik neska laguna ez eta zer entzuten ohi dudan, zer irakurtzen ohi dudan eleberrietan, zer ikusten ohi dudan bizitzan edo film-telesailetan, ez nuke nahi: bikotekeriarik nahi ez, senar-emaztekeriarik ez. Hola arazo guttiago. Gostu-gostuan eraginen nuke eskualdunttorik, baina, a, zenbat jasan behar: bizitzak jasaiteko aski eta sobera ekartzen du eta lagunkeriak ere jasan behar ? Ez, horixe ! Udan neskak ikusi, haiei soz, zangoei soz goxatu, bikinidun, sagar-agerikako eta biluziei soz goxatu, gogoan atxiki eta dohatsu etxerat, hotelerat edo nora-nahi. Burrasoak hasirik dira xahartuz gaizki egoiterat. Badakit geroaren berri; ikusi nuen lehanagoko lanean, entzuna badut oraikoan, eta aimenge ospitalean izana naiz odolean bakterio bat sarturik. Et-et-et ! Hil artio bizi(o) ! Bo, hil artio bizi !
*
-Zu Xalbat zara, eztia ?
-Bai...
-Ikastaldi batean ikus zintudan. Irene naiz.
-Urte askotako !
-Norbaiteki ari al zara ?
-Ez !... Ez, ez ! Neroni naiz.
-Gu hortxe gara. Nahi ?
Laur neska panpoxa, zein baino zeinago. Irene panpoxena.
Haibertzenareki, irriskuaz oroitu nintzen: Iruñeko bestetan nintzen. Kasu, gero ! Haieki egonez gero, batek jakin, haieki egon ezik, aimenge xahu, oso eta onik aterako nintzen.
-Estimaturik dago, harturik bezalaxe.
-...A, bo...
Ostalertsa banuen parean.
-Neska talde honi hurrengoa ene gain.
-Poztekoa izan da zu ikusi izana, no.
-...Bai...
Matrailean pottaren emaiterat ere menturatu ez. Joaitean neska multxoari ere agur.
Karrika arnasgune iduritu zitzaidan. Ene tentsionea ! Bizpalaur metra egin nuen eta hunat bi neska edder briuxka.
-Hi mutil pullita haiz eta xintxo askoa. Ageriko duk. Atera haizen ostatuan berriz sartu nahi ? Gure gain !
Irriño egin nioten eta fiteago hustu nituen lekuak, eta bildu biltzekoak Berrugónen aldetik.
XIII
Mirariak egiten dituzte, gauza miragarriak. Nik miraridunak erraiten diotet.
Aho-eskuez.
-Hiri bereziki !
-Urririk eskualdundu gitualakotz !
Ez zekiten deusik hizkuntzaren berri. Orai eskualdun ditut. Hemendik bi urterat maixtra, eta noizbait maixtra ekinean. Ez dute oraiko lana utzi nahi, baina bolada kontua da; dena den, maixtra izanen direlarik, batek jakin.
Goizero, jaiki orduko, argi gogoa ukaiten ditut, emeske ukaiten nute
*
Mendocinorat joaitekoa nintzen.
...Hi baizik ez hugu ments.
Mendocinoko gogoa ezabatu eta futitzen nintzen norat baina haieki, bai bainekien non kokatuko ginen haiek arropa gutti ukanen zuten soinean, edo arroparik ez.
Maite zituztet. Moite zteid ! Halaxe adierazi nioten, balekibale, zer agit ere.
*
-Eian, txotxito...
-Zer...
-Hastea balio dik...
-Ene !...
-Bertze behin eta kanpoan afaltzerat gonbidatuko zitugu: neska parrasta bat izanen duk tongak edo sandaliak soinean...
-Zango pullit askoak ikusten ahalko dituk...
-Gureez gain... gure axaxal gorriez gain...
-Eian...
Gasteizen ginen, hirur iruindar Gasteizen; Villavesaren entzierrotik Gasteizerat astebete pasa. Hotela Txagorritxu ospitalearen ondoan. Tranbiara hurran. Baita bi ostatu maitagarri ere: Arriola eta Txus.
Neskak aseezin, gero !
*
Eskual Herriak altxor amaigabea du Literatura pornoari dagokionez. Hunat bertze liburu bat: Zangook. Azalean hirur neskaren zango pullitak, axaxalak gorri.
*
XII
Iruñeko bestetan gogatzeko asmorik ez; neska gazte batzuk ondoratu zaizkit baina nik lekuak lehenbailehen hustu ditut, balekibale. Ez dut arazorik nahi.
-Atzo ihesi hasi zinen, tto !
-Ezagutu zitugu.
-Zendako, baina ?
-Arazorik ez izaiteko.
Bazuten esku gorria soinean.
-Eta orai ere bai. Kasu, gero, zuei ! Errekete bazinete bezalaxe, sionista, fatxa bazinate bezalaxe, Espainiaren selekzionearen zale bazinete bezalaxe. Agur, ez berritz ere ondora eni, otoi !
Bi pottoki baziren hurran eta eian zer. Makurrik ez. Bertze norabait.
Villavesaren entzierroan ikusiko nituen neska horiek: elkarri agur-keinu eta kito, bake santua ororen.
*
Biloluzedun neska maitagarriak ditut aitzinean; bi-biak ditut belauniko, uzkia eni, eni so.
Bruna eta blonda, bilo beltzak batak holliak bertzeak. Bi-biek gogatu nute.
-Ez gituk urdanga, astozuriaren gainean izan ezik.
-Sosik ez duziea nahi, arren ?
-Ez... baina emanik eta guk harturik arazorik ez.
-Berrehun.
-Akort. Urdangarena eginen diagu.
Akort ziren.
Zeinen ziren eijer ! Zeinen diren eijer aurtengo udan ! Elkartu baikara behin baino gehiagotan.
Lagun gara. Ofizio lizuna eneki obratu zuten behin eta kito.
Orai, bakantzatan abiaturik gara. Hondartzarat buruz ari, bi asterentzat. Haiek ez dakit, ba, beltzago izaiten ahalko diren. Sagar-gerripeen aldea badute beltzik ere, baina xuriago, belxka edo. Horrek izigarri paratzen nu emeske.
Maite ditut; geroago eta guttiagotan ibiltzen naiz bertze neskaren batekin, bai baititut taigabe haiek gogoan. Haiek ibiltzea daukate nahi duteneki. Maite baitut, maite, haien ahoari so egon eta bertze buztan batzuk milikatu dituztela idurikatzea.
Ez dut barkamenik, ezta konponbiderik ere. Hoteleko gelan sar ordu, pikarraituko dira -arropa gutti deramate soinean-, belauniko emanen eta buztan-iztersaguei lotuko zaizkit; eian lurra goxo horietarik izanen den, bertzenaz burunegi bana lurrean eta has.
*
Aurtengo bestetan zenbat urdanga ! Garbi zen zein zen, baita garbi zein zen kario. Alta, ez ziren jendeari lotzen, jendeok haiei. Aimenge karioei; bestak dira, edaten sos gutti, neskatan nahiago.
Biga Txapitelan. Txujen-txujen joan nitzaie. Hainbat. Non. Akort. Urdanga guziek gela bat edo bertze badute haoteletan eta bai. Hoteletan lobak erraiten diete, oseba-lobak gara. Halakoetan, nik arduradunari gizonki bada Hector Elizondo deritzet, edo deriztet.
*
"Gaixoa ni" eta etxerat: gero Villavesaren entzierrorat nahi. Etxen sar ordu, urtatu eta xikoan nahi zuen neskak; nekerik ez, gero, neskak. Nik dakita zenbat aldiz jo didan larrua aurtengo bestetan ! Batek jakin ! Akidurarik ez eta geroko entzierroan guziz gogaltsu ukanen dut. Eian Indurain ez den berant ariko. Iaz bai. Nonbait askaldu eta etxerat harzara, lotarat berriz ere.
Guk soinean Eskual selekzionea dioen tixerta. Prefosta !
*
Haur koxkor nintzearik, putetxe bakotxa eta bertan zazpi bat urdanga ziren, oro zein baino zein eijerrago. Orai -orai badut hogota hameka urte-, orai bada bi putetxe eta urdañak hogoi; gainerat, erregebidea hobetu dute eta oihanei buruzko unibertsitate-ikastaldia zabaldu dute, bizitegi eta guzi. Erran nahi baita, bezero haboro, bezero gazte buterrago. Neskak ere sartzen dira, baina ostatuan baratzen, bi neska emaztekari izan ezik, hain xuxen nik ikasleen arteako maiteenik ditudanak, eta neskazale dira. Putxas !
*
Urt´oroz karrikarat jalgitzen diren ailartak franko laket ditut; izanez ere, banaiz putaner, eta harro nago, eta eskolan badakite. Serorek eta serorantzekoek nitaz zer eta futitu egiten naiz.
Latin irakasle naiz eta kanpoan halako trebakuntza-ikastaldia izaiten den aldikal, bertako putetxeetarat joaiten ohi naiz; ikaskideeki ere egoiten naiz, gogoko ikaskideeki oroz gainetik, eta diotet gordetzen, eta ontsa. Alabaina, franko laket ditut ikaskideok eta urdanga batzuk, eta franko laket ditudan ikaskideen artean urdanga tankeran ari izaiten zaizkidanak maitagarri, i.
*
Maixu naiz eta ikasle batek nahi du azken aukerako etsamina ikusi. 3 pasatxo eman nion.
Ikaslea berenaz maite dut, izaeraz eta udako erakargarritarzunaz.
Hura gelan sartu eta ttottotu da. Ttotto ordu ohartu da bazirela gelako kanapean bi lagun, bi lankide, bi maixtra. Berek nute gerizatuko, berek nute babestuko. Eta baietz asma, irakurle, zertarik.
-Egin duzia errana ?
-Bai.
-Hunat papera, harat mahaia eta katadera ere baduzu. Ordubete baduzu. Hemendik ordubeterat agertuko gara hirurok.
-Baia ?
-Bertze zereginik bai ?
-Ez !... Ez ! Ez !
-Has zaitezke. Argia baduzu ezkerretarik eta harako hozkailu horretan zernahi ur eta freskagarri. Nahi duzuna har dezakezu. Xantza on !
-Eian, no, gaindi eta ixil zan kapar hau !
-Bigarren eta seigarren galdeak errexenak ditun.
-Utz bakean !
Delako bigarren galdea Lur bat haratago deitu liburuaz zen eta delako seigarrena La Fontana de Oroz deituaz. Biga-bostetan entzun didate, ad nauseam entzun ere, ikasleek zer nahi dudan jakin dezaten liburu horietaz eta liburu horietako pertsonaiak zein garaitan diren kokaturik, garai horietako kakoak.
-Bo, motel, ipurdia salbatu baitiagu, erranen diguka zein jatetxetarat joanen gituan ?
*
XI
Diana Krall. Why Should I Care. Marrazkiak Jean-Pierre Gibrat. Bo, gogoko, begiko eta laket banindu halako neska batek, edo Moebiusen batek, edo Manararenek, edo Horacio Altunarenek, edo neska porno maitagarrien tankerako batek... Halako xantzarik ez, baina. Arren, egoera egari eta kito, jendartean -neskartean- begitartetsu eta kito. Arrenkurak etxen, etxen eta gakopean, jendarterat begitartetsu eta zernahiren jasaiteko prestik.
Sehaskak barnealdean ikarzola berrien zabaltzeko xedea badu eta Bidarrain bada batto. Bertan naiz ni. Aita zena gazterik udako hainbat barnetegi egina zen; atsaldeko eskolak bururatu eta Baztan errekako pareta aldeko osinerat pulunpatzerat, pikarrai pulunpatzerat. Irakasleak baizik ez ziren pikarraitzen, eta noizbaiteko neska bisitari bat, ikasle baten neska laguna bera. Orai, neroni naiz Bidarrain. Bertan lan eta bertan bizi. Bi irakasle gara. Neka bat eta biok. Neska sortzez Tolosako (Okzitania) baina burrasoak xiberotar. Badut begiko eta gogoko. Elkarrenganakorik badugu. Amak eni: Eman ahala eman, puttil ! Aitak egin zituen uda haietan zoriontsu izan zuan. Hihaur ere izanen ahal haiz !
*
Non izan, ezberdina da doinua, eta hemen doinua neskek egiten dute, intziri-oihuxkak egiten dituzte. Tumatxa, hi !
*
-Baia ? Pas possible !
-Halaxe duk, to: hamabi urtez emazteak hunkitu nauen memento bakarra atzokoa izan zuan, hain xuxen eskuin besoaren zokoratzeko, ez baitzuen telebirtzara ontsa ikusten ahal. Kito. Orai hamairur urte hari eragiterat utzi nuenez geroztik, jai: Ez zioat eraginen. Nahi badu, jin eginen duk, nahi ez badu, ez. Ez duk jin, ez dik nahi, eta kito. Askatu egin nian, haren aldetiko enekiko atse-atserik ez. Nik jasan eta kito, ez baitut norat joanik. Txukelen fula !
Bertze lankide bat hala. Enegarrena halakoez kontu-kontari.
Ez dut neska lagunik ukanen. Ez dut uste salbuspen izanen naizen. Zein eta aimenge. Ez dut uste. Neskartean goxo eta nahi dudanean lekuak hustu, gainerat orai irriskugarri da. Et-et-et ! Kasu, gero ! Bakarrareki jendartean baizik ez, eta tupustean desagertu, hola ez egina ez du leporatuko. Bikotekeriarik ez. Orai fatxi ez badira, serorantzeko; gibelkoi ez badira, ustezko aitzinakoi modelno, puritano ez badira neopuritano. Haien artean gisako, egitekoa eginik aienatu eta kito. Balekibale. Ateka gaiztoan sartzeko funtsik ez diotet emaiten. Ikus eta txa. Eztitan egoiteko gogoaz guziz naiz gabeturik, udan ere bai. Mikelek lehengo eguneko filmean erran bazuen ¡Curas de mierda! ¡De mierda! Oraiko neskei ¡Monjas de mierda! ¡De mierda! Nihil novum sub sole.
Segi dezadan ilustratzen. Badut eskuartean Erraiteko nituenak. Baztan.
*
Ni neska gehientsueneki elkartzen banaiz gostuan izan eta larrutarako da. Maite-ditut maite hainbat buztan milikatzen dituzten neskak, edo buztan bakarra baina hamaikatxo aldiz. Halako neskak mintzo zaizkidalarik, haien ahoa idurikatzen dut salda beroz betetzen eta, halatan, haien solasa interesgarriago zait.
*
Gaztelu plaza hamaikatxo jende independentistaz bete da; izanez ere, Independentziaren aurkako hamaikatxo eraso izana da, gibelkoiak jo eta ke baditugu aspaldion. Akabailako solasa bota duen neskak bazuen soinean bikini- bularretako gorria eta galtzamotx xuriak. Alde egin behar nuen, baina neska ikusirik baratu egin naiz. Gaztelaniaz ere hasi da eta gozaldi bat hartu dut laslos ibili ez duelakotz, los baizik, ibiltzekotan ere.
Biba hura !
*
Eskual Herria eta ondoak oihanez gain-gainezka daude, sute gutti eta berehalaxe hilik. Ontsa baino hobeki ari dira arduradunak.
Toloñon gara lagunak eta biok. Goian. Pikarrai. Harat bi neska eta bi-biak sagarrak agerika, zakua bizkarrean. Elkar agurtu dugu. Arno freskoa badugu eta gomitatu egin ditugu. ua, baiko. Elkartu egin zaizkigu. Lorian naiz. Filme porno balitze, badakize zer, baina ez da eta, halarik ere, mementoa gogoangarri dugu; geronen buruari argazki egin diogu, elkarri eskuratu. Joan egin dira. Erdaldun dira. Erdaraz egiteko aukera ukan dut. Majetonas las chiguitas. Buenas peras. Morenicas ellas.
-Noizbait, uste nian buztana haikatu behar zitzaiala, to !
-Neronek ere bai.
-Argazkiak egin dizkiate, alegia deusez.
-Betikotz, sekulakotz, jagoitikotz eta eternidade guzikotz gordeko ahal ditine !
-Eta nik denbora horretan guzian hunkitu eta ttuztatuko !
-Halaxe izan bekit, no !
-Gure buztan-iztersagu-pottotta, goigoiño eta bertzeentzat !
-Topa dagigun eta xikoan bizi gaitezen !
*
-
IX
Udako bakantzak, eta udako bakantzetan ekin eta ekin, joka eta joka, bai baitakite neska batzuiek bakantzatan naizela eta, beraz, noiznahi nornahirendako.
Igerixkagia sekula santan baino hobeki da, baita non-nahiko freskurara. Gogoko neskak etxen asera, nahierara.
Eguargitan, pozik, egunez eta gauaz; aimenge axola naiz haietaz guziez.
*
Gaztelu plaza bete egin da bestetan Independentziaren aurkako erasoei aitzi. Jaiak hasiz geroztik, erasoak hogoitakako izan dira. Lagunak hamaika bildu dira plazarat. Ikurrinaz gain, herrialde guzietako banderak ere baziren.
*
VIII
Putetxerik putetxe ibiltzea: pasio berria Eskual Herrian -Araban eta Nafarroan nagusiki-; prezioak orotariko.
Halaxe irakurri dut. Aimenge kario nute klientek, elakri-lumi kario xamar. Emazteak ere onesten ditut; atzo, dui, dui egaxi, eta ederki ordaindu zidaten. Batak nahi zuen pottottaren luzaz milika niezaion eta anartean bertzeak eni uzkia. Hola orenbete, horren burua gabe gainezka egin zuten eta bertzaldi bat artio.
-No muñi-muñi, ño !
*
Hamaikatxo jende amontegin bapo badabiltzala ukaiten dut amenstan eta margotu egiten ditut, komiki gisa margotzen.
*
Iazko sexukoion elkarretaratzea mugarri izan zen eta fatxa, ponteigel eta bertze erlisioneen jarratzaileen puritanokeriaren aurkako eta serorantzeko eta ustezko aitzinakoi modelnoen aurkako neopuritanokeriaren aurkako etsenplu eta eredu bilakatzea.
*
Ederki ari izaiten gara larrutan, hain xuxen ahal dugulakotz: ahal baitugu, egiten dugu, ontsa egiten dugu, ontsa jokatzen ditugu arikideak.
*
Hondartza luze nasaia. Ondoan oihana. Tartean ostatua. Haren ondoan bide petrala, herrixkako bide petrala.
Ostatuan ikurrina ere bada ikusgai eta gu, ostalertsok, sagarrak agerika, bikiniaren gerripekoa eta tongak.
Kospeiak guttitto.
Gazte gara eta erran gabe doa oraiko sasoia ezinago gogoangarri agituko zaigula urte batzuien buruan. Egia beritable da hori agitu ez delarik ere.
*
Gu txapeldun xikokari izan gogo dugu. Epaimahaikoek eginikako azken filmazionea ikusi eta txapeldun gu.
Hondartzan goizik, dzinkatu aitzin, haitz batzuien ondoan. Abiaduran sei neska eta bi mutil, akabailan, laur mutil eta aimenge.
Ontsa errepikaturik genuen guzia. Ekia dzinkatzerat hasi behar zuen eta gutti ments genuen bururatzeko. Mutilak, gainerat, emeske-emeske nituen; izanez ere, inguruko bertze langileak neska genituen, arren, haiek eta bortzok.
*
Izorratzaile galanten oldarraldia bildu dugu Eskualpornen. Oraikoan, ponteigel zenbaiten aldetik. Beharrik makur gutti eragin baitigute. Orai hilabete serorantzekoen aldetikoa bildu genuen oldarraldia. Tantiruri, batak eta bertzeak gutaz biak elkar iduri.
*
Gogoko neskok, beti zaituztet gogoan, sekula santan ere ondoan, ondoan arreske, en´eske.
*
Banuzie ur ondo, ur ondo nasaia -hondartza, kasu-, eta bertan gogoko dituzun neska pullitak, berauek soinean arropa guttiren ukaitearen baitan nolanahika.
*
Gostu-gostuan ari nintzateke larrutan gogoko neska pornoekin. Batek jakin. Maixu naiz eta Budapesteko haur eskola baterat joanen naiz aurtengo buruilean. Anartean, Iruñerat jin bi neskak ditut jokatu. Zeinen guria hoteleko zokitona ! Haiek bezain guri, zinez.
Astebete emanen dugu. Gaiaz ez gara ari: ez dugu maite; ez da deusik, beroa baizik. Guk egunaz maite. Gazte garelarik ere, egunaz.
-Eian erdietsiko duan han neska pornoren bateki ari izaitea !
-Baina, orai, gutartean haiz, gureturik zitugu eta eman guri eman ahala, to !
*
Ordinagailuaren baitako gogoko neska pornoak-eta, gogoko pikarraituak-eta, bikinidunak-eta, sustengu ditut, gogo-bihotzendako ditut, arimarendako. Arratsean, haiei soz lo, idiarenik jo ere ez: goxo lo.
*
Noiz ezagutu nituen neskak ? Orduko agintariek zerbitzu publikoen desinbertsionea inbertsione bilakarazi zutenean, hola bizitzaren aldeko fereka irmoari lotu zirenean.
Non ? Lesakako bestetan. Ez ziren eskualdun, eskualduneki atarramendu handirik ez, denak ziren iziti, putrun, lotsor eta mesfidati: herbeheretar ziren, eta oraino ere badira, bixtan dena, baita eskualdun ere, eskualdundu baititit, teiu berenaz ditut, geroztik eta oraino ere. Hobe !
*
Ikus: lo dautza.
Biga, bida, bide, dui. Dui elakri Gasteizko Alde Zaharreko Ene khertsima deitu ostatauan ezaguturik, sekretan sartzeko jende-multxoan hain xuxen ere.
Gau osoan bazerizkioten intziri-oihuxkak gogoan ditut. Eian luzaz atxikiko ditudan gogoan, eta, atzendurik, eian eraginen dizkiedan berritz.
*
Bi neskak jokatu nute bakantzetako orai artio -astebete ez. Bata iruindar dut, Ainara Violetta, eta bertzea sartagudar, Irati.
-Emanen duka aurtengo udara gureki ?
Bertze neska zenbait ezagutu nahi nuke, baina Ua! Baiko !
Orai, Argiñanon gara. Baietz asma, irakurle, zer egitekotan. Hurbileko Klima-gorku hori hartu dugu egun berotik gerizatzeko. Obantzea. Bertan eginen dugu gorku. Haiek bikinia soinean eta baita sandaliak ere, baina halako sandalia sendoak.
Emanen ez dut, ba, udara haieki !
*
Gasteiz, Pornoaren plaza irikia. Bihar hasi eta daugin neskenegun artio Porno zerkausia. Oholtzan hamaika arizale berri, baita jendartean paninaren banatzen.
Pikarraitarzuna jaun eta jabe. Zirri-larrutakoak nagusi.
*
Neopuritanismotik gerizatzeko... zer ? Zer proposamen duzu zuk, irakurle ?
*
Zertan ari ote ginen berriki ? Amontegin, amontegin genbiltzan, amontegin elkarreki, bapo elkarreki. Orai, pixkirrin batez, baratu egin gara, eta hasi eginen harzara. Ase artio. Gero... gero ez dakit ze debru... urtatu, lo, jan... Batek jakin !
*
Eskual Herrian bizitzea eta larrutan ari izaiteari bizitzea da ene amentsa.
*
*
VII
Iruñeko bestetan hobe gogatzerat ez entsea, balekibale. Hobe ongi ibili eta kito.
*
Ez gaitezke karrikan ororen aitzinean xikokan ar: idurien bidez, aitzitik, bai -serorantzekoek edo bertze zenbaitek eragotzi artio, bederen. Iduriak, beraz, eta bertan, beren bidez, gu larrutan ageri gara, eta maite dugu bai larrutan eta jende larriak gure ikustea.
Atsegina. Atsegina erakusten dugu, atsegin likitsa. Kulturak atsegin lohiaren sozializazioan laguntzen ahal duela sinetsirik gaude.
*
Xikokan berenbiziko dira, Europan hoberenetarik, eta gutarrak ditugu neskak. Hautak dira.
*
Eian noiz debru hasiko naizen ernatu eta gotortzerat. Izanez ere, aitzineko eguneko irakaskideekiko terrazako hartan ez nuen nahi baina neronen burua irri-egingarri utzi nuen. Zeinen izan nintzen ments ! Noraino !
Txukel fula geroago eta greugarriago naiz. Hobe nuke... Hobe nuke ! Noizbait, tupustean.
VI
Literaturzale talde batek liburu zenbaiten publizitatearen egiteko hartu nute. Udara izanen da, ur ondoan agertuko naiz, ilustratzen agertuko.
Lehen liburua Untxiki izan da. Gamarrako igerixkagietan egin dizkidate argazkiak. Batto baizik ez da baliagarri izanen.
Bigarrena Arabako euskara. Gasteizko aldaera.
Hirugarrena La isla de las damas. Liburu pornoa.
Laugarrena... Zuk, irakurle, non kokatuko nindukezu, nolaz, eta ze liburu eskutan, edo aldean, aimenge lo natzano ?
*
Hobe dut ixildu, beti ixildu, eta ekuri egon, ez erraitekorik erranen ez badut, ez egitekorik eginen ez badut. Ez erraitekoa eta ez egitekoa ibiltzen baititut ene baitarik sorturik, eta gaizki eta plau, zafla eta tafla.
Atzoko terrazakoa halaxe, halatsu edo hala izan zen. Ixilduz gero... Orai, xintximariak, jai. Putxas !
*
Grace Kelly nolako zen eta nola bilakaturik. Orduantxe hasi nintzen ohartzerat, noizbaiteko uda batean telebirtzaz Gibelaldeko leihoaren ikusten ari nuelarik. Ama nolako zen eta nola zen bilakaturik, lagunen amak, bertze ama batzuk, aktoresa batzuk... Nik neska lagunik ez: batetik, bikotekeriarik nahi ez, eta nola den bilakatuko, eian ezbeharrik ez zaion agituko... Gabe zahartuko naiz eta kito. Neska aunitz gogoko ukan, ikusi eta kito, ikus eta txa, holaxe goxa haiezaz eta lasai lo, etxen sartu eta nolanahika ari -zer entzuten dudan, eta ikusten-, noranahi jo -zer entzuten dudan, eta ikusten-, etxea nahi dudan bezalaxe -zer entzuten dudan, eta ikusten-... Jauzkor eta oldakorrenganik urrun, serora, fatxi eta serorantzekoenganik bezain urrun, izurri-gose-gerlateetarik bezain urrun.
Arazoa: eskualdunttorik ez dut eraginen, eta nahi nuke. Batek jakin !
Etsi, amore emanen badut, bikotekeriak nu atxemanen. Iduri zait bizi naizela Amazonetan, banaizela oihanean, bertako zuhaitz luze horietariko baten buruan, izigarriko ikusmira bada, baina ezker halako ekea bada, oraino ere bada urrun, baina emeki-emeki hurrantzen ari da. Udan joaiten ohi naizen biluzle-hondartzetan izaiten da neska ederrik aunitz, urdaxka maitagarririk aunitz, eskualdunik ez, baina -bandera parrasta bat izaiten da ekitakoetan, baina ikurriñarik ez... Ez da axolarik. Eian halako neska pullit arrotzen bat gogatuko dudan eta eskualdunduko. Eian aurten ze berri. Dalmaziarat joanen naiz. Eian bertan ze atarramendu debru. Bertan beteko ditut hogoita sei.
*
Jinki ikusi ditut, haia-haia eneganat jinki.
Hiruron poza !
Bagara aurten ere hirurok elkarreki larru has. Ezeinek bilorik ez ixtapean.
-Barda ekendu genitian.
Gure hirugarren urtean da. Adiskidantza sendotzen ari dugu, gotortzen.
-Iruñerat nahi ?
-Orai ?
-Guk baditiagu bularretako gorria eta galtzamotx xuriak tarrantan.
-Nik...
-Ez dik axola: bertan erosiko erostekoa.
-Zera, proposamena: etxerat jin, urtatu eta joan eginen gitun.
-Ez diok gaizki.
Otoetarat pikarrai joan gara, jauntzi eta enerat. Handik bi oren t´erdirat baginen Iruñean.
*
Udako bakantzetako lehen eguna. Atzo jorik sartu nintzen etxen, gaizki sendi bainintzen lankideen artean, zainetan nintzen, lekuak noiz hustuko zain.
Zeinen gaizki egin dudan lo barda; lokamutsa ukan ditut, halako nahasmendu itsusia: eskola, nik dakita zer... Bai bainaiz pito, ments, tutulu, sopikon, irri-egingarri hutsala, halakoa eta baliokideak oro.
Alta, usaiako biluzle-sororat joana naiz. Banekien izanen zirela gogoko neskak eta bertan ukan nute. Elkarreki ezin hobeki. Aurten xarmankiago ditut. Halaxe adierazi diotet.
Bahaiz bakantzatan, eztia ? Jinen ? Irrikaz gituk, hire ikusteko irrikaz. Hi bahugiua gure ikusteko irrikaz ?
Baiki, banuen aspaldidanik eta joan naiz, gogogabe joan. Dolurik ez.
Ariz ikasten omen da, eta gu aunitz ari gara ikasten larrua jo eta jo, jo eta jo: enegarren ikasgaian gara eta haboro nahi dugu, haboro behar dugu, jantziago izan nahi, gero.
*
-Zien ezagutzearen egitez pozik izan gituk.
Halaxe adierazi diegu larrutan aritu garenei, xahar horiei oro bururaturik. Izan baitira plaxent eta karan, zinez gisako.
-Gazteoki bizi-biziki maite dugu amontegin, zieki amontegin bapo ibiltzea.
-Praktikara baduzie, gero. Atsegin emaiten txapendun zituztegu.
-Bertzaldi bat artio.
-Ez addiorik, arren !
*
Gazteagotan kokot egoitez zangoak lokarturik ukaiten nituen, berenhalaxe eman behar zidaten arikideek salda beroa. Orai, aitzitik, honen trebaturik naiz, halakori ez zait agitzen; orai, luzaz egoiten naiz kokot eta bizpalaur buztan ukaiten ohi ditut milikatzeko nahiz irensteko, zortzi bat iztersagu ttuztatzeko.
*
Maitagarri zaizkidan neska pornoak horiek ditun neskak ! Harro egon gaitezken zaleok.
-Zer egiten dizuete hola agertzeko ?
-Jo, to, hain xuxen goxa gaitezentzat, goxarazteko.
-Intziri-oihuxkarik egiten duzie ? Erran ezazue egia !
-Bai ! Baiki ! Zikinik jalitzen gituk beti.
-Zikinik ?
-Bai, bai: zikinik, salda beroz gainezka.
"Azken grabazionean, nik dakita guk biok zenbat gizon zahar tripontzi horietarik genuen inguruan, eta jo eta jo, jo eta jo, maite-maite gintuztean eta jo eta jo, jo eta jo, eta gu intziri eta intziri, oihuxka eta oihuxka: jakin die, jakin ere, zer dugun gogoko, eta bertan baratu dira ixuria gure gainean eta gure berri jakinik, ixuriz beterik gu beti intziri-oihuxkaka... eta oro fini zelarik, denak joan dituk guri bira muxu emanik, eta gu kamerarat guziz satifos baratu gituk pixkirrin batez.
-Eten !
Urtatzerat.
*
Bi eskola ukan dugu: lizeo garaiko sexu hezkuntza eta gift-filme-puxka pornoak, berauek lagunartean usu, mutilartean usuago. Noiztenkako testuak ere ukan ditugu, telebirtza-saioren bat ere tarteka: arialdia irakaslerik hoberena.
*
Eskualpornerat beti biltzen dira Gara, Berria, Argia, Alea, Guaixe, Mailope, Ttipi-Ttapa, Medixut, Herria, Sud Ouest, Diario de Noticias de Álava eta Diario de Noticias. Gure lanaz gaizki erranka ari izaiten dira, baina, oro har, balio dute. Ahantz dezagun: nihortxo ere ez da nokugabe.
*
Lesakakoetan ere Iruñekoetan bezalaxe, erran nahi da, bikini gorri baten bularretakoa, galtzamotx xuriak, zapia lepoan, zangoetan kasuaren arabera, eta bestalier, noizbait urdaxka bestalier, holaxe ari izaiteko parada agituz gero.
*
`26ko uztailaren 10ean gara. Neronen burua ETBn ikusi dut. Ari ziren, ari, aurtengo besten gainean eta harat aimenge gibeletik iragaiten: bikini baten bularretako gorria, galtzamotx xuriak, sandalia sendoak... Lagunartearen xerka ari nintzen, ez bai nuen bateriarik segapotoan. Lagunartean laur neska eta mutil bat. Bortz neskok berdin eta mutila bertzeok igerixkagia-hondartzetan-eta bezalaxe, erran nahi baita, papo has.
*
Eskual Herriko zango baloi taldeak ze kantore ote du ? Aimenge, dena den, Eskual Herriko emeztekien hondartza boleiboleko taldeak nixi koi. Koi aimenge eta aimenge bezala hamaikatxo jende, hamaikatxo gizonki nixie neska horiek koi. Alabaren lagun bat bikiniaren diseinatzaile da: delako bikinia llabur, eroso, hertsi, neskak ieri eta eroso, neskak halakoa eta trebakuntza pullita soinean usu txapeldun.
*
Izaitez, xikokari iaio baikara, xikoka ariz bizitzeak arazo gutti. Lana sobera dugu, zaintza handi-handi: ezinago osasuntsu nahi gituzte eta ezin hobeki elikaturik; meta gaineko xoritako gauzkate ordaintzaileek, esne-mamitan bizi gituzte.
Halarik ere, badakigu noizbaiteko bertze gazte batzuiek gaina hartuko digutela; halarik ere, segi genezake, hainbat jendek beren fantesian heldu-xaharrak baitituzte, baina utzi eginen dugu eta eian lanean segiko dugun zertarako ikasi dugun; hortakotz, ikas eta ikas ari izaiten gara, irakur eta irakur, treba eta treba; trebe ginen zein berean, trebe gara xikoan eta trebe izanen gara geronean segiko dugularik.
*
*
Lesakako peñen jaitsieran giro ederrik bai baita neska erakargarririk ere, zinez erakargarririk, baina nik oraino ere baditut nik kuttun, badira ene kuttunak Internet baitako urdaxka maitagarriak, baita ailart zenbait.
*
Eskualdun neska pornorik sorrarazteko mekanika dugu Eskualporn eta, arren, gerizatu egiten dugu zaleok, gizonkiok nagusiki, eta emazteki aunitzek ere.
*
Indar agorrezina ez bagenu, egun oroz eta taigabe ariko ginateke amontegin bapo, ariaraziko genituzke arikideak amontegin eta bapo. Kalipua badugu sobera, oputza beti da eijer, baina azken finean gizaki hutsa gara.
V
Atzoko lanen geroko terraza bateko bilguan, neronen burua zozo eta denen irri-egingarri utzi buen neronen burua. Geurtz, ikastaldia bururatu ondoko halako zintzur-bustialdirat ez naiz bilduko: jendeari albait gisakoen agur eta aienatu eginen naiz, desagertuko, eta eian ahantziko diren nitaz, hobe lukete halaxe jokatuz gero.
Etxerat eta deustarako gogorik ez, ezta usaiako biluzle-belartzerat joaitekorik ez. Etxen neronen burua hetsi eta eian noiz nintzen sosagatu eta apazegatuko.
Geurtz, ez.
*
Eneki nahi duten begiko neskei intziri-oihuxkak eragitet ditiotet.
Iruñeko bestetan gogatu neskari deusik ere ez, balekibale: batek jakin zer debru erranen zuen gero. Noizbait, hura bi morroskoreki elkarturik:
-Bo, no, akiturik niagon eta banoan hotelerat...
-...
-Poztekoa izan dun hireki izana, merzi biziki eta segi bestotan ontsa, ontsa baino hobeki !
Matrail batean potta eta lekuak dzuintaz hustu nituen. Hura ere ez zen edatxerik: beroa hain handi zen, mozkortzea askitto zaila zen.
Ez nintzen, ez, artean hotelerat joan, baina zokoratzerat, eian zen zer zokoratu xamarturik zabalik. Bazen, prefosta, zerbaixka eta bertan azukrerik gabeko freskagarri zinez freskoa klikatu nuen. Anartean, gogoko neskei so, zeinen gostuan ziren, gogoan zeinen pulliki bikinidun, bikinidun, sagar agerika eta biluzik. So, eta so irriskurik ez... ez oraino.
*
Zein maite zaituztedan, neskok ! Baina aspaldion halako irrisku bat bada eta ni delakoak atxeman nazake, ni, aimenge, gaixo hutsa naizen hau. Arren, hobe dut zietaz so goxatu eta oro bake santiuan bizi.
*
Harat, bertze neska bat ni baitakoetan sudurra sartu behar !
Ezezko goxoa eman diot eta goxo joan da.
Hark arazorik ez, neronek ere ez. Ikusi dut, izigarri laket ukan, hunkitu ez eta ez dit deusik ere leporatuko.
Hura lagunarterat itzuli da. Denek didate begiratu, denei utzi diotet hurrengo hurrupaldia ordaindurik. Txapeldun adeitsu nuzie.
*
Hauxe afruntua ! Beronek ukan bainu goizean ostatuaren terrazan. Etenik gabeko afruntua, baina itxura egin behar nuen, nabarmenik ageriko ez banintzen.
*
Aurten ere joan gara denok ostaturat eskolako azken lanak eginik. Aurtengoa okerrena, gaizkienik sendi naizen eguna izan da. Ez zen, baina, nihortxo ere hobendant, neroni baizik, nulaz ari nintzen senditzen. Izanez ere, bizi-biziki urduri nintzen. Sobera mintzatu naiz. Berriz ere izana naiz pito hutsa, ments hutsala, tutulu-tutulu, sopikon ere, eta bertze. Oilo busti ez banintze, aspaldi nintzateke errauts.
Aurtengo ikastaldiak jorik utzi nu, oroz gainetik eskolazainareki astobeltxarenak eta bi ukan nituenez geroztik.
Txukel fula ez banintze.
Neskarik ikusteko gogorik ez, ezta bertzaldeko usaiako pikarraituak ere, ezta ordinagailuaren baitakoak ere. Bihar, ez dut uste biluzle-belartzerat joanen naizen. Eian arrapiztuko nauen zerbaixka irakurriko dudan, edo ikusiko telebirtzaz, norbait erranen baitu nik dakita zer eta gogoa biziaraziko bainu. Batek jakin.
Anartean, usteltzen ari naiz; honek ez du etenik. Iruñerat ere ez naiz joanen; bestak bururaturik.
Ze gisa azken eguna ? Dena utzi diozie ondokoari eraz, taxuz eta pulamentuz ? Zenbat turrustako hartu duk kid´artean ? Bakantzetarik itzulian izanen gituk. Ordua artio, aurten ere igorriko ditiat bikinidun argazkiak, baita gabetua ere. Idatz, to. Pott, pott eta pott. Moite yaid.
Gaixo Marie Jeanne ! Baleki ! Hobe luke ni ahantzi. Ez dut balio, ezta merezi ere, neska hori.
Ez dakit zer egin eta nulaz kontsola; badut bihotza triste, gogoa ilun, uzkur eta herabe -hain xuxen, goizeko ostatuaren terrazan bezalaxe, eta eian nihortxok ere ez zidan antzemanen-; arras hoztua dut odola.
Kitto.
IV
Talde gogoeta. Neopuritanismoa. Ustezko aitzinakoi modelnoen neopuritanismoa. Bertzeak ez dira desagertu; are, leku-garaien arabera sendoago ditugu. Halakoak gutti ez eta, anartean, UAMen keriak ugal eta ugal. Utrimque roditur.
Zure iritzia guziz eskertzekoa izanen litzateke.
*
Ni baitan ez egina -edo egina baina neskari gaizki iduritua- salatuak gogoa eten egiten dit; nahiago, beraz, neskak Ikus eta txa izaitea. Hola arazorik ez.
Udan neska batzuk ondoratu egiten zaizkit; nik Ez baina beti ere goxo eta jendetarzunak manatu manerak ibiliz, eta, ahalaz, matrail batean potta eta bertzaldi bat artio. Aukera parrasta bat egiten dut huts, baina neska zenbaiten balizko jokamolde petral malmutza ere bai.
Ikus eta txa. Ikustez goxa, haien ikustez goxa eta aurrera bolie !
*
Ailarton amorru antolatua. Putanerok, zabalik gaude !
*
Germán Rodríguez. Aita bertan izan zen, baita bi urte lehenago Gasteizko martxoaren 3an. Izanez ere, aita Bastidako raburdo zen, baina Gasteizen bizi ginen. 1976ko martxoko gertakari lazgarria izan eta handik bi urterat zezenplazan zen.
Non hago ? Zer larretan, Urepeleko artzaina ?...
Horixe dugu xaramelatu harat bilduok. Gu hirur ginen, usaiako biluzle-belartzeko neskak eta hirurok.
Alde Zaharrean bazen ostatu bat eta bidean erran digute eian parte hartu nahi genuen, baizik eta ostatuan jende batzuk izanen zirela eta tartean neska bat biluzik.
-Baiki !
Gu hirurok barran, barran ere bertze norbait, baita neska biluzia ere. Argazki batzuk egin dizkigute eta hainbat sosetako txartela. Pozik atera gara denok. Pozik zen neska biluzia, bai baitzen artean biluzik egin argazkiei soz.
*
Iruñeko bestetarat jina naiz baina ez dut deustarako gogo handirik; gazteagotan, Alde Zaharrerat gogogabe joaiten nintzen aldikal, ezin hobeki ibiltzen nintzen, beti sortzen zen bitxikeriaren bat gogoangarri agituko zena. Eian, ba.
*
Izaiten ohi naizen eta eskualduntzen ari naizen lilittoei ez dakit hezkuntza egokia emaiten diedan baina eskuaraz askitto ongi egiten dute, eta larrutan bezala ahalkerik ez.
*
XXI. mendeko ailartok, itzaletik plazarat jalgirik.
*
Herenegun bi neska lotu zitzaidan. Aimenge, zaporedun bainaiz, goxo ezetz, baizik eta Iruñerat ongi ibiltzerat jina nintzela eta haiek batek jakin ze debru eraikiko zidaten.
-Gu hireki ongi ibili nahi, bertzerik ez.
-Eskertzekoa dun, baina mesfidati nun. Batek jakin gero zer kondatuko duzien.
Ez zekoten zer erran eta ahoragarrienik nituen matrailean pa emanik, lekuak hustu egin nituen.
Atzo berberak ikusi nituen eta eian zintzurra elkarrekin hartuko genuen. Baietz. Neronek ordaindu, eskertu eta bertzaldi bat artio. Atzo bakotxa baizik ez zitzaidan lotu.
-Iruñerat ontsa ibiltzerat jina naiz. Ez dut arazorik nahi.
Goraki beharrirat.
Egun goizean, hamaiketakoan, bertze batto. Orobat. Eian bihar.
Guziz eteten baitit gogoa balizko salaketak, ez egina salatuak, edo eginak baina neskari gaizki idurituak, edo nik dakita zerk. Hoberena ez hastea da, eta kito.
III
Descalzos karrikan dugu xikoka-lekua, iturriaren ondoan.
Zazpi gara, zazpi ailart: hirugarren urtea dugu Iruñeko bestetan. Sosalde pullita irabazi genuen iaz eta orai bi urte. Eian aurten.
Gaztelu plazan izan gara txupinazoan, hankalepotas izan ere, sagarrak agerrean izan ere. Bake santiuan utzi dugu jendea.
Gure ganbaretako ateak zabalik daude, baita gure ixtapeak ere; zazpi ixtape. Ez da entraaleko, gero !
*
Lehen bezeroak atseginez zapatatzeko zorian ditugu. Zortzi badugu, nik bakarra, egun bakarra. Izaneuntzu aukerarik, izanen denez.
*
II
Harat, harako neska haiek eta zazpiok xikokari arraro gaituzie, eta arraro baikara, kario-kario, eztia ?
-Baiki, no !
*
Mihia luze ote dugun ez dakit, ez dut xuxen erraiten ahal, baina ahoa badugu, gero, sakon eta barna-barna sartzen ditugu buztanak, ari izaiten garen beltzenak ere.
*
Eskualpornen txistuaren doinua aantxu beti eragin dute emeek.
*
Iruñeko bestetarat ongi ibiltzerat jin naiz, serora-serorantzeko-fatxa-prezio eta jende petral malmutzak goitibeheiti.
*
Irakurleei gozatu bat eman nahi ukan diot, zenbat bizipen likits dagoen inguruan agertu diotet.
*
Arizale pornook bi hautu irmo egiten dugu beti: gozatzekotan eta gozaraztekotan ari izaiten gara; zenbat eratan, era aunitzetan.
*
Ilusionea airean eta prestakuntza aretoan. Lanpeturik gabiltza arizaleok. Neskok uzkiak prestik, uzkitik karraskan jo eginen baikituzte mutilek, neskok neskok, neskok bi mutilak, berauek ere joko gituzten artean.
Herranen (Burgos) gara, bertako baratze batean. Eskual Herritik atera gara, beraz. Sei neska eta hirur mutil. Elkarri emaitekoa eman eta erraki.
*
...Egitasmoa abertzale da, ekologista, antimilitarista eta, prefosta, independentista.
*
Maiteenik ditudan neskak gogoko neska biluziak ditut -banaka, binaka, hirunak, launaka, borznaka, seinaka, zazpinaka nahiz zenbat nahika-, eta halako leku pullit batean badira areago, eta larrutan ari badira hainbat hobe haien, baita so egileon ere !
Gora haiek eta haiendarrok !
*
Badugu dena prestik herri muxukaldirako.
Iruñeko bestak. Bihar hasiko. Handik orenbeterat, aipatu herri muxukaldia. Iazkoa jendez gainezkakoa izan zen, gaiznezkakoago Gasteizkoa.
Herri muxukaldia, eta Labriten herri larrujoaldia, biharamuneko eguerdi irian, Eskualpornek antolaturik.
Xehetarzun habororentzat klika heben.
I
ETBn ez dakit, ekendu omen zuten aiurri erotikoa zuen guzia serorantzekoak-eta hartaz jabetu zirelarik. Aitzitik, EHTBn geroago eta haboro ari dira emaiten: porno-erotikoez gain, sex-hezkuntzazkoak, berauek usu pornotako eduki baititzakegu nolako iduriak emaiten dituzten.
Izanez ere, fatxi-ponteigele-serorantzekoek badute odola gorri, bihotza ezker eta seme-alabarik eginen badute pornoa egin behar, berau nonbaiteko xokorik ilunenean izanen bada ere.
*
Erdigunerat ez dakit heldu ote garen, baina bazterretik bagara atereak urdangok.
Araban eta Nafarroa Garaian gara nagusi zazpi herrialdeen artean.
*
-Horrat, horrat neskak !
Etxen bagara laur neska eta bortzok. Ene poza etxen sartzen direlarik, haieki izaiten naizen bakoitzean ! Bi beltzaran eta bi biloholli. Aimenge arrunt, askitto arrunt, udan izan ezik; alta, behar zuten norbait etxen eta ihardetsi egin zidaten, hartu egin ninduten. Zorioneko agitu zitzaizkidan eta ni haiexei ere nahi nitzaie zoriontsu agitu. Bortzon artean haiexek dira dohatuenak, larrutako ez ezik, bixtan dena, zernahitako ere. Ainhize Literaturan, Auritze Matematikan, Laia sukalde-xokoan eta
-Ze gisa egun ?
-Ontsa.
-Bezero aunitz ?
-Aunitz !
Filma hastekoa zen: Showgirls. Elkarreki ikusiko genuen.
-Ura... ttantta... biera...

Iruzkinak
Utzi iruzkina: