Zortzi hizkuntza
Halaxe agertzen da Eskoziako gobernuaren web-gunean: 'Eskoziaren etorkizuna: nazio-solasaldia' izeneko agiria ingelesez dago idatzirik (eta gaelikoz ere testu osoa aurki daiteke). Estekan sakatuz gero, www.scotland.gov.uk/Topics/a-national-conversation da berori, zortzi hizkuntzatara itzulita laburpen bat dagoela adierazten du. Ni ahalegindu naiz, zortzi hizkuntza horiek zein diren jakiten: bata gaelikoa da. Jolas bat proposatzen dizuet: idatzi zuek zeuek zazpi hizkuntzatako zerrenda bat (ingelesa eta gaelikoa aparte utzirik) eta begiratu gero zenbat asmatu dituzuen, http://www.scotland.gov.uk/Topics/a-national-conversation/Translated-Summaries orrian. Euskal herritarrok asko dugu ikasteko Eskoziatik, zalantzarik ez da!
Iruzkinak
anian 2007-10-20 16:59 #1
Oso interesgarria zerrenda. Ondokoa izan liteke arrazoia. Eskoziako gizartearen bilakaera etnikoa.
Ethnic Groups
White Scottish: 4,459,071 - 88.09%
Other White British: 373,685 - 7.38%
Any other White background: 78,150 - 1.54%
White Irish: 49,428 - 0.98%
Pakistani: 31,793 - 0.63%
Chinese: 16,310 - 0.32%
Indian: 15,037 - 0.30%
Mixed: 12,764 - 0.25%
Other: 9,571 - 0.19%
Other South Asian: 6,196 - 0.12%
African: 5,118 - 0.10%
Bangladeshi: 1,981 - 0.04%
Caribbean: 1,778 - 0.04%
Black Scottish or any other black background: 1,129 - 0.02%
2007-10-21 21:57 #2
Seguru arrazoia horixe dena. Gurean halako testu bat eginez gero, seguru nago euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta, beharbada, aleman eta katalanez argitaratuko genukeela
Utzi iruzkina: