OSTEGUNA: BUDD DWYERREN AZKEN DISKURTSOA
Robert Budd Dwyer politikari estatubatuarraren pretsaurrekoan suizidatu izanari buruz mintzatuko gara. Guk ez genuen ezagutzen, hala ere, oso famatua da estatu Batuetan, telebista eta egunkari batzuetan agertu zelako, eta jendeak telebistan zuzenean ikusi zuelako. Budd Dwyer ustelkeri kasu batengatik kondenatu behar zuten, hala eta guztiz ere, berak bere errugabetasuna mantentzen du.
Informazioa eskuratzeko erreza eduki dugu, nahi izanez gero, suizidioaren bideoa youtuben dago. Aurkezpenerako bideo bat sortu dugu, bertan, Budd Dwyerrek ematen duen azken diskurtsoa azpititulatu dugu, pistola ateratzen duen arte. Ondoren, bideoak hedabide ugarik duten erantzuna eta erreakzioa erakusten ditu. Argazki ugari dago googlen, eta dokumental bat ere ikusi genuen “ Honest Man” deiturikoa, youtuben dago.
Gaur ere Iñigo Aranbarri idazlearen beste “Bertsio Ofizialak dio” testuari buruz hausnartu dugu. Hedabideek kriterio eta informazioa ez kontrastatzea kritikatzen du Aranbarrik. Komunikabideek “bertsio ofizialtzat” poliziak ematen duena hartzea, beste iturri batzuetan kontrastatu gabe kritikatzen du. Bestalde, bigarren adibidea erreferentzia hartuta, gertakizunaren sorburuan baino, azalean gelditzea ere zorrozki kritikatzen du.
Atentzioa deitu dit norizia hau tituluarengatik: "Sangre y restos organicos de las victimas en la picadore de Bruno" Nire ustez, morbo pixka bat sorrarazten du izenburu honek, hala ere, benetan atentzioa deitu didana Bruno ipintzea da. Oso naturala eta garrantzirik gabe ipintzen dute, edozein gauzetaz hitz egiten ari direla dirudi, ta ez, dol hotzez egindako hilketa bati buruz hitz egiten ari dira. Nire ustez takto gehiago eduki behar lukete, familiarekiko eta hildakoekiko errespetuarengatik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: