Zientzia eta Teknologiaren printzipioei errepasoa

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2006-03-20 08:15
2

Dagoeneko sei printzipio proposatzen ditugu. Zientzia eta Teknologiak kontutan izan beharko luketen 6 printzipio.

1.- Teknologia berak badu pertsonen askatasuna errazteko ahalmena. Norberak teknologiaz egiten duen erabileran dago gakoa.

2.- Zientzia edo Teknologia jakin baten arrakasta baldintza jakin batzuen baitan dago. Baldintza horiek ematen ez badira, teknologiak ez du askatasuna errazteko ahalmenik izango. Beraz, baldintzak jorratzea da lehentasuna, eta hau ez dago teknologiaren baitan, gure baitan baizik.

3.- Zientzia eta Teknologia, zertarako askeago egiten ez bagaitu?

4.- Zientzia eta teknologia gizartearen beharretara oinarritu behar lirateke, ez gizartea zientzia eta teknologiaren emaitzetara.

5.- Ikertzea denon esku dago. Bakoitzak ahal duen neurrian, baina ezagutza berrien sormena denon errespontsabilitatea da.

6.- Zientzia eta teknologia, erabilgarria izateaz gain, erabilerraza izan beharko lirateke. Denon zerbitzura izan daitezen, ezagutza maila ezberdinetara egokitzeko ahaleginak behar beharrezkoak dira.

Guzti hauek aurretik aurkeztutakoa hausnarketen ondorio dira.

Ondo izan!

inaki

inaki 2006-03-21 19:13 #1

Ez dakit oso kortesa ote den blog batean esandakoak beste batean (Izarren hautsan) erantzutea. Barkartu deskortesia horrelakorik bada. Marten eta espazioan oro har esploratzen ibiltzea eta bertara zundak eta tramankuluak bidaltzeari beharreazkoa ikusten diot nik. Badakit, hemen, planeta urdin honetan (urdina denik jakingo al genuke espaziotik begiratu barik?) esku bete lan dugula, baina horrek ez du bestea kentzen. Ez dut demagogiarik egin nahi argudio errazak emanten, adibidez, espazio-teknologiari zenbat ohizko gauza material eta teknologia sor dizkiogun, hori ebidentea baita. Espazioa muga da, horizontea, garai batean, mendebaldekoentzat Ameriketak izan ziren moduan, edo XIX. mendearen bukaeran Ipar poloa, Hego poloa edo Iparmendebaldeko pasabidea bezala. Gizakiok erronka horiek behar ditugu aurrera egiteko materialki zein intelektualki. Jakintza gainera beharrezkoa dugu, baita Marten edo Titanen biltzen duguna ere, gure Lurrean gertatzen diren prozesuak ulertzeko. Beste kontu bat da, jakina, gizakiaren ekintza orotan legez, urliak edo sendiak espazioaren esplorazioaz egiten duen erabilera. Horrek, aitzitik, ez ditu gauza berez gaizto egiten.

josu

josu 2006-03-22 08:58 #2

Egunon Iñaki!

Nik ere ez dakizkit kontu hauetako kortesia arauak. Dena dela, ezagutza eta eritziendako arau bat badaukat, eskuragarri izan behar direla, beraz, zure erantzun hau eskuragarri den momentutik beste kortesia arauak bigarren plano batean gelditzen direla ulertzen dut.

Eskerrik asko Iñaki beste hausnarketa puntu bat sakontzearren. Betidanik uste izan dut eritzi ezberdinek aberastu egiten gaituela eta oraingoan onartu beharra daukat agian kontraesan batetan sartua naizela, baina buruari buelta batzuk eman ostean aurkitu dut inflexio puntua (edo hala uste dut behintzat...)

Zure Blogean (Izarren Hautsa) erantzundakoak ez zuen espazio ikerketa gutxietsi nahi. Gizakiak, bere mugak gainditzeko eta ondorioz askatasun handiagoa izan dezan, espaziora ere begiratu beharra dauka. Bere mugak gainditu beharra dauka. Baina askotan, espaziora begiratu beharra helburu bihurtzen delakoan nago, medio edo bitarteko izan beharrean. Gizakia askeago izan dadin bitarteko izan beharrean.

Beste behin ere ikerketaren erabilgarritasunera narama nere hausnarketak. Batez ere, ikerketa mota horrek duen kostua kontutan izanda, zerbait egin aurretik lurrean bizi garenori ekarriko dizkigun onurak ikertu eta errentagarritasuna ondo neurtu beharko litzatekela uste dut. Horrela egiten dela? Ikerketa horren ondorioek askeago egingo gaituztela? Primeran. Goazen bada Martera, baina lurrean gelditzen garenak ahaztu gabe.

Utzi iruzkina: