KAZETARITZAREN DEONTOLOGIA ZEHAZTEN

mercedes.delama 1547210114463 mercedes.delama | 2017-09-27 22:34

ASTEAZKENA: KAZETARITZAREN DEONTOLOGIA ZEHAZTEN

Gaurkoan zenbait kontzeptu aztertu ditugu klasean, deontologia hobeto ulertzeko. Horien artean nahiko konplexuak direnak, hala nola, etika eta morala, edota erabaki konplikatuak egitea eragiten dutenak, adibidez, sekretu profesionala edo ohorea eta intimitatea. Hauexek dira aztertutako kontzeptuak laburki azalduta.

Etika eta morala. Kontzeptu horiek asko nahasten dira gaur egun gure gizartean, komunikabideetan etab. Etikak jokaerak epaitzen ditu, eta ongia eta gaizkia definitzen saiatzen da. Bakoitzaren hausnarketaren ondorioz sortzen da, eta oso pertsonala da. Morala, aldiz, gizartean ongi ala gaizki dauden jokaerak epaitzen ditu, hausnarketarik gabe. Batzuetan, zure etika, gizarte moralarekin talka egin dezake, eta buruhausteak sorrarazi. Nire ingurukoak oker daude, ala ni naiz gaizki jokatzen ari naizena?

Bestalde, deontologia dago. Honek profesioen etika zehazten saiatzen da. Profesio bakoitzean jarraitu behar diren arauak zehazten ditu, baina ez ditu jokabideak epaitzen.

Ondoren, goazen ikustera zer organok kontrolatzen duten kazetaritzan eta ikus entzunezkotan kode deontologikoa errespetatzen den. Horretarako, prentsa kontseilua eta ikus-entzunesko kontseilua daude. Horiek erakunde erregulatzaile independienteak dira, hau da, ez daude gobernuaren menpe. Tamalez, Espainian ez daude horrelako erakunderik.

Orain, kode deontologikoetan agertzen diren kontzeptuak labur azalduko ditut. Hasteko, eroskeria, gaur egun den “hot topic”. Kazetaritzan ere existitzen da eroskeria. Helburu bat lortzeko norbaiten mesedea lortzea. EITB-ko, GOIENA-ko, RTVE-ko estilo liburuen arabera, langileek ezin dute sobornorik jaso

Errugabetasun presuntzioaren arabera, pertsona guztiak dira errugabeak, aurkakoa esaten den arte. Kazetaritzan eta ikus-entzunezkoetan kontu handiarekin ibili behar da, izan ere, gizarte iritzia hedabideek eraikitzen baitute, beraz, horiek erregabetasuna mantendu behar dute epaiketak aurkakoa esan arte. Horretarako, frogatu arte, ustezko, akusatu, susmagarri, inputatu, atxilotu etab. izen erabili behar dira.

Gizartearekiko erantzukizuna dute komunikabideek, horiekiko konpromezua dute. Informazioa transmititu egin behar dute, egiazkoa eta kontrastatua

Errektifikazio eskubidea ere badago kode deontologikoan, izan ere, pertsona orok errektifikatzeko eskubidea duela dio kode deontologikoak.

Ohorea eta intimitatea errespetatu egin behar dira. Hauek dira adierazpen askatasunari Espainiako konstituzioak ezartzen dituen mugak. Oso lotuta dago istripu eta suizidioarekin. Horiek ezin dira morbo eta sentsazionalismo ikuspegi batetik kontatu edo grabatu, beti izan behar dira kontuan familia eta pertsonaren duintasuna.

Ohorea ere du zerikusirik adingabeekin, hauen identitatea babestu egin behar da. Adibidez, ezin dira umeen aurpegiak komunikabideetan erakutsi, soilik bere gurasoek baimena ematen badute. Hori dela eta, beti pixelatu egin behar da ume baten aurpegia, ez identifikatzeko.

Kazetariek badute beraien iritzi propioa, hala ere, informatzen daudenean inpartzialak eta objektiboak izaten saiatu behar dira.

Iturriak sakratuak dira kazetarientzat. Iturria argi eta garbi agertu behar da berrietan. Fidagarrria ez bada, ezin da argitaratu, behar bezala identifikatu egin behar da. Hala eta guztiz ere, iturriaren izena sekretuan mantendu daitezke, konstituzioak haien segurtasuna bermatzen du.

  • “OFF THE RECORD” kazetari batek iturri anónimo batetik informazioa ateratzen duenean, iturriaren izena gordetzeko era. Ziurtasuna bermatzen du eta momentu oso zehatzetan egin daiteke, baieztatuta bakarrik.
  • Iturri anonimoak: ezin da argitaratu, sinesgarritasunik ez dutelako, iturriak beti ondo identifikatu behar dira.
  • Kamera ezkutua: Pertsonaren ohorea eta intimitatea mantendu behar da beti, horregatik anbiguedade asko sortzen ditu kamera ezkutuaren erabilera. Beti saiatu behar da azken errekurtso bezala erabiltzen.

Sekretu profesionala badute kazetariek, apaizen, medikuen edota psikologoen antzera. Horien iturriak ez dute zertan argitu behar, ezta epaila baten ere.

Kontzientzia klausula kazetarien kode deontologikoan agertzen den eskubidea da. Kazetariaren adierazpen askatasuna bermatzeko sortu zen klausula “tacita” ( ez duela zertan kontratuan agertu behar, jakintzat jotzen da iada). Horrek hedabide bateko ideologia bat batean aldatzen bada, kazetari bezala, dimititzera eta indemnizazioa kobratzeko eskubidea bermatzen du.

Kontzeptuekin bukatzeko, diskriminazioa daukagu. Estilo liburu guztiek diskriminazioaren aurka daude. Kataluniako kodean adibidez, pertsonak ilegalak ez direla aipatzen du, konnotazio txarrak dituela argudiatzen. Halaber, etniak eta arrazak ez dira aipatzen, horien aurka bazterkeria ez sorrarazteko. Sexu bazterkeriaren aurka daude ere bai. Feminismoa gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatu nahi du, horregatik, hedabideek emakumeak enpoderatu behar dituzte, ez biktimizatu.

Kontzeptuen azalpenaren ondoren, Iñigo Aranbarri idazlearen beste testu bati buruz hitz egingo dugu. Maurice Ravelek “ ni al qaeda naiz “ aldarrikatu egin zuen eguna. Kritika zorrotza egiten die komunikabideek duten arrazismo eta islamofobiari. Izan ere, hedabideek nahi dutenean eta komenigarria denean identitatea aldatzen diote jendeari, Euskal Herria leku onean uzteko. Atentatu bat egin zuen mutiko bat “Donibena Garazin jaiotako” gizona bezala deskribatzen dute. Beraz, Euskal Herrian jaio baino zerbait gehiago egin behar da euskalduna izateko? Gizona Zakaria Moussaoui deitzen zen, beharbada, horregatik ez dute euskalduntzat hartzen. Hala ere, Maurice Ravel, euskadin urte gutxi egon dena, famatua denez, berehala aipatzen dute hedabideek euskalduna dela. Hipokresia hori kritikatzen du Aranbarrik.

Berria: http://www.abc.es/espana/madrid/sucesos/abci-joven-ecuatoriano-apunala-dominicano-fuenlabrada-201708211202_noticia.html 

Atentzioa deitu dit berri honek titularrarengatik: "Un joven ecuatoriano apuñala a un dominicano en Fuenlabrada". Ez da zertan nazionalitatea aipatu behar, horrek kasu honetan, nire ustez kriminalizatzen ditu inmigranteak. 


Utzi iruzkina: