Azkenaldian ez naiz oso fin ibili nere txoko honekin arrazoi bi direla medio, denbora falta eta zer esan interesgarririk eza. Azken finean, lehenak bigarrena dakar. Sarritan gertatuko zait, beraz, burua bueltaka hasten danean aprobetxatu egin behar ahalik eta zeresan gehienak lantzeko. Azkenaldian badaukagu proiektu bat esku artean. Erakundeen arteko elkarlanaren onurak denongatik jakinak izan arren, kultura hori ez da nahi bezain hedatua. Elkarlan hau nola erraztu eta sustatu daitekeen jakin nahian gabiltza, eta horretarako, lehen pausu bezala, munduan zehar eman diren arrakastako elkarlan...
Aurretik ere hitzegindakoak gara ikerketan, berrikuntzan eta orohar, ezagutza berrien bilaketa eta sorreran pertsona bakoitzak duen erantzunkizunari buruz. Hausnarketa honekin ikerketa eta berrikuntza zentru teknologikoen, unibertsitateen eta enpresa handien esku bakarrik ez dagoela erakutsi nahi nuen nolabait. Mugak gainditu beharra dauka gizakiak, eta muga hauen deuseztea gutxi batzuen esku dagoela pentsatzea egoki ez dela sinisten dut. Pertsona bakoitzak, bere indibidualtasunean, soberan gaitasun dauka lan horretan haritzeko eta erantzunkizuna bereganatzeko. Baina zoritxarrez, oraindik e...
Dagoeneko sei printzipio proposatzen ditugu. Zientzia eta Teknologiak kontutan izan beharko luketen 6 printzipio.1.- Teknologia berak badu pertsonen askatasuna errazteko ahalmena. Norberak teknologiaz egiten duen erabileran dago gakoa. 2.- Zientzia edo Teknologia jakin baten arrakasta baldintza jakin batzuen baitan dago. Baldintza horiek ematen ez badira, teknologiak ez du askatasuna errazteko ahalmenik izango. Beraz, baldintzak jorratzea da lehentasuna, eta hau ez dago teknologiaren baitan, gure baitan baizik. 3.- Zientzia eta Teknologia, zertarako askeago egiten ez bagaitu? 4.- Zien...
Aurreko idatziak zientzia eta teknologiak bere baitan izan beharko luketen beste printzipio batetan hausnartzera eraman nau, erabileraren erraztasunera alegia.Beraz, 6. printzipio bat proposatzen dut.- Zientzia eta teknologia, erabilgarria izateaz gain, erabilerraza izan beharko lirateke. Denon zerbitzura izan daitezen, ezagutza maila ezberdinetara egokitzeko ahaleginak behar beharrezkoak dira.
Azkenaldian gogotsu ari naiz askeago egingo gaituen teknologia bati jarraipena eginaz, software librea hain zuzen ere. Jarraipen hau, nire baitan noizbait martxan jartzeko helburuz egiten ari naiz, baina bi traba haundi aurkitzen ditut helburua lortzeko prozesuan. 1.- Software librearen paradigma Linux sistema eragilean dago. Sistema eragile hau martxan jarri eta erabat egoki funtzionatzeak hainbat ezagutza eskatzen ditu. Nolabait ezagutza horiek nereganatu nahian ari naiz, baina hainbat zailtasunekin topo egiten ari naiz bidean. Lortu nahi dugun orok esfortzu bat suposatzen du, baina jakin...
Hemen gabiz, askeago egingo gaituen zientzia eta teknologia bultzatu nahian eta preso egiten gaituen teknologiaren testigu izan behar momentu oro.Nire eskuetara iritsi den azken adibideak SPAINSAT dauka izena. Hilaren 12an utzi zuen lurra bere "misioaren" bila. Komunikazio militarrak erraztea dauka helburutzat, noski, militarren eremu eta helburu humanitarioan (paradoxa baino kontraesana esango nuke nik...).Apur bat gehiago ikertu nahi izan dut eta, nahiz eta asko zela jakin, zeharo harrituta gelditu nahiz Espainiar Estatuak ikerketara zuzentzen duen aurrekontuaren %30a baino gehiago ikerke...
Azkenego urteetan non nahi entzuten dugu erakundeek gizartearekiko erantzunkizuna daukatela eta ondorioz jokatu beharko luketela. Primeran iruditzen zait, benetan. Gainera, politiko eta aditu batzuen eritziz, ikerketa bera erakundeen gizartearekiko erantzukizunaren baitan dago. Honekin ere, erabat ados. Dena dela, hurrengo hausnarketa sortu dut nere baitan: erakundeak, helburu bateratu bat duten pertsona talde bat direla ulertuta, erakundeen gizartearekiko erantzukizuna ez al da ba izango bere baitan dauden pertsonen gizartearekiko erantzukizunaren batura? Beste nolabait azaldu nahian, era...
Eskerrik asko, gaurko egunez, zientzia eta teknologia oinarritzat izan beharko luketen printzipioen artean laugarrenari milaka pertsona ezagutzeko aukera ematearren. Eskerrik asko!
Hona hemen okurritu zaidan bostgarren printzipio bat: - Ikertzea denon esku dago. Bakoitzak ahal duen neurrian, baina ezagutza berrien sormena denon errespontsabilitatea da. Maiz erlazionatzen dugu ikerketa laborategi eta bata txuriko ikertzaileekin eta heuren esku lagatzen dugu zeregin hori. Denok dugu ikertzeko ahalmena, beno, ahalmena bakarrik ez, errespontsabilitatea ere esango nuke nik. Ezagutza berriak sortzeko errespontsabilitatea gizakiaren baitan dagoela uste dut. Norberak, duen ezagutza, gaitasun edo beharren harabera erabaki beharko du zertan ikertu, hori bai, beste printzipio gu...
Gaur goizean irakurri dut. Universitat Autònoma de Barcelona eta ONCE-k Braille teklatu bat sortu dute ikusmen arazoak dituzten pertsonek ere ordenagailua erabili ahal izan dezaten. Beraz, pertsona hauek ere aprobetxatu ahal izango dituzte informatikaren onurak. Zorionak proiektu hau errealitate bihurtu duzuen pertsona guztiei. Zorionak askeago izaten laguntzearren. Zientzia eta Teknologiaren laugarren printzipioaren adibide dugu proiektu hau. Gizarteari zuzendutako ikerketaren adibide.
Zientzia eta teknologia, zertarako askeago egiten ez bagaitu?
Erabat ados nago, jaun andreok, entzun dezagun naturaren ohiua!!!!!!