zer egingo genuke?

ideaipez 1456147767206 Ideaipez | 2006-05-26 14:32
2

landutakoaren inguruko hausnarketa bat egin behar dugu, gure hausnarketa propioa, binaka. planteatutako arazoa ondorengoa da: guraso batzuk gara, gure 3 urteko haurra eskolatu behar dugunak. gasteizkoak gara eta auzoko eskola D eredukoa da; bertan 8 haur daude, 3 marokoarrak, 3 autoktono, txinatar bat ta 3 hegoamerikar. ez dago euskaldunik. beste aukera beste eskola batetara bidaltzea da, oso hurrun ez dagoena eta "hemengo" gehiengoa duena. guk zein aukeraketa egin dugun eta zergatik azaldu behar dugu. lana egin, egiten dihardugu. baina atzo, egindakoa birrirakurtzen genbiltzala, zera galdetu nion lagunari: oso ongi dihoa lana, oso polita, baina, zuk zer egingo zenuke benetan kasu honetan? eta nik? benetan uste duguna idazten ari garena ala izatea gustatuko liztaigukeena, besteek egin beharko luketela uste duguna, ideala izango litzatekeena...? baina, bene benetan zer egingo genuke? idazten ari garena uste dugula edo uste beharko genukeela pentsatu arren...?

lana amaitu amaituko dugu, baita gustura gelditu emaitzarekin, baina, benetan horrelako egoera bati aurre egin beharko bagenio, zer egingo genuke? jakingo genuke? uste dut ez genituzkeela gauzak horren argi edukiko, ezta inundik ere. ederra dilema. momentuz, irten gara pasutik.

Joxe

Joxe 2006-05-27 17:36 #1

Aupa, Txiki! Egizu aproba mapa bat argitaratzen. Horretarako, galdetu zure ikaskideei edo irakurri astelehenean Gizakom blogean aterako den artikulua. Ondo segi.<br />

Basajaun

Basajaun 2006-06-07 12:34 #2

Neu uste dut euskaldunik ez dagoen eskolara eramango nukeela. Horrela kultura ezberdinekin harremanak izaten haziko zen, eskolan irakatsiko diotenari gehigarri bat izango du, eta gainera D ereduan dagoela dinozu, orduan arazorik ez! Guztiek euskara ikasi ta erabiliko baitute, eskolan gutixenez.<br /><br />Agur t'erdi!<br />


Utzi iruzkina: