Flipatxen

laura 1456150964968 laura | 2007-11-29 10:54

Oraindik ahoa itxi ezinik nago!
Egunkarian hauxe irakurri nuen atzo: "Bertze diru sail batzuen igoerarekin konparatuta, euskaltegiendako igoerak, adibidez, ez dirudi sobera handia. Baina kontuan hartu behar da joera aldaketa nabarmena gertatuko dela orain". Alegia, 500.000 euroko diru-laguntza izatetik, Nafarroako euskaltegiak 510.000 euroko diru-laguntza izatera pasako direla. Alegia, %2ko igoera. Alegia, KPI igoko dena baino gutxiago (prezioak nola doazen ikusita, baliteke KPI igoko denaren erdia igotzea Nafarroako euskaltegien diru-laguntza). 'Bertze diru sail batzuekin' konparatu behar da igoera handia ez dela ondorioztatzeko? Nahikoa da 'lehenago gaizkiago geunden' esatea, egoera positiboki baloratzeko? Izan ere, horixe da jeltzaleek egiten dutena: 'lehenago gaizkiago geunden' esan eta, horrela, hizkuntz politikan egin beharko luketena eta egiten ez dutena zuritu.
Benetan, Berriak gero eta sarriago harritzen nau. Ba hori, flipatxen.


Utzi iruzkina: