Kategoria: opentrad
Orain dela egun batzuk irakurri nuen. Opentrad proiektuaren emaitza sarean da. Badirudi, laister, gaztelaniaz dagoen oro euskaraz ere ulertzerik izango dela. Askeago izango al garen? Dudarik al dago? Teknologiak askatasuna ahalbidetzeko ahalmena duenaren beste adibide bat daukagu hemen.Elkar komunikatzeko ahalmena zabaltzea baino askatasun handiagorik gutxi dira. Ez dago Interneten pentsatu besterik. Gaur egun, ingeles irakurria ulertzerik ez izanez gero Interneten arazo larriak dauzkagu. Badira bai hainbat itzultzaile, batez ere ingelesa-gaztelania (munduko bi hizkuntza hitzegienak, txinat...