sare zabalean

zientzia, teknologia eta askatasuna

Dagoeneko 10 hilabete dira Soraluzen bizi ez naizela. Hala ere, hurrundu baino, gerturatu naizenaren sentimendua daukat. Azkenaldian, herri honetan badago hala nolako errebolta bat. Gure herriko garraio publikoa lehen ere ona bazen, are exkaxagoa bihurtu da azkenaldian. Errudunik ez dut bilatuko. Baina garraio publikoaren egituraketa estrategikoaren ondorioekin kontuz ibili beharrean gaudela…hori bai. Herri, eskualde eta lurralde baten, garraio politikak izan dezakeen zeresana jakina da. Eta ez dut nik esaten. Europatik eta partaide diren herrialdeetatik datorkigu mezua. (Ikusi: http://ec.e...


Interesgarria Eneko Astigarragak Argian argitaratutako artikulua. Berrikuntza herritar xumeengan ere izan daitekela dio puntu baten."Herritar kreatiboak, sortzaileak Hau da, azken joerak argi utzi duten bezala, berrikuntza prozesua Clay Christensen, Michael Porter edo Drucker guruek sortu zituzten ereduetatik harago doa, Zentro Teknologiko, Unibertsitate laborategi edo erakunde eta enpresen ikerkuntza eta garapen sailetatik harago, erabiltzaile, bezero eta, seguruenez, herritarrenganaino luzatuz." "Seguruenez" baino, seguru ere esango nuke nik...Edozein pertsonak duen ahalmen berritzailea...


Berria bezain zoragarria iruditu zait Juan José Ibañez-ek bere blogean bio-erregaiei buruz egindako hausnarketa (hemen).Energiaren gaur egungo politikarekin ados ez gaudela erakutsi izan degu inoiz. Arazoari irtenbide bat aurkitu beharrean gaudela aski jakina da guztion aldetik. Baina irtenbide hori, gaur egungo energiaren erabilera modeluan oinarritutakoa ezin dela izan uste dugunak ez gara gutxi.Bio-erregaien ondorioak zeintzuk izango diren ezagutzeak perspektiba berri bat eman dit, eta energiaz egiten dugun erabilera zeharo jasanezina dela baieztatu.Irtenbide bezala erakutsi digute, bain...


Merezi duen zerbait irakurri edo burura etorri eta zuekin konpartitzea nahi dudanean bakarrik idazten dut hemen. Baina egia esan, azkenaldian ez daukat merezi duen ezer. Azken hilabeteak mundutik at bizi izan naizenaren sentimendua daukat. Buruan gauza asko, baina niri, nire lankide eta gure bezeroei bakarrik axola zaizkigunak. Azken finean, informazio eta sentsazioak eremu mugatu batetik badatoz, gure sentipenak ere mugatuak dira, pertsona bera mugatzen da. Beste errealitate batzuk ezagutzeak mugak gainditzen laguntzen digu, norberaren mikromunduaren mugak. Irakurri, bidaiatu, telebista ik...


Berritu ala hil!

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2006-07-08 00:53

Joan zen astean berrikuntzari buruz hitzegitea tokatu zitzaidan hainbat ikastetxeren aurrean eta aukera honek gai hontaz dauzkaten ideia eta iritziak nolabait organizatzera behartu ninduen. Azkenaldian, gure salbatzaile bakar moduan ageri da berrikuntza. Berritu ala hil, teknologia ala hil...nonahi entzun genitzazken esaldiak. Baina, ez dakit ba nik mezua egokiena den...batez ere, berrikuntza hitza hainbat forotan erabili ohi den esanahiarekin behintzat... Badirudi berrikuntzarako baliabideak eta denbora konkretu bat gorde beharra daukagula. Berrikuntzarako taldeak sortu eta... eutsi horri!...


Orain dela aste batzuk, Eduard Punset-en blogean, espiritu ekintzaileari buruzko mezu bikaina irakurtzeko aukera izan nuen. Bertan, espiritu honen garapenean aurkitzen dituen hainbat oztopo aipatzen ditu. Mezua irakurtzean orain dela hilabete batzuk irakurritako dokumentu bat etorri zitzaidan burura. Dagoeneko ez dut gogoratzen zein zen edo non irakurri nuen, baina irakurritako mezu bat oso garbi gogoratzen dut: “Espainiako gurasoen %70ak bere seme-alabaei administrazio publikoan lan egitea gomendatzen diete”. Onartu beharra daukat. Txundituta laga ninduen. %70ak! Eta nork ordainduko diete ...


Orain dela egun batzuk irakurri nuen. Opentrad proiektuaren emaitza sarean da. Badirudi, laister, gaztelaniaz dagoen oro euskaraz ere ulertzerik izango dela. Askeago izango al garen? Dudarik al dago? Teknologiak askatasuna ahalbidetzeko ahalmena duenaren beste adibide bat daukagu hemen.Elkar komunikatzeko ahalmena zabaltzea baino askatasun handiagorik gutxi dira. Ez dago Interneten pentsatu besterik. Gaur egun, ingeles irakurria ulertzerik ez izanez gero Interneten arazo larriak dauzkagu. Badira bai hainbat itzultzaile, batez ere ingelesa-gaztelania (munduko bi hizkuntza hitzegienak, txinat...


Berandu ibiliko al naiz? Orain dela egun batzuk Chernobileko hondamendiaren 20. urteaurrena “ospatu” dugu. Egun hortan bertan hainbat berri izan genituen Chernobil eta energia nuklearraren inguruan.Egunkarietan, telebistan eta bestelako mediotan gogorarazi ziguten orain dela 20 urteko gertakari tamalgarria. Baina ez nabil berandu, egunero gogorarazteko gaia da (ez hamarkadaz hamarkada) eta nahiago izan dut apur bat itxaron lerro hauek idazteko. Gertakari honen “ospakizunen” agendan, filme eta erreportai arteko zerbait ikusteko aukera izan nuen telebistan. Chernobilen gertatutakoa deskribat...


Aurretik ere, beste mezu batzuetan hitz egindakoa naiz teknologien arrakasta inguruko baldintzen menpe dagoela neurri batean. Teknologia ona izan dezakegu, onena, baina ingurua eta gizartea teknologia hori asimilatzeko gai ez bada, ez dugu zeregin handirik izango. Askotan, benetako arrakasta izan duten teknologiak ez ziren onenak, ezta gutxiago ere ez. Egokienak ziren, momentu eta egoera jakin baterako egokienak. Beraien arrakasta gizartearen baldintzetan oinarritu da. Badago beharrezko oinarrizko baldintzak ezagutu eta lantzeko aukerarik eta hemen soziologia, psikologia, ekonomia eta best...


Orain dela pare bat aste kanpoan izan nintzen proiektu baten bilera zela medio eta berrikuntzari buruzko jardunaldi batzutan izateko beta izan nuen. Arratsalde batez, “Enpresa txiki eta ertainek berrikuntzan partaidetza handiagoa nola lortu” gai moduan zuen workshop baten parte hartu nuen. Interesgarriak oso hemendik ateratako ideiak. Dexente izan ziren baina, nire ustetan, garrantzizkoena izan zena azpimarratu nahiko nuke. Portugaleko zentro teknologiko bateko zuzendariak bota zuen. Enpresa txiki eta ertainek zentro teknologikoekin duten harremana nola estutu eta elkarlan handiagoa lortzek...