ERREALITATEA ETA HIPERREALITATEA, NOR ERREALAGO?
Gaur "nerve" pelikula ikusi dugu, postmodernitateaz hitz egin dugu eta Zygmunt Bauman soziologoari buruz.
Hitzaldiak aurkeztu duen ideien artean "portmodernitatea" iruditu zait garrantzitsuenetarikoa. Izan ere, gaur egungo gizartean gehien eragiten duena baita. Indibidualismoa sustatzen duena eta orainaldia aldarrikatzen duena, iraganari begiratu gabe. Honek bat egiten du Baumanek definitutako "pentsamendu likidoa"renkin. Likidoaren metafora erabilitzen du gauzen, ideien eta batez ere interneten eta sare sozialen berehalakotasuna azaltzeko. Zerbait gertatu, tweet bat idatzi eta ahaztu. Ez dugu gogoratzen, memoriarik gabe gelditu gara. Esan ohi da historia errepikatzen dela, ziklikoa dela, noski baietz, ez badugu ikasten hura errepikatzera kondenatuta gaude.
Pelikulari dagokionez, hipererrealitateari buruz hitz egiten du. Azkenean, zibermundua zure errealitate bakartzat hartzen baduzu, zein da errealitate "ona"? Harago joango gara, badago errealitate finkorik?
Zure egunerokotasunean bizitzen dituzun gertakariak dira errealitatea zuretzako. Hipererrealitatea interneten munduan gertatzen direnak. Baina, zure egoera eta konde baten edo errefuxiatu baten egoerak ez dira berdinak, beraz errealitate baten barruan errealitate asko daudela pentsatzen dut.
Internet arriskutsua dela badakigu, eta zibermundua gure bizitzan eragina eduki dezake. Honen adibidea zyberbullinga izan daiteke. Umiliazioak pairatzen dituzten pertsonek hipererrealitatetik errealitatera igarotzen dira, eta azkenean, hipereerealitatea errealitatea bilakatzen da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: