Opentrad, hizkuntzan oinarritutako askatasuna
Orain dela egun batzuk irakurri nuen. Opentrad proiektuaren emaitza sarean da. Badirudi, laister, gaztelaniaz dagoen oro euskaraz ere ulertzerik izango dela. Askeago izango al garen? Dudarik al dago? Teknologiak askatasuna ahalbidetzeko ahalmena duenaren beste adibide bat daukagu hemen.
Elkar komunikatzeko ahalmena zabaltzea baino askatasun handiagorik gutxi dira. Ez dago Interneten pentsatu besterik. Gaur egun, ingeles irakurria ulertzerik ez izanez gero Interneten arazo larriak dauzkagu. Badira bai hainbat itzultzaile, batez ere ingelesa-gaztelania (munduko bi hizkuntza hitzegienak, txinatarra alde batera utzita...), baina oraindik ere lan handia egin beharra dago, eta Opentrad taldekoak ere badirudi xede berberean ari direla, hau da, informazioa ahalik eta pertsona gehienen eskuetara zabaltzen (Kontxo! Google bezala, agian bakarrak direla uste al dute?)
Zorionak bada Opentrad posible egin duzuen guztiei. Zorionak euskaldun, espainol, galiziar, kataluniar eta balentziar guztiei, aukera demasa zabaltzen bait zaigu. Gure hizkuntzak bere lekua izateko aukera. Hobeto elkar ulertzeko aukera. Askeago izateko aukera.
Laister arte. (Horrela espero dut behintzat. Badakit berriz ere txoko honi oporrak emanda nagoela baina lanak, jateko aukera ematen didan lanak, txoko honi oporrak eman dizkio...)
Iruzkinak
inaki 2006-06-05 19:23 #1
Aupa Josu,
Opentradek soka ekarri dut, itxura denez. Horren inguruko gogoetatxo bat egin dut nire Izarren Hautsan, ikusi nahi izango bazenu …
Utzi iruzkina: