NAZIONALISMOA

mercedes.delama 1547210114463 mercedes.delama | 2017-04-08 09:06

Nazionalismoaz hitz egitea konplexua iruditzen zait. Aurkezpenaren ostean, hausnartu eta gero, ondorio batzuetara iritsi naiz.

Zer da nazioa? Ernest Renanek bi nazio mota definitu zituen: Zibila eta Kontserbadorea. Zibilak komunitatearen borondatean zegoen. Komunitate bat komunitate sentitzen bada eta politikoki bere burua gobernatu nahi baldin badu, hori bermatuko duen konstituzio batean irudikatu behar du, honen adibidea Frantzia da.

Bestalde, kontserbadorea dago. Hau arrazan eta arrazoi objektiboetan oinarritzen da. Adibidez: kulturan, hizkuntzan…

Gaur egun, nire ustez, nazio bat bi pentsamolde eduki behar ditu. Kultura zein borondatea. Hala ere, goazen harago. Ez utzi nazioa banatzea, baizik eta batzea. Nazioak batu behar gara, bakoitzak bere ezaugarriak mantenduz baina denok batera.

Klasean ikusitako pelikulaz gain, Tomás Meaberen hitzek hausnarketa sakona behar dutela uste dut.

"Mi patria empieza en mí y acaba en ninguna parte." Tomás Meabe


Utzi iruzkina: