laura

Olentzero joan zaigu

laura 1456150964968 laura | 2007-12-20 13:08

Edo joan egin dute, hobeki esan. Iruñeko udaleko webgunetik joan dute, ez zegokiolako berari gabon foralen pertsonaia ospetsuena izatea. Kanpora, beraz. Barrura doaz, berriz, 18/98 auzian epaituriko gehien-gehienak. Eta gainerako epaiketetako aurrekaritzat aurkezten dute, hainbat hedabidek, atzoko epaia. Garai iluna ekarri nahi digute. Euskal gizarteak guztia jasaten du; urteak daramatza guztia jasaten. Sufrimenduaren sozializazioa bilatzen zuen estrategiak horixe lortu du: sufrimendua sozializatzea. Eraginkor erantzuteko gaitasun gabe gaude. Guztion artean erantzuten asmatzen ez badugu, er...


Nik ez nuke hobeto esango

laura 1456150964968 laura | 2007-12-13 10:23

Ez horixe. Gaur goizean, gosaltzen ari nintzela, Euskadi irratia entzuten izan naiz. Eta Iñigo Elkorok atzo esanikoen korte bat sartu dute. Zoriondu egin nahi dut: bete-betean bat egiten dut berak esandakoarekin, 18/98 auziko epaiaz ziharduela. Ez diot komatxorik jarriko, entzundakoa hitzez hitz ematerik ez dudalako. Baina esan duena hauxe izan da: euskal jendarteak baino ez du erasoa geldituko; ez dago gora begira geratzerik, mirariaren zain, miraririk ez da-eta etorriko. Arrazoi du: egitekotan, euskal gizarteak baino ez du aurrera egingo, eta ez dago gora begira gelditzerik, norbaitek lo...


Flipatxen (2)

laura 1456150964968 laura | 2007-11-29 12:38

"Batasunak argi utzi du autonomia estatutuaren alde dagoela" irakurri dut gaurko Berrian. No comment


Flipatxen

laura 1456150964968 laura | 2007-11-29 10:54

Oraindik ahoa itxi ezinik nago! Egunkarian hauxe irakurri nuen atzo: "Bertze diru sail batzuen igoerarekin konparatuta, euskaltegiendako igoerak, adibidez, ez dirudi sobera handia. Baina kontuan hartu behar da joera aldaketa nabarmena gertatuko dela orain". Alegia, 500.000 euroko diru-laguntza izatetik, Nafarroako euskaltegiak 510.000 euroko diru-laguntza izatera pasako direla. Alegia, %2ko igoera. Alegia, KPI igoko dena baino gutxiago (prezioak nola doazen ikusita, baliteke KPI igoko denaren erdia igotzea Nafarroako euskaltegien diru-laguntza). 'Bertze diru sail batzuekin' konparatu behar ...


Hurbil, gertu

laura 1456150964968 laura | 2007-11-16 12:02

Horrelaxe euskaratzen du Elhuyarren hiztegi on-linekoak gaztelaniazko 'inminente'. Itzulpenera jo behar izan dut, Berriak ez zuelako, idatzi zuen albistean, informazioaren atal hori eman. Garak bai: 'El cambio es inminente'. Correon ere jasotzen zuten inminente hori. Hala badiote... Batasunakoek egin duten prentsaurrekoan. Beste kontu batzuetan bat nator esandakoekin: Euskal Herria ez dago jada orain hiru urte zegoen egoera berberean. Hori nabarmena da. Saiakera bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta bere ondorioak. Saiakera arrakastatsua bada, arrakasta lortu duelako. Porrota b...


Okupak

1
laura 1456150964968 laura | 2007-11-05 12:08

Espainiako errege-erreginak Afrikara doaz. "Espainiatik atera gabe", esan omen du Ceutako lehendakariak (Imbroda? Ez dakit...). Afrikan ere badu Espainiak lurralderik: Ceuta, Melilla eta Kanariar uharteak (nahiz eta ETBko eguraldiaren mapak hainbestetan kritikatzen dituztenek Kanariak Espainiatik gertu-gertu erakusten dituzten mapak kritikatu ez. Kontua da Espainiako errege-errginak hara joan direla, eta marokoarrak haserretu egin direla. Maroko omen dira bi hiri horiek. Eta niri zalantza sortu zaidanez, Gara irakurtzera jo dut. Zalantza sortu zait, Anvren teoriaren arabera Ceuta eta Melill...


Bat batean dira urrun

laura 1456150964968 laura | 2007-10-22 11:09

Euskal Herriak bai izango ditugula ematen du. Ipar Euskal Herrian izen horretako hauteskunde-koalizioa egongo da, abertzaleen zerbitzura. Mendebaldean ere, horrela egiteko proposamena dago: Egibarrek egin zuen atzo. Abertzaleen zerbitzura hori ere. Biak ere 'Euskal Herria bai' izango lirateke. Biek Nafarroa Bai dute ispilu eta aitzindari. Monzonek eskatzen zuen Maltzaga dela esango dute batzuek, beste iruzur bat baino ez dela esango dute besteek. Ipar Euskal Herrikoan Abertzaleen Batasuna da alderdi nagusia, eta haien ondora bildu dira Eusko Alkartasuna eta Batasuna. Han ez dago gatazka ar...


Zortzi hizkuntza

2
laura 1456150964968 laura | 2007-10-19 12:12

Halaxe agertzen da Eskoziako gobernuaren web-gunean: 'Eskoziaren etorkizuna: nazio-solasaldia' izeneko agiria ingelesez dago idatzirik (eta gaelikoz ere testu osoa aurki daiteke). Estekan sakatuz gero, www.scotland.gov.uk/Topics/a-national-conversation da berori, zortzi hizkuntzatara itzulita laburpen bat dagoela adierazten du. Ni ahalegindu naiz, zortzi hizkuntza horiek zein diren jakiten: bata gaelikoa da. Jolas bat proposatzen dizuet: idatzi zuek zeuek zazpi hizkuntzatako zerrenda bat (ingelesa eta gaelikoa aparte utzirik) eta begiratu gero zenbat asmatu dituzuen, http://www.scotlan...


Hautismora?

1
laura 1456150964968 laura | 2007-10-15 12:01

Anv-k iragarri du hurrengo urteko hauteskundeetara aurkeztu egingo dela. Espainiako hauteskundeetara, alegia. Poztekoa da berria, iruditzen zait niri. 1979an aurkeztu zen Anv azkenengo aldiz. Gero Herri Batasunaren baitan egin zuen, harik eta 2000n ez aurkeztea erabaki zuen Herri Batasunak, eta Anv ere ez zen aurkeztu. Espainiako hauteskundeetara ez, eskerrik asko. Doazela espainolak. Orain irtziz aldatu dute: aurkeztu egingo dira. Berriz ere, buelta erdi eta aurrera egin dute, beste hainbat gaitan eta unetan bezala. Baina onerako denez, ongi etorri esan behar zaie.  Beti baita ona hau...


Hiru, lau, sei, zazpi...

2
laura 1456150964968 laura | 2007-10-03 13:33

Bat batean ez da bat-batean izango, hori seguru! Permach entzun ote nuen galdetzen zidan irakurle batek joan zen astean. Pernando entzun nuen, bai: zazpi herrialdeak aldarrikatzen zituen. Egia esan, ez da nobedade handia: Aralarreko Ezenarrok ere zazpi herrialdeak aldarrikatu zituen ostiralean Legebiltzarrean. Baina gauza bat da teoria, eta beste bat praktika, Ibarretxek ongi dakien bezala. Bost urte daramatza galdeketa gora eta behera, eta guztiok erabat pozik egon behar, seigarrenean egingo omen duelako. Hala bedi! Loteslea ez bada ere, zerbaitetarako balio lezake, batek daki. Bere alderd...