SOZIALISMOA

mercedes.delama 1547210114463 mercedes.delama | 2017-04-08 09:28

Sozialismoa liberalismo brutalaren ondorioz sotu zen. Jendearen, herriaren defentsa bezala. Liberalek aldarrikatzen duten askatasun ekonomikoaren aurka agertzen dira. Askatasun horretaz, gehienetan, burgesak gozatzen dutelako soilik. Sozialismoak, gaur azaldu duten antzera, gizartearen kontrol kolektiboa aldarrikatzen du. Industrian, administrazioan, jabegoan etab. Gaurko pelikulan ikusi den antzera, sozialismoak justizia kartzen du fabriketara, industriara, gizartera...

Egungo munduan, eta historian zehar, ekonomia da aurrera (edo atzera) egiteko motorra. Ekonomia baino botereen arteko borroka, nahiz eta borroka hori asko apaldu den azken urteotan. Komoditatea dugu xede. Komodiagoa da "ongizate" estatuak bermatzen dituenekin bizitzea edo konformatzea. Baina ez da horrela beti. Badago sozialki berdintasuna nahi duen jendea eta hori lortzeko esfortzuak egiten dutenak.

Ez dago gaur egun estatu sozialistaren adibiderik munduan, kapitalismoa nagusi delako. Nola bizi daiteke sardina bat marrazoz inguratuta? 


Utzi iruzkina: