ZER DA DEONTOLOGIA?

mercedes.delama 1547210114463 mercedes.delama | 2017-09-26 23:07

Gizartean bizi garenez, muga batzuk behar ditugu bizikidetza bermatzeko. Hori dela eta,  profesio guztiek behar dute kode deontologiko bat edukitzea, baita kazetaritzak ere. Deontologiak profesioaren etikatik kanpo ez joateko ezartzen ditu arauak, ongia eta gaizkia definitzen saiatzen da. Zer mugak ditu kazetaritzak? Auzia handia da oso, izan ere, adierazpen askatasunaren mugekin bat egiten du kazetaritzaren mugak, eta gaia hori beti ematen du zer hitz egiteko. Gaur Nightcrawler filma ikusi dugu klasean. Filmean, argazkilari batek istripuak edo lapurretak sufritzen dituzten pertsonei, lotsa barik, ateratzen dizkie argazkik, horiek, gerora telebista kate bati saltzeko. Berdin du odola, pertsonak sufritzen edo hilda badaude, morboak agintzen du, sentsazionalismoa sortu nahi dute kateko teleberriak audientzia igo dadin. Protagonistak informazioa eskuratzen saiatzen dela dio, hala ere, poliziari hiltzaile batzuei buruzko informazioa ezkutatzen dio, informazioa bere eskutan soilik edukitzeko, manipulatzeko eta bere helburu pertsonalak lortzeko. Bestalde, teleberriak lasai asko argitaratzen ditu bideoak eta argazkiak, beti ere irudi horiek legeak onartzen baditu. Argi eta garbi dago, horrelako jokaerek ez dutela lekurik serio eta informatzeko konpromezua duen hedabide patean. Beharrezkoa al da odola eta hilda dauden pertsonak telebistan erakustea hilketa bat egon dela azaltzeko?

Filmari bukaera emateko horren une bat azpimarratzea gustatuko litzaidake. Hilketa batek bideratzen duen korapiloan, bat batean, teleberriari bi jokaera posible agertzen zaizkio. Bata, hiltzaileen atxiloketa grabatzea eta emititzea, eta bestea etxean ezkutatzen zen drogari buruz hitz egitea, hau da, gertakizuna hobeto ulertzeko informazio gehiago eskaintzea. Une hartan, teleberriaren zuzendariak odola eta morboa aukeratzen ditu informazioaren gainetik. Nire ustez filmak duen momentu esanguratsuenetarikoa da etikari eta deontologiari erreparatuta.   

“Odol hotza” du izenburutzat gaur irakurri dugun testua. Zenbait egunkarietan argitaraturiko berri bat aztertzen du Iñigo Aranbarri idazleak. Filmean agertzen zen bezain hotza eduki behar da odola haren aburuz berri horiek idazteko. Neska baten hilketa kontatzen dute egunkariek zehatz-mehatz, haren azkeneko momentuak, sabeletik jariatzen zen odola, haren azkeneko hitzak, errukiak. Beharrezkoak al dira xehetasun guzti horiek? Dena dela, aipatu beharra dago hedabide batzuentzat emakumea Guatemalakoa zela, besteentzat Nikaraguakoa, jaioterria Euskal Herrian ez zuela, vamos. Euskal herritar txuri bati buruz mintzetan arituko bagina, ez genuke duintasuna eta errespetua eskatuko? Nire ustez, oraindik arrazismoa eta xenofobia oso presente daude gure gizartean. Oso nabarmenak diren jokaerak salatzen ditugu. Baina zailena, bakoitzaren barneko pentsamenduak eta jokabideak epaitzea da. Norberak oso modernoa eta irekia dela pentsatzen du, baina, gizartea arrazista, xenofoboa, matxista etab. bada eta zu gizartean bizi bazara, ez duzu zabor horren arrastorik edukiko?

Berria: http://www.larazon.es/sociedad/arrollado-por-una-conductora-que-hablaba-por-el-movil-LF16204690

Orain dela egun batzuk pasa zen. Emakume batek txirrindulari bat harrapatu zuen mugikorra erabiltzen zuen bitartean. Atentzioa deitu dit albiste hau argazkia nahiko morbosoa delako, eta zehatz mehatz deskribatzen dituelako zauriak etab. Nire ustez, pelikulan bezala, morboa bilatzen ari ziren.  


Utzi iruzkina: