Nik ez nuke hobeto esango
Ez horixe. Gaur goizean, gosaltzen ari nintzela, Euskadi irratia entzuten izan naiz. Eta Iñigo Elkorok atzo esanikoen korte bat sartu dute. Zoriondu egin nahi dut: bete-betean bat egiten dut berak esandakoarekin, 18/98 auziko epaiaz ziharduela. Ez diot komatxorik jarriko, entzundakoa hitzez hitz ematerik ez dudalako. Baina esan duena hauxe izan da: euskal jendarteak baino ez du erasoa geldituko; ez dago gora begira geratzerik, mirariaren zain, miraririk ez da-eta etorriko.
Arrazoi du: egitekotan, euskal gizarteak baino ez du aurrera egingo, eta ez dago gora begira gelditzerik, norbaitek lortuko digulakoan guztion artean lortzeko gauza ez garena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: