Preso egiten gaituen Teknologia
Hemen gabiz, askeago egingo gaituen zientzia eta teknologia bultzatu nahian eta preso egiten gaituen teknologiaren testigu izan behar momentu oro.
Nire eskuetara iritsi den azken adibideak SPAINSAT dauka izena. Hilaren 12an utzi zuen lurra bere "misioaren" bila. Komunikazio militarrak erraztea dauka helburutzat, noski, militarren eremu eta helburu humanitarioan (paradoxa baino kontraesana esango nuke nik...).
Apur bat gehiago ikertu nahi izan dut eta, nahiz eta asko zela jakin, zeharo harrituta gelditu nahiz Espainiar Estatuak ikerketara zuzentzen duen aurrekontuaren %30a baino gehiago ikerketa militarrera zuzentzen duela.
Zorionak denoi, hurrengo urtean ere aurkeztuko dituzue Ikerketak izan duen gorakadaren datuak. Hobe ordea bere erabilgarritasunak izan dituen datuak ez aurkeztea, denok lotsatuko gara eta.
Iruzkinak
inaki 2006-03-14 22:11 #1
Alta, ikerketa militarrak I+Gari ematen zaion diruaren proportzioa handitzera doanez, gobernuek ez dute estatistiketatik kendu gura. PSOEk atzen hauteskundeetan eginiko betegabeko promesen artean, Estatuko I+G datuetatik ikerketa militarra kentzea agindu zuen. Ez du bete, jakina. BPGaren halako proportzioa I+Gn gastatzen dela esaten digutenean beraz erne eta heren bat kendu!
Utzi iruzkina: