Olentzero joan zaigu
Edo joan egin dute, hobeki esan. Iruñeko udaleko webgunetik joan dute, ez zegokiolako berari gabon foralen pertsonaia ospetsuena izatea. Kanpora, beraz.
Barrura doaz, berriz, 18/98 auzian epaituriko gehien-gehienak. Eta gainerako epaiketetako aurrekaritzat aurkezten dute, hainbat hedabidek, atzoko epaia. Garai iluna ekarri nahi digute.
Euskal gizarteak guztia jasaten du; urteak daramatza guztia jasaten. Sufrimenduaren sozializazioa bilatzen zuen estrategiak horixe lortu du: sufrimendua sozializatzea. Eraginkor erantzuteko gaitasun gabe gaude. Guztion artean erantzuten asmatzen ez badugu, erantzun egokia eta eraginkorra ematen asmatzen ez badugu, kale egingo dugu, berriz ere.
Elkartasuna eta elkarrekintza beharrezkoak dira, baina beharrezkoa da hori ez izatea unean unekoa, gaiaren araberakoa. Elkartasun eta elkarlana hitzartu behar dira, bide oso baterako. Ez banatzen gaituzten gaietan ezikusiarena eginez (oso handia delako, izan gaitezen zintzo eta hitz egin dezagun singularrean), baizik eta horiek behin betiko alboratuko duen formula hitzartuz. Garai iluna datorkigu bestela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: