Hiru, lau, sei, zazpi...

laura 1456150964968 laura | 2007-10-03 13:33
2

Bat batean ez da bat-batean izango, hori seguru!

Permach entzun ote nuen galdetzen zidan irakurle batek joan zen astean. Pernando entzun nuen, bai: zazpi herrialdeak aldarrikatzen zituen. Egia esan, ez da nobedade handia: Aralarreko Ezenarrok ere zazpi herrialdeak aldarrikatu zituen ostiralean Legebiltzarrean. Baina gauza bat da teoria, eta beste bat praktika, Ibarretxek ongi dakien bezala. Bost urte daramatza galdeketa gora eta behera, eta guztiok erabat pozik egon behar, seigarrenean egingo omen duelako. Hala bedi! Loteslea ez bada ere, zerbaitetarako balio lezake, batek daki. Bere alderdiko eta Bilboko alkate Azkunak esan du 109 urte itxaron eta gero, bizpahiru urte gehiago itxarotea ere ez dela aparteko arazoa. Entzundakoak entzun, badirudi jeltzale asko beste 109 urte itxaroteko ere prest dagoela.

Galdeketak lau herrialdeak hartuko balitu, orduan ETAk babestuko lukeela ulertu nion atxilotu berri duten -gora demokrazia!- Alvarezi. Horixe, bada: zazpi herrialdeak teoriarako utzi ditu Batasunak, praktikan -Loiolan, esate baterako- lau herrialdeekin egiteko aurrera. Aurrera egiteko bada, ederki. Baina nik jarraitzen dut ulertu gabe, zergatik lau herrialdetarako bai, eta hiru herrialdetarako ez. Batez ere Nafarroa erabaki-esparru dela ere onartu izan denean.

Desplazatua

Desplazatua 2007-10-10 21:01 #1

"Galdeketak lau herrialdeak hartuko balitu, orduan ETAk babestuko
lukeela ulertu nion atxilotu berri duten -gora demokrazia!- Alvarezi" diozu entzun zeniola Alvarezi, baina jakin daiteke nola egin daitekeen galdeketa EAEn eta Nafarroan aldiberean, administrazio bi izanik eta Sanz moduko … batek erreinu zaharrean agintzen jarraitzen badau?
Urtebete barru hiru probintzietan hauteskundeak izango ditugu atzera, Ibarretxek dixit. Tartian Españakuak; eta jokoz kanpo iñok geratzerik eztabez nahi, ba… hortxe Seguran agertutakoak alde batetik eta Bilboko Abusura  agertutakoak bestetik.
Iruñean urriaren 12an zer gertatuko dan be ikusteko dago.

harrilur

harrilur 2007-10-15 18:23 #2

laurekin zergatik bai eta zazpirekin ez? Erraza, batasunak indarra irabaziko lukeleelako NAfarroarekin, baina Iparraldearekin ez. Azkenean dena interesen arabera doa.

Total, bat, hiru, lau edo zazpi, azkenean politikari kakari bueltak ematea soilik interesatzen zaio. Alderdi politikoak militante gabe geratu arte ez da pakerik lortuko hemen. Herriaren iraultza behar da. Despolitizazioa, eta ondoren idealizazio berria.

Utzi iruzkina: