Hurbil, gertu

laura 1456150964968 laura | 2007-11-16 12:02

Horrelaxe euskaratzen du Elhuyarren hiztegi on-linekoak gaztelaniazko 'inminente'. Itzulpenera jo behar izan dut, Berriak ez zuelako, idatzi zuen albistean, informazioaren atal hori eman. Garak bai: 'El cambio es inminente'. Correon ere jasotzen zuten inminente hori. Hala badiote... Batasunakoek egin duten prentsaurrekoan.

Beste kontu batzuetan bat nator esandakoekin: Euskal Herria ez dago jada orain hiru urte zegoen egoera berberean. Hori nabarmena da. Saiakera bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta bere ondorioak. Saiakera arrakastatsua bada, arrakasta lortu duelako. Porrota bada, egin diren planteamenduak erre egiten dituelako. Horregatik, negoziazio-prozesu bakoitzaren ondoren, eskaera-maila jaitsi egiten da. Oraingoan, 'Autonomia eta erabakia' izan da leloa, laurak bat. Horrek Euskal Herria bere osotasunean nola ordezkatzen duen, ikuskizun dago.

Baina badago beste atal bat ere, zeinean haiekin bat natorren: "mantener el marco jurídico alarga el conflicto". Hori ere egia da: gatazkak jarraitu egingo du, egungo marko juridikoa gainditzen den arte. Ez borroka armatua dagoen bitartean, baizik eta marko politiko berria lortu bitartean egongo da gatazka. Eta borroka armatuak ez du ekarpenik egiten, marko politiko berria lortzeko. Borrokar armatuak ez gaitu gerturatzen, hurbiltzen, Etak nahi duena esanik ere. Grapoko camarada Arenasek ere antzekoa esaten omen du: La revolución social en España es inminente. Oker daude, biak.


Utzi iruzkina: