Gizartearen gizartearekiko erantzukizuna
Azkenego urteetan non nahi entzuten dugu erakundeek gizartearekiko erantzunkizuna daukatela eta ondorioz jokatu beharko luketela. Primeran iruditzen zait, benetan.
Gainera, politiko eta aditu batzuen eritziz, ikerketa bera erakundeen gizartearekiko erantzukizunaren baitan dago. Honekin ere, erabat ados.
Dena dela, hurrengo hausnarketa sortu dut nere baitan: erakundeak, helburu bateratu bat duten pertsona talde bat direla ulertuta, erakundeen gizartearekiko erantzukizuna ez al da ba izango bere baitan dauden pertsonen gizartearekiko erantzukizunaren batura?
Beste nolabait azaldu nahian, erakunde bat osatzen duten pertsonen arteko erantzukizun soziala, multzo guztiaren erantzukizunaren iturri dela uste dut.
Beraz, oinarrizkoa den pertsonen gizartearekiko erantzukizunak, konplexuagoa den erakundeen erantzukizuna mugatuko du. Hau da, erakunde batek izan dezakeen erantzukizuna, bera osatzen duten pertsonengan dago.
Azken finean, pertsona bakoitzak duen erantzukizuna onartuko balu, erakundeen erantzukizuna bera bakarrik etorriko litzateke (nahasten ari ote?). Eta azken hau da, nire ustetan, lantzen ez dena.
Zoritxarrez, askotan, erakundea ez da bakoitzaren partaidetzarekin identifikatzen. Alde batetik norbera dago, eta bestetik, erakundea. Nolabait, gutxi batzuk zuzentzen duten erakundea. Ondorioz, erakundearen erantzukizuna, gutxi horien menpe dago.
Barkatu, baina nere ezadostazuna erabatekoa da. Bakoitzak bere erantzukizuna onartuz gero erakundearen erantzukizuna islada bat besterik ez da. Baina, ze zaila egiten zaigun erantzukizunik hartzea!
Pentsatu, merezi du eta! Azkenean erakundeen gizartearekiko erantzukizuna norberan baitan dago!
Askeago egingo gaituen ezagutza, bakoitzaren baitan dago!
Iruzkinak
Inaki 2006-03-12 20:03 #1
Ur handitan sartu zarela iruditzen zait. Hain zuzen ere, gizarte honen ezaugarri behinetako bat erantzukizunetik ihes egitea da, saihestea hain zuzen. Erantzukina edo errua edo deitu nahi bezala beti besteena izaten da. Oso jarrera ohizkoa gure politikarien artean. Gaur bertan, balizko bake-prozesuaren balediko porrota beste bati egozten entzun dut horietako bat irratian.
Baina, guztiok egiten dugu. Gurasoek, eskolaren ardura soilean uzten dute umeen hezkuntza osoa hasi materia ebaluagarriekin eta buka balioen arazoekin. Entzunda nago guraso bati kexan 'nire semeak ez du leitzen eta eskolan ez dute behartzen'. Sesioan ez nuelako sartu nahi baina 'hik leitzen al dek?' galdetzekotan egon nintzen.
Kotxe-istripua gertatzen zaigunean ez al dugu pentsatzen lehen lehenik marroia nola beste bati pasa? Ez al zaizu inoiz gertatu, goizean kotxea aurkitzea aurreko arratsaldean ez zuen mailatu batekin eta inor oharrik ez uztea?
Zentral elektrikoa ez dugu etxe ondoan nahi, baina telelista piztu eta etxea bero izatea bai.
Makina etsenplu jar nintzake baina ez naiz luzatuko.
josu 2006-03-13 08:20 #2
Kaixo Iñaki! Zure hitzak errealitatearen islada dira eta ukatuko duenik gutxi izango da. Horra hor gizarteak gizartearekiko duen erantzukizuna saiesten duten hainbat adibide. Ordea, erakundeek duten gizartearekiko erantzunkizuna sustatu behar dela eta erakundeek jarrera hori onartu behar dutela non-nahi entzuten dugu. Nire ustez, zuk jarritako adibideen ildo berean dihoa. Beste adibide bat. Baina oraingoan are okerrago ari gara, erakundeei botatzen bait diegu erantzunkizuna, erakundeak gu geu garela konturatu gabe. Hau paradoxa!<br />Ur handitan sartu naiz, badakit. Baina ur txikitan aspertu egiten naiz.<br />Mila esker Iñaki, hausnarketa aberastearren.<br />
Utzi iruzkina: