Okupak
Espainiako errege-erreginak Afrikara doaz. "Espainiatik atera gabe", esan omen du Ceutako lehendakariak (Imbroda? Ez dakit...). Afrikan ere badu Espainiak lurralderik: Ceuta, Melilla eta Kanariar uharteak (nahiz eta ETBko eguraldiaren mapak hainbestetan kritikatzen dituztenek Kanariak Espainiatik gertu-gertu erakusten dituzten mapak kritikatu ez.
Kontua da Espainiako errege-errginak hara joan direla, eta marokoarrak haserretu egin direla. Maroko omen dira bi hiri horiek. Eta niri zalantza sortu zaidanez, Gara irakurtzera jo dut. Zalantza sortu zait, Anvren teoriaren arabera Ceuta eta Melilla Maroko direlako, zalantzarik gabe. Ceuta portugaldarrek konkistatu zuten, eta gero Gaztelak Portugal konkistatu zuen. Portugal berriz ere independente egin zenean, Ceutako gobernadore traidoreak Portugalen geratu beharrean Gaztelarekin jarraitzea erabaki zuen, eta horregatik da Ceuta Espainia. Melilla, berriz, zuzenean Gaztelak konkistatu zuen. Alegia, geografiari eta historiari begiraturik, bi hiri horiek Maroko dira. Baina orduan otu zait beharbada galdetu egin beharko zaiela herritarrei, autodetermina daitezen. Erabakia herriari ematea. Batez ere Urdializ, Exea, Miranda eta beste hainbat herritakoei ere Euskal Herri izan nahi duten galdetu behar zaiela gogoratu dudanean. Zer egin behar da? Zein da nagusitzen den planteamendua? Nik ezin erantzun eta, beraz, Garak zertxobait argitzen ote zidan ikustera joan naiz. Argitu ez, baina Al-gara bai.
(El Paisen ere ahalegindu naiz, baina konfunditurik Gibraltar eta espaƱol hitzak sartu ditudanez, akabo)
Iruzkinak
Desplazatua 2007-11-05 14:53 #1
Akaso, <a href="http://www.elpais.com/recorte/20071105elpepunac_7/XLCO/Ies/20071105elpepunac_7.jpg">argazkia </a>izan da konfunditu zaitxuana (pais.es webgunearen portadan zetorren argazkia azaroaren 5ean, 14:34ean.)<br />
Utzi iruzkina: