Bostgarren printzipioa

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2006-03-08 00:11

Hona hemen okurritu zaidan bostgarren printzipio bat:

- Ikertzea denon esku dago. Bakoitzak ahal duen neurrian, baina ezagutza berrien sormena denon errespontsabilitatea da.

Maiz erlazionatzen dugu ikerketa laborategi eta bata txuriko ikertzaileekin eta heuren esku lagatzen dugu zeregin hori.

Denok dugu ikertzeko ahalmena, beno, ahalmena bakarrik ez, errespontsabilitatea ere esango nuke nik. Ezagutza berriak sortzeko errespontsabilitatea gizakiaren baitan dagoela uste dut. Norberak, duen ezagutza, gaitasun edo beharren harabera erabaki beharko du zertan ikertu, hori bai, beste printzipio guztiak kontutan harturik, azkenean emaitzek askeago izaten lagun gaitzaten.

Beraz, kontutan izan, zure errespontsabilitatea ere badela ezagutza berrien sormena.


Utzi iruzkina: