OSTEGUNA: BLOGEKO AZKEN EKARPENA

mercedes.delama 1547210114463 mercedes.delama | 2017-10-05 19:42

Lehenengo albistea TVEren teleberrian ikusi dut: http://www.rtve.es/alacarta/videos/telediario/ 

6. minutuan PSOEko diputatu bat agertzen da Carles Puigdemontnek Felipe VIri bideratutako diskurtsoaren balorazioa ematen. Une horretan, “off ahotsean” kazetariak hurrengoa esaten du: “califica de absoluto cinismo el comportamiento de President del Guvern”. Ondoren, elkarrizketaren zati bat ikusi dezakegu, baina bertan ez du “absoluto cinismo” hitzak erabiltzen. Beraz, nire ustez, kasu horretan kazetariak bere iritzia ematen ari da, eta subjektiboa izaten ari da adjektiboak erabiltzen ari delako. Bestalde, politikariak, berak, aipatzen ez duen zerbait esaten du, PSOEko diputatueak esan ez dituen hitzak bere ahoan ipintzen ditu kazetariak.

Goazen ikustera zer dioten EITBren eta BERRIAren estilo liburuek kazetariek teleberrietan iritzia emateari buruz.

BERRIAren estilo liburuan argi eta garbi uzten du kazetari batek ezin duela bere iritzia eman:

“Informazio generoetan ez zaio iritzi pertsonalik onartuko kazetariari, eta gertaeretan eta datuetan oinarrituta baino ez du landuko albistea. Informazio eta iritzi generoen artean, interpretaziozkoak daude.”

Bestalde, ere aipatzen du:

Objektibotasuna aipatu ohi da informazioaren ezaugarri nagusitzat. Kazetariari ahaleginean eta jarreran eskatzen zaion zintzotasun intelektuala izango da bere produktuaren objektibotasuna neurtzeko adierazlea. Eta hori gertaeren egiazkotasunarekin lotuta dago, batetik, eta inpartzialtasunarekin, bestetik. Horren ezaugarri nagusiak zorroztasuna eta zehaztasuna dira.

EITBko estilo liburuak hurrengoa esaten du iritzia eta informazioari buruz:

“EiTBk argi eta garbi bereiziko ditu informazioa eta iritzia. Informazioa gertakarien kontakizun objektiboan oinarrituko da.”

 

 Hurrengo albistea: http://www.abc.es/espana/madrid/sucesos/abci-medio-centenar-argelinos-fugan-aluche-tras-agredir-varios-policias-201710010131_noticia.html 

ABC egunkarian agertu zen berri hau orain dela 3 egun: "Medio centenar de argelinos se fugan del CIE de Aluche tras agredir a varios policias". Ez zait deontologikoki ondo iruditzen ihes egin dutenen jatorria aipatzea. Gainera, segidan polizia batzuk eraso dituztela agertzen bada, berehala kriminalizatzen ari dira jatorri horretako jendea. Argi dago berri honek soilik ez duela Argelinoak kriinalizatzen, baina berriak godetzen duen ideologia arrazismo eta xenofobia kutsua dauka. Gutxinaka, gertakari hauekin inmigranteekiko errefusa sortaraziko dute irakurleengan. Hala eta guztiz ere, goazen estilo liburuak zer esaten duten ikustera. 

Horrela dio BERRIAko estilo liburuak:

"BERRIAk gizartearen ikuspegi integratzailea du, eta giza eskubideen aldeko konpromisoa. Alde horretatik, zorrotz eta erantzukizunez jokatzen du informazioetan bereizkeria eragozteko, eta ez du onartzen diskriminazioa bultzatzen duen jokaerarik, edozein motatakoa dela ere: sexuan oinarritua, etnian, erlijioan, kulturan, sexu aukeran edo bestelako gorabeheretan"

"Protagonisten etnia, erlijioa, jatorria eta kultura ez dira aipatuko informazioetan, non eta ez den ezinbestekoa albistea ulertzeko"

"Oro har mintzatzeko, migraziomigratzaile eta migratu hitzak erabiliko dira, ikuspuntuaren neutraltasunaren mesedetan"

"Hizkera xenofoborik ez da onartuko"

EITBko estilo liburuak horrela dio bazterkeriari buruz, besteak beste:  

" EiTBren informazioek berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren alde egingo dute, eta arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra."

"Etorkinak protagonistak diren informazioetan ez da jatorria, talde etnikoa, larruazalaren kolorea, erlijioa, kultura, hizkuntza edo ideologia aipatuko, baldin eta albistea ulertzeko guztiz beharrezkoa ez bada. Ezaugarri horietariko batzuk azpimarratzeak bereizkeria eragin dezake, edo herritarrengan sentimendu negatiboak edo xenofoboak piztu."

"Gure hedabideek ez dute zabaldu behar immigrazioarekin kontzeptu negatiboak (ilegaltasuna, delinkuentzia, kriminalitatea edo terrorismoa) lotuta daudelako ideia. Termino horiek elkarrekin lotzen badira, errazago sendotuko dira aurreiritziak." 

 

Iñigo Aranbarri idazlearen “Bagajea” testua irakurri dugu gaur. Bertan agerian uzten ditu kazetariek dituzten zenbait akats, baina ez soilik ezjakintasunagatik, baizik eta, informazioa ez bilatzeagatik. Kazetariek agentzietatik (Efe agentzia aipatzen du berak) informazioa lortu bezain laster publikatzea eta begiradatxo bat ezta ere egitea kritikatzen du, hau da, erosotasunera jotzea, janaria multxikatuta hartzea. Horretaz aparte, kazetariak elkarrizketetara gaian jantzita ez joatea salatzen du. Izan ere, kalitatezko informazioa lortzeko eta zabaltzeko, gaian jantzita egon behar da beharrezko galderak egiteko eta apunteak hartzeko. Ulergarria da denetatik ez jakitea, baina gaia bat jorratu behar baldin badugu, gutxienez idazlearen izena jakitea (Etxeitaren ordez, Etxeiza idaztea) ezinbestekoa dela uste dut nik.

 

IRITZI PERTSONALA: 

Deontologia landu dugu aste honetan. Deontologia zer den eta zertarako erabiltzen den ikasi dugu. Halaber, kazetaritzako kode deontologikoa eta honen erabilera egokia egiten ikasi dugu. Praktikan ere jarri ditugu ikasitako arau deontologiko eta etiko astean zehar, egunero berriak bilatzen, deontologikoki etikoak ez zirenak. Batzuetan nahiko zaila zen zerbait aurkitzea, batez ere prentsan. Telebistan, azkarrago izan arren, errazago iruditzen zait "akats" hauek aurkitzea, hala nola, komentario arrazistak, matxistak... Bestalde, aurkezpenak egitea oso lagungarria dela iruditzen zait. Bakoitzak gaia bat landu izana eta taldearen aurrean aurkeztea gaia ondo ezagutzera behartzen zaitu. Gainera, aurkezpenak dinamikoak eta kasu errealak direnez, hobetu ulertzen dira. 

Lehenengo egunean ikusitako pelikula oso egokia iruditzen zait hasieran "shock" bat hartzeko. Zure buruari galdetzeko ea hori legala edo ondo ala gaizki dagoen. Etika eta moralari buruz pentsarazteko. Aldiz, azkenengo pelikula luzeegia egin zitzaidan. Auzi oso polita eta zaila planteatzen du, benetan interesgarria. Norberaren etikak eta profesioaren deontologiak talka egiten duen unea. Hala ere, etorkizunean pelikula jartzen jarraitzen baduzue, nik testuinguru politiko eta soziala lehendik azaltzea gomendatuko nuke, egoeran kokatzeko.

Deontologiaren astearen eta Zuzenbiadearen astearen ondoren kontzeptu eta pentsamendu askorekin gelditzen naiz, baina batez ere beste ikusputu batekin. Kritikoki eta iritziaz kanpo hedabideek eta komunikabideek zabaltzen duten informazioa aztertzea ikasi dut. Benetan beharrezkoa hori dena praktikan jartzea gaur egun manipulatuta ez dabuzu bizi nahi. 

 

 

   


Utzi iruzkina: