Hirurak bat
Eta hala bada, gaitz erdi! Halaxe da, bai. Hirurak bat proposatuko du Ibarretxe lehendakariak datorren ostiralean, politika orokorreko plenoan. Berriz ere kontsulta dantzatuko du. Deitu ez du egingo, jakina. Izan ere, hauteskundeak gainean daude, datorren martxoan izango dira, bederatzian, hainbaten. Gero etorriko dira autonomikoak, urtebete geroago, hain justu. Hauteskundeon artean jo lezake hordago, baina ez lehenago.
Bitxia Batasunak eman duen erantzuna: euskal herriari eskaintza faltsua ote den. Eta benetako eskaintza ona hiru alderdiek zirriborraturikoa dela. Bitxia, bai: hasteko, Ibarretxeren eskaintza euskal herriari dela esatea ere! Mendebaldeari, eta hori ere doi-doi. Bitxia da aterabide benetako bedeinkatua hiru alderdik (Batasunak berak, PSEk eta EAJk) eztabaidatutakoaren ildotik datorrela sinestea eta sinestarazi nahi izatea. Nik dakidala, hiru alderdi horiek Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen gehiengoa ordezkatzen dute, baina inondik inora ere ez Nafarroako gizartearen gehiengoa. Foru erkidegoan, sozialistek 12 diputatu dituzte, jeltzaleek bat eta boto baliogabe guztiek (baita Batasunarenak ez direnek ere) bi ordezkari lortuko lituzkete. Berrogeita hamarretik, hamabost, alegia. Zein zilegitasunarekin hitzartu behar dute ezer Nafarroaz eta nafarrei buruz?
Laurak bateko autonomia eta erabakia leloaren ondoren, 'Hirurak batera' igaroko ote dira?
Iruzkinak
2007-09-27 09:28 #1
Zer esaten ari haiz Batasunak ez duela 6 probintziako Euskal Herria aldarrikatzen? Hori esatea bozeramaileei ez entzutea dun Ez dun Permach entzuten egunotan? <br /><br /><br />
Utzi iruzkina: