mercedes.delama

Lehenengo albistea TVEren teleberrian ikusi dut: http://www.rtve.es/alacarta/videos/telediario/  6. minutuan PSOEko diputatu bat agertzen da Carles Puigdemontnek Felipe VIri bideratutako diskurtsoaren balorazioa ematen. Une horretan, “off ahotsean” kazetariak hurrengoa esaten du: “califica de absoluto cinismo el comportamiento de President del Guvern”. Ondoren, elkarrizketaren zati bat ikusi dezakegu, baina bertan ez du “absoluto cinismo” hitzak erabiltzen. Beraz, nire ustez, kasu horretan kazetariak bere iritzia ematen ari da, eta subjektiboa ...


“Reality offers us such wealth that we must cut some of it out on the spot, simplify. The question is, do we always cut out what we should? ­”  ― Henri Cartier-Bresson, fotoerreportaiaren aita.  Under fire pelikulak auzi zaila planteatzen du. Nikaraguan kokatzen da pelikula, Somoza diktadorearen azkeneko urteetan. Bertan, Russel fotoerreporteroa eta Claire erreporteroa guda kontatzen ari dira, beraz, kazetari bezala apolitiko mantendu behar dira. Hala ere, momentu batean, errebeldeen alde lerrokatzea erabakitzen dute, irudi bat faltsifikatzen dute horien alde...



Robert Budd Dwyer politikari estatubatuarraren pretsaurrekoan suizidatu izanari buruz mintzatuko gara. Guk ez genuen ezagutzen, hala ere, oso famatua da estatu Batuetan, telebista eta egunkari batzuetan agertu zelako, eta jendeak telebistan zuzenean ikusi zuelako. Budd Dwyer ustelkeri kasu batengatik kondenatu behar zuten, hala eta guztiz ere, berak bere errugabetasuna mantentzen du. Informazioa eskuratzeko erreza eduki dugu, nahi izanez gero, suizidioaren bideoa youtuben dago. Aurkezpenerako bideo bat sortu dugu, bertan, Budd Dwyerrek ematen duen azken diskurtsoa azpititulatu dugu, pistol...


ASTEAZKENA: KAZETARITZAREN DEONTOLOGIA ZEHAZTEN Gaurkoan zenbait kontzeptu aztertu ditugu klasean, deontologia hobeto ulertzeko. Horien artean nahiko konplexuak direnak, hala nola, etika eta morala, edota erabaki konplikatuak egitea eragiten dutenak, adibidez, sekretu profesionala edo ohorea eta intimitatea. Hauexek dira aztertutako kontzeptuak laburki azalduta. Etika eta morala. Kontzeptu horiek asko nahasten dira gaur egun gure gizartean, komunikabideetan etab. Etikak jokaerak epaitzen ditu, eta ongia eta gaizkia definitzen saiatzen da. Bakoitzaren hausnarketaren ondorioz sortzen da, et...


Gizartean bizi garenez, muga batzuk behar ditugu bizikidetza bermatzeko. Hori dela eta,  profesio guztiek behar dute kode deontologiko bat edukitzea, baita kazetaritzak ere. Deontologiak profesioaren etikatik kanpo ez joateko ezartzen ditu arauak, ongia eta gaizkia definitzen saiatzen da. Zer mugak ditu kazetaritzak? Auzia handia da oso, izan ere, adierazpen askatasunaren mugekin bat egiten du kazetaritzaren mugak, eta gaia hori beti ematen du zer hitz egiteko. Gaur Nightcrawler filma ikusi dugu klasean. Filmean, argazkilari batek istripuak edo lapurretak sufritzen dituzten pertsonei, ...


SOZIALISMOA

mercedes.delama 1547210114463 mercedes.delama | 2017-04-08 09:28

Sozialismoa liberalismo brutalaren ondorioz sotu zen. Jendearen, herriaren defentsa bezala. Liberalek aldarrikatzen duten askatasun ekonomikoaren aurka agertzen dira. Askatasun horretaz, gehienetan, burgesak gozatzen dutelako soilik. Sozialismoak, gaur azaldu duten antzera, gizartearen kontrol kolektiboa aldarrikatzen du. Industrian, administrazioan, jabegoan etab. Gaurko pelikulan ikusi den antzera, sozialismoak justizia kartzen du fabriketara, industriara, gizartera... Egungo munduan, eta historian zehar, ekonomia da aurrera (edo atzera) egiteko motorra. Ekonomia baino botereen arteko bo...


NAZIONALISMOA

mercedes.delama 1547210114463 mercedes.delama | 2017-04-08 09:06

Nazionalismoaz hitz egitea konplexua iruditzen zait. Aurkezpenaren ostean, hausnartu eta gero, ondorio batzuetara iritsi naiz. Zer da nazioa? Ernest Renanek bi nazio mota definitu zituen: Zibila eta Kontserbadorea. Zibilak komunitatearen borondatean zegoen. Komunitate bat komunitate sentitzen bada eta politikoki bere burua gobernatu nahi baldin badu, hori bermatuko duen konstituzio batean irudikatu behar du, honen adibidea Frantzia da. Bestalde, kontserbadorea dago. Hau arrazan eta arrazoi objektiboetan oinarritzen da. Adibidez: kulturan, hizkuntzan… Gaur egun, nire ustez, nazio b...


Gaur "nerve" pelikula ikusi dugu, postmodernitateaz hitz egin dugu eta Zygmunt Bauman soziologoari buruz.  Hitzaldiak aurkeztu duen ideien artean "portmodernitatea" iruditu zait garrantzitsuenetarikoa. Izan ere, gaur egungo gizartean gehien eragiten duena baita. Indibidualismoa sustatzen duena eta orainaldia aldarrikatzen duena, iraganari begiratu gabe. Honek bat egiten du Baumanek definitutako "pentsamendu likidoa"renkin. Likidoaren metafora erabilitzen du gauzen, ideien eta batez ere interneten eta sare sozialen berehalakotasuna azaltzeko. Zerbait gertatu, tweet bat idatzi eta ahazt...


FEMINISMOA

mercedes.delama 1547210114463 mercedes.delama | 2017-04-08 08:35

«Toda opresión crea un estado de guerra». Simona de Beauvoir Gaur egun hamaika hausnarketa ikusi daitezke feminismoari buruzkoa. Gaur sufragistas pelikula ikusi dugu klasean eta zer pentsatzekoa eman dit. Izan ere, behin sufragistek pairatu zuten indiferentzia, kriminaizazioa. Pelikula hau ikustean hausnarketa bat datorkit burura, bidezkoak ez diren legeak aldatu: barrutik ala kanpotik? Erantzuna gaur, argiago ikusten dut. Legeak ez bazaitu barrura sartzen uzten, kanpotik egitea soilik geratzen da. Ez dut inoin biolentziaren alde egongo. Pertsonen bizitzak edo inte...