Eta hala bada, gaitz erdi! Halaxe da, bai. Hirurak bat proposatuko du Ibarretxe lehendakariak datorren ostiralean, politika orokorreko plenoan. Berriz ere kontsulta dantzatuko du. Deitu ez du egingo, jakina. Izan ere, hauteskundeak gainean daude, datorren martxoan izango dira, bederatzian, hainbaten. Gero etorriko dira autonomikoak, urtebete geroago, hain justu. Hauteskundeon artean jo lezake hordago, baina ez lehenago. Bitxia Batasunak eman duen erantzuna: euskal herriari eskaintza faltsua ote den. Eta benetako eskaintza ona hiru alderdiek zirriborraturikoa dela. Bitxia, bai: hasteko, Ibar...
norbait al da hor?Bedakigu nor ez den egongo: Josu Jon. Agur esan du. Orain ordezkoa nor izango ote den eztabaidatzen hasi gara guztiok. Ni harrituko naiz adostutako oinarrizko txostena zuzentzeko buruzagi adostua Urkullu bada, baina hain dira ezkutukoak alderdietako bideak! Imazen eaj bertan behera geratu da, inork gutxik espero zuen unean eta eran. Gauza bera gertatu zitzaion Nafarroako gobernu aldaketari. Gutxien espero zen unean eta eran geratu zen bertan behera. Arrazoia? Chivitek dio buruzagi benetakoek horrela agindu badute, arrazoiren bat izango dutela. Gizabanako arruntok ezin ditu...