aurrekoari jarraiki eta informazio modura besterik ez, honatx hurrengoa: [Xamar (2002); "Mestizaje kulturala... beharrezkoa ote?", Nabarra, 14. zkia. 2002ko maiatza] harriak lantzen aski trebaturik, ongi etorri sutsua egin zitzaion burdinaren aroari, erosoagoa eta hobea baitzen. artzaingoa bizibide ia bakarra zelarik, ekialdetik etorri nekazaritzaren teknikak ere gogotik onartu ziren gure bazterretan. eta erromatarrek? zer zor diegu erromatarrei? erromatarrei ardoa, eliza, arima, legea, erregea, goldea, gaztelua... eta gure hiztegiaren %60-65a zor diegu. jantziak? gona gorria arrunta da Gal...
nik ez diot, baina, gureak ez direnik, "gurekotu" egin baititugu; gurean zegoen hortan txertatu, osatuz eta osotuz. ez diot, ezta ere, gureak "gure" ez direnik; ezta gutxiago ere. esan nahi dudana da, jende asko dagoela gurearen aldarria egiten duena, gurea den hori beste askorena ere badela esan ez edo, askotan, jakin ere egin gabe. gustatuko litzaidake jendea hortaz kontziente izan dadin, gu ez gaudela irla galdu batean isolatuta, hainbat harreman izan, dauzkagu eta izango ditugula; bsteengandik jasotzen eta besteei "ematen" ari garela. hori besterik ez; ni neu noski sentitzen naizela nir...
ideia hauek guztiak lotzen dizkiegu "gure" kulturari: jantziak, dantzak, Tartalo, doinuak, trainerak, kantak, lamiak, sokatira, bertsolariak, alboka, lauburua, txalaparta, Basajauna, irrintzia, ahozko literatura, pastoralak, ihauteriak, Miel Otxin, joaldunak, pilota, txistua, hilarriak, danborradak, txapela, trikitixa, aizkolariak... nahi bezainbat luza genezake zerrenda. eta Euskararen Herria penintsularen eta kontinentearen artean dauden pasabide baten erdian egon da beti. hemendik iragan dira zeltak, erromatarrak, barbaroak, bikingoak, arabiarrak, frankoak... pasatzea ez ezik, egon ere ...
lehenbizi, horra kultur mestizajearen azalpena: arrotz kulturen horietarikoak ezagutzea eta onartzea, nork berean txertatzeko da. askotan esaten da kanpotarrak gure artean egonez gero, gure kultura, gure tradizioa kutsatu egiten dela. edo, gutxienez, nahastu. eta askok ez dute hori nahi, beraienak bere horretan jarraitu behar duela uste baitute, benetan "bere" izaten jarraituko badu. baina, begira jarrita, hara: bizirik dagoen kultura etengabe ari da aldatzen, aportazio berriak bereganatzen eta zaharrago batzuk baztertzen, berdin ideietan, hiztegian, nola teknika alorretan edota jantzi, o...
Diputados debaten nueva ley de inmigración Las organizaciones pro derechos de los inmigrantes se oponen al proyecto de ley de Nicolas Sarkozy por considerar que instaurará una "inmigración desechable". (© Unidos contra una inmigración desechable) Los diputados franceses examinan, a partir de este martes, un proyecto de ley elaborado por el ministro del Interior, Nicolas Sarkozy, tendiente a endurecer las condiciones para el ingreso e instalación de los extranjeros, así como para la adquisición de la nacionalidad. La reforma pretende eliminar la posibilidad de que los indocumentados sean re...
landutakoaren inguruko hausnarketa bat egin behar dugu, gure hausnarketa propioa, binaka. planteatutako arazoa ondorengoa da: guraso batzuk gara, gure 3 urteko haurra eskolatu behar dugunak. gasteizkoak gara eta auzoko eskola D eredukoa da; bertan 8 haur daude, 3 marokoarrak, 3 autoktono, txinatar bat ta 3 hegoamerikar. ez dago euskaldunik. beste aukera beste eskola batetara bidaltzea da, oso hurrun ez dagoena eta "hemengo" gehiengoa duena. guk zein aukeraketa egin dugun eta zergatik azaldu behar dugu. lana egin, egiten dihardugu. baina atzo, egindakoa birrirakurtzen genbiltzala, zera galde...
aste honetan amaitu berri dugu kulturartakotasunaren inguruko modulua. sei aste izan dira; sei aste luze eta sei aste motz, aldi berean. hamaika galdera, hamaika duda. hamaika hausnarketa eta erantzun argirik ez. dena erlatiboa omen. hala ere, beste ikuspegi bat dugu; parte hartu dugun guztiok, nik uste. hamaika uste ezeztatu ditugu, baita beste hamaika sortu ere. geneukan irudi oker hori zertxobait zuzentzeko balio izan du, bederen. ez da gutxi. gai konplexua, baina, hau. konplexua, luzea, puri purian dagoena eta gure bizitzatik aparta ezin daitekeena. horrela nahi edo ez, honekin bizi gar...
Gainera inmigrazioa delinkuentziarekin lotzen da; iritzi publiko honen eraikuntzan ekintza deliktibo eta kondenagarri solte batzuk daude (hortan oinarritzen da aurreiritzi xenofoboa). notizia morboso izaten dira komunikabideetan, non "kanpotar" kondizioa enfatizatzen den. hiritar-segurtasuna eta inmigranteen delinkuentzia ekiditeko arrazoiak baliatzen dituzte atzerritar-legeak gogortzeko, mugak are gehiago kontrolatuz eta "alegalak" deiturikoekin gogorrago jokatuz, kanporatze masiboetara ere iritrsiz. horrela sortzen da "alegalak=gaizkileak" asoziazio arriskutsua, zeina, aldi berean, ...
gainera uste izaten dugu datozenak pobreak direla, eta kualifikatu gabeak, apenas ikasi dutenak... baina gaur egungo etorkinak ezagutza maila bat dutenak dira, beren buruak aurrera ateratzeko gai ikusten dituztenak... ikasketa maila nahikoa eta askok altua dute, unibertsitate ikasketa eta guzti. bizitza hobeago baten bila datoz, bere herrian aukerarik ez eta egin nahi dutena, beren bizi-proiektua, iristen diren herrialde horretan egiteko esperantzaz. hau da, bizi proiektu bat badute, ez datoz etortzeagatik. gainera ez soilik jatorrizko herrialdeko egoera pertsonal edo ingurukoaren...
Etorkinena puri purian dagoen gaia da. Askok azkenaldian esango lukete baina gizakia beti izan da izaki migratzaile. Beti existitu izan dira aberatsak eta pobreak, baina gaur egun 3. mundua deritzon azpigaratutako lurraldeetakoek herrialde aberatsetakook nola bizi garen ikusi eta sentitzen dute; hobeki esan, nola bizi garen "esaten duguna". Horretan datza ezberdintasuna. Horren kontrapartidan hona (eta hona diodanean herrialde aberatsetara diot, orokorrean) etortzen direnen desilusioak daude, lan gogorrak, esplotazioa, bazterketa xenofobo eta arrazistak, hori, pateretan, "bizitza ...