Elkarlanaren ekuazioa

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2006-04-11 09:08

Azkenaldian ez naiz oso fin ibili nere txoko honekin arrazoi bi direla medio, denbora falta eta zer esan interesgarririk eza. Azken finean, lehenak bigarrena dakar. Sarritan gertatuko zait, beraz, burua bueltaka hasten danean aprobetxatu egin behar ahalik eta zeresan gehienak lantzeko.

Azkenaldian badaukagu proiektu bat esku artean. Erakundeen arteko elkarlanaren onurak denongatik jakinak izan arren, kultura hori ez da nahi bezain hedatua. Elkarlan hau nola erraztu eta sustatu daitekeen jakin nahian gabiltza, eta horretarako, lehen pausu bezala, munduan zehar eman diren arrakastako elkarlan batzuk ikertu ditugu.

Hainbat adibide aipatu ditzakegu, baina hurrengo lerroetan Software Librearen inguruan ematen den elkarlanari buruz ariko naiz. Aipagarria iruditzen zait mundu honetan murgildurik dabilen pertsona kopurua. Milaka proiektu dira martxan, batzuk jaiotze prozesuan eta beste batzuk, ordea, zahartzarora ere iritsitakoak. Proiektu guzti hauen atzetik, esan beharrik ez dagoen arren, makina bat pertsona ari dira etengabe lanean. Etengabe beraien denbora gizarteari eskainiaz. Hau ez da ordea atentzioa deitu didana, horrelako kasuak makina bat aurkitzerik daukagu eta. Lankidetzan ari diren pertsonen artean jatorri eta kultura ezberdinak aurkitu ditzakegu. Ez daukate mugarik. Internetek berebiziko papera jokatu du honetan, eta aprobetxatzen jakin izan dute. Pasio eta helburu komun batek batzen dituzte. Hor dago gakoa. Pasioa. Ez dago hitzetan galtzen den sineskeriarik.

Badakit komentatzen dudan hau ez dela berria. Ahaztu egiten zaigu ordea.

Zentzugabekeria da, badakit, baina matematikoki azaltzen saiatuko naiz:

Elkarlanaren arrakasta = 1 Partaidearen pasioa x 2 Partaidearen pasioa x n Partaidearen pasioa.

Beraz, elkarlanean hasi baino lehenago, formula martxan jarri eta izan dezakeen arrakasta neurtzen saiatuko naiz ;-)


Utzi iruzkina: