OSTIRALA: BUDD DWYER AND COMPANY

Gaurkoan kasu espezifikoak aurkeztu ditugu. Intimitatea, zehaztasuna, adingabeak, errugabetasun presuntzioa, informazio eskubidea, irudi eta soinuen grabazioa leku publiko eta pribatuetan, suizidioa eta bazterkeria.
Aurkezpen guztiak izan dira esanguratsuak eta lagungarriak kazetaritzaren gabeziak eta alde itxusia ikusteko, horretaz ikasteko eta modu alternatiboan jokatzeko. Hala ere, pare bat aurkezpen nabarmendu nahiko nituzke, nire aburuz, oso hunkigarriak direlako.
Lehenik eta behin bazterkeria. Rio de Janeiroko joku olinpikoetan hedabideek emakumerekiko eduki zuten desprezioa.
- Sexismoa prentsan: Emakumeak izateagatik beste lexiko bat erabiltzen zuten. Amatasuna, makillajea, itxura fisikoa eta bikotekideak aipatzen zituzten, garaipen olinpikoak baztertuta.
- Ikusezintasuna: Emakume baten garaipenak ezkutatu eta gizonezkoenak goraipatu zituzten.
Gaur egun horrelakorik gertatzea tamalgarria iruditzen zait. Hedabideek eredutzat jo behar dute eta berdintasuna aldarrikatu.
Hurrengoa, suzidioari buruz hitz egin genuen guk. Oso gaia inpaktantea deritzot gizaki baten azken momentuak kontatu eta grafikoki erakustea ilegala izan behar lukelako. Budd Dwyerren suizidioa zuzenean emititzea, pistola ahoan zeukala edota tiroa eman osteko argazkiak publikatzea benetan lotsagarria da. Non geratzen dira duintasuna eta intimitatea? Eta familia? pertsonaia publiko bat zen, baina, bere bizitza osoa gizarteak eskuragarri eduki behar du?
Honekin zerikusia duen gaia aurkeztu zuten Anek, Peiok eta Leirek. Lady Dianaren kasua aurkeztu zuten, eta hedabideek zuten jarrera emakumearekiko. Behin Ingalaterrako printzipearekin ezkondu zenean, bizitza pribatu gabe gelditu zen. Ondoren, dibortziatu zenean, prentsa arrosa edonora jarraitzen zuen, eta argazkiak intimitatean ateratzen zizkioten. Trafiko istripu batean hil zenean, Lady Diren argazkiak, istripua gertatu bezain laster publikatu zituzten. Ez zuten eragozpenik, edo ahalkerik eduki.
Azkenik, Omayra Sanchezen kasua aipatzea gustatuko litzaidake. Sumendi baten leherketa zela eta, harrapatuta gelditu zen 13 urteko ume hori. Emergentzia zerbitzuek ez zuten baliabiderik hura ateratzeko, baina mundu osoko telebista guztiak “in situ” grabatu zuten haren heriotza. Kode deontologikoaren guztiz aurka doa jokaera hori, lehenengo, heriotza bat grabatzea eta emititzea ohorea eta intimitatearen aurka doalako, eta bigarrena, adingabea zelako. Adingabeak babestu egin behar dira, horien identitatea sekretuki mantendu. Oso morbosoa eta sentzazionalista iruditzen zait ume bat nola hiltzen den grabatzea. Hala eta guztiz ere, katastrofea ikustarazi eta sumendi leherketaren “ikono” bilakatu zen.
Gaur, beste behin, Iñigo Aranbarriren testu bat aztertu dugu klasean. “The Others” deitzen da gaurko testua. Erreferentzia egiten dio gure gizarteak nola ikusten dituen indigenak edota Asia, Afrika edo Latinoamarekiako jende pobrea. Sentitzen dugun errukia kritikatzen du, ez ditugula gu bezala ikusten, baizik eta, beste mundu batean bizi balira bezala, hau da, martzianoak izango balira bezala. Aitorrek komentatu du gaur, adibidez, indigenak folklore edo tradizio antzera hartzen ditugula, ez pertsona bezala. Ados nago hausnarketa horrekin. Ez ditugu gure parean jartzen, beherago baizik, errefuxiatuekin bezala. Errukia sentitzea ona da, baina errukiak gu mugitu baino, ardurak mugi beharko gintuzke. Bestalde, horiek dituzten arazoen errudunak gehienbat okzidente da. Gerrateetan eta pobrezi tamalgarrian ez bizitzeko, errukia baino kontzientzia eta humanitatea behar dugu, gu bezain pertsona dira eta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: