ideiak argiago?

ideaipez 1456147767206 Ideaipez | 2006-05-24 12:55

aste honetan amaitu berri dugu kulturartakotasunaren inguruko modulua. sei aste izan dira; sei aste luze eta sei aste motz, aldi berean. hamaika galdera, hamaika duda. hamaika hausnarketa eta erantzun argirik ez. dena erlatiboa omen. hala ere, beste ikuspegi bat dugu; parte hartu dugun guztiok, nik uste. hamaika uste ezeztatu ditugu, baita beste hamaika sortu ere. geneukan irudi oker hori zertxobait zuzentzeko balio izan du, bederen. ez da gutxi.

gai konplexua, baina, hau. konplexua, luzea, puri purian dagoena eta gure bizitzatik aparta ezin daitekeena. horrela nahi edo ez, honekin bizi gara; gehiago esateko, gu ere horren parte gara. guri, irakasle izango garen aldetik eta geroz eta gehiago, egoera hauei aurre egin beharko dizkiegunez, hainbat laguntza, irizpide eta jokatzeko era eta estrategia ematea zen helburua; laguntzea, behintzat. baina, lehen esan bezala, ideia oso garbirik ez. momentua iristen denean, balioko al digu zerbaitetarasko ikasi dugunak? nik uste eta espero baietz. baina ez dakit nola egingo diogun aurre egoerari. egiten jakingo ahal dugun. beti ibiliko dugu galdera bera buruan (eta horrela bada, hobe): ongi ibiliko ote naiz?? gogoa da garrantzitsuena. ongi egiteko gogoa. ez  nahikoa, baina.


Utzi iruzkina: