ASTEARTEA: UNDER FIRE

mercedes.delama 1547210114463 mercedes.delama | 2017-10-03 22:43

“Reality offers us such wealth that we must cut some of it out on the spot, simplify. The question is, do we always cut out what we should? ­” 
― Henri Cartier-Bresson, fotoerreportaiaren aita.

 Under fire pelikulak auzi zaila planteatzen du. Nikaraguan kokatzen da pelikula, Somoza diktadorearen azkeneko urteetan. Bertan, Russel fotoerreporteroa eta Claire erreporteroa guda kontatzen ari dira, beraz, kazetari bezala apolitiko mantendu behar dira. Hala ere, momentu batean, errebeldeen alde lerrokatzea erabakitzen dute, irudi bat faltsifikatzen dute horien alde. Nire aburuz, filmak planteatzen duen auzi latzena hau da: neutral mantendu ala diktadura baten aurka egin? Filmaren azken bi esaldietan argi eta garbi agertzen da protagonisten iritzia.

         Claire: gehiegi inplikatu garela deritzozu?

         Russel: berriro egingo nuke.

Komunikatzailearen ikuspuntutik planteatzen den jarrera arazotsua ideologikoki lerrokatzea ala ez da. Komunikatzaileek, informazioa ematen ari diren heinean, ahalik eta objektiboagoak izan behar dira. Horrek talka izugarria egiten du filmean protagonistek hartzen duten erabakiarekin, argazki bat faltsifikatzea gudako bando baten onurarako hain zuzen ere.

Filmaren hasieran dudak dituzte ea faltsifikatu ala ez argazkia. Baina, filma pasa ahala, posizio bat erabakitzen dute gerratean, eta errebeldeak laguntzea erabakitzen dute. Badakite, deontologikoki ez dela etikoa egin dutena, hala ere, pertsonen alde jartzea erabakitzen dute. Ez diote irtenbiderik jartzen jarrera horri filmean. Argazkia ez dute errektifikatzen eta gerora ez dira horretaz ere damutzen.  

Estilo liburu edo kode deontologikoek zer diote jarrera honi buruz? Berriaren estilo liburuan ondorengoa azaltzen da egitasunari buruz:

“Herritar guztiei dagokie informazio zuzen eta egiazkoa eskuratzeko eskubidea, eta kazetariaren beste egiteko nagusietako bat da hori bermatzea. Horretarako, jarrera prestua erakutsi behar du: errealitateari objektiboki begiratuko dio, eta talaia horretatik saiatuko da informazioa atontzen, betiere eskura dituen datuak zein dokumentazioa behar bezala egiaztatuta eta gertaerak dagokien testuinguruan kokatuta (espazio-denboretan, aurreko gertakariekin lotuta, nondik norakoak eta zergatiak azalduta…). “ Berriaren estilo liburuan argi eta garbi agertzen da kazetariek inpartzialak agertu behar direla. Bestalde,

Zehatz eta inpartzialki idatzi behar da: gertaeren deskripzio objektibotik aldendu gabe. Eskura duen informazio garrantzitsurik ez du ezkutatu edo isilduko, albistearen protagonistetako baten alde egitearren”, Berria estilo liburua.

Bestalde, CIC kode deontologikoan argi uzten du kazetariak duen konpromezua iformazioa egiazkoa izateko:

“El profesional del periodismo está comprometido con la búsqueda de la verdad y, consecuentemente, tiene la obligación de acercarse a la realidad de los acontecimientos con la máxima fidelidad posible”

Halaber, badute zer esan argazki manipulatuei buruz:

“En este ámbito no están permitidas manipulaciones que supongan alteración de la información visual registrada originalmente por el objetivo de la cámara y que recoge el soporte; es decir, añadir, eliminar, desplazar o modificar cualquier elemento de la imagen original.”

Beste kode deontologikoek antzeko gauzak esaten dituzte. Egiarekiko zintzoak eta fidelak izan behar direla kazetariek, eta informazioa egiazkoa izan behar dela beti.

Behin eta berriz errepikatu dut blogan zehar auzi oso zaila dela. Kazetaritzaren ikuspuntutik ez da etikoa bando batera lerrokatzea eta zure profesioaren aurka informazioa faltsifikatzea. Hala ere, egoera ongi analizatuta, neutralitatea ez da aukera bat. Errepresioa bizi den herri edo minoria bati ezin zaio bizkarra eman. Neutral mantentzen bazara zapaltzailearekin zaude. Hala eta guztiz ere, horrek beste arazo bat planteatzen du, helburuak justifikatzen al ditu hartutako neurriak? zure printzipioak ukatu behar dituzu “kausa justua”ren alde egiteko? Norberak bere kontzientziarekin mintzatu egin behar da, eta hausnartu hartu behar duen erabakiari buruz. Azken hitza bakoitzak dauka, bakoitzaren etikak jokatu behar du erabaki horietan. Nire ustez, lehenengo norberarekin fidelak izan behar gara besteekiko zintzotasuna erakutsi nahi badugu.


Utzi iruzkina: