Egun on
norbait al da hor?
Bedakigu nor ez den egongo: Josu Jon. Agur esan du. Orain ordezkoa nor izango ote den eztabaidatzen hasi gara guztiok. Ni harrituko naiz adostutako oinarrizko txostena zuzentzeko buruzagi adostua Urkullu bada, baina hain dira ezkutukoak alderdietako bideak! Imazen eaj bertan behera geratu da, inork gutxik espero zuen unean eta eran. Gauza bera gertatu zitzaion Nafarroako gobernu aldaketari. Gutxien espero zen unean eta eran geratu zen bertan behera. Arrazoia? Chivitek dio buruzagi benetakoek horrela agindu badute, arrazoiren bat izango dutela. Gizabanako arruntok ezin ditugunez arrazoi gorenok ulertu, azaltzeko ahaleginik ere ez dute egin.
Arazo orokorra da, ez gutxi batzuena. Norbanakoak ohituta daudenez, irribarre ere ez dugu egiten alderdi batek ziaboga hartu eta ordura arte defendatu duenaren kontrakoa aldarrikatzen duenean.
Horregatik inork ez du azalpenik eskatu, kontsulta berriz ere dantzara atera dutenean. Horrela jarraituz gero, kontsulta egiteari buruzko kontsulta egitea proposatuko du norbaitek. Eta hori ere data gabeko proposamena izango da, jakina. Edo horregatik ez du inork azalpenik eskatu, Batasunak kanpaina autonomista egiteari ekin dionean, Iparralderako bakarrik ez, Hegoalderako ere bai: 'Laurak bat' eta 'autonomia eta erabakia': lelo galantak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: