FEMINISMOA
«Toda opresión crea un estado de guerra».
- Simona de Beauvoir
Gaur egun hamaika hausnarketa ikusi daitezke feminismoari buruzkoa. Gaur sufragistas pelikula ikusi dugu klasean eta zer pentsatzekoa eman dit. Izan ere, behin sufragistek pairatu zuten indiferentzia, kriminaizazioa. Pelikula hau ikustean hausnarketa bat datorkit burura, bidezkoak ez diren legeak aldatu: barrutik ala kanpotik?
Erantzuna gaur, argiago ikusten dut. Legeak ez bazaitu barrura sartzen uzten, kanpotik egitea soilik geratzen da. Ez dut inoin biolentziaren alde egongo. Pertsonen bizitzak edo integritate fisikoa arriskuan badaude ez dago justifikaziorik. Bi aldetatik, zapalduen eta zapaltzaileen aldetik. Historian zehar, zapalduak edozein biolentzia erabili gabe iraultza egin zutenek eta lortu zutenek Indiako biztanleek izan ziren, Gandhiren gidapean. Hala ere, kasu oso arraroa izan zen. Kasu berean daude sufragistak. Hauek ez zuten biolentziarekin erantzun polizia edo gizarte erreakzionarioari.
Gaur egun asko aurreratu izan arren, 2017ko lehenengo egunean 2 emakume akatuak izan ziren beraien mutilagunengatik. Urtarrilak 1. Ikaragarria da. Eta honen aurka dagoen jendea asko da, baina gizartean ezkutatzen dira matxismoaren fruituak. Gazteok mentalitate atzerakoiagoa daukagula dirudi, gure gurasoen belaunaldiarekin konparatuz. Gazteon artean, interneteko foroetan "Feminazi" bezlako terminoak erabiltzea ez du laguntzen emakumearen estatus soziala normalizatzeko, eta pertsona bezala kontsidaretzeko. Nazi, benetan? Ni feminista naiz, baina ez nazi, eta ezagutzen ditudan emakume guztien artean ez dago "feminazi"rik, hitz hori existitzen ez delako, terminoa existitzen ez delako.
«Si luchas puedes perder, si no luchas estás perdida».
- Rote Zora
"Feminazi" hitza (asmatua) erabiltzen dutenei: barkatu emakumea pertsona bezala tratatzearen ideia daukagunoi.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: