irudi faltsua

ideaipez 1456147767206 Ideaipez | 2006-05-18 12:32

Gainera inmigrazioa delinkuentziarekin lotzen da; iritzi publiko honen eraikuntzan ekintza deliktibo eta kondenagarri solte batzuk daude (hortan oinarritzen da aurreiritzi xenofoboa). notizia morboso izaten dira komunikabideetan, non "kanpotar" kondizioa enfatizatzen den. hiritar-segurtasuna eta  inmigranteen delinkuentzia ekiditeko arrazoiak baliatzen dituzte atzerritar-legeak gogortzeko, mugak are gehiago kontrolatuz eta "alegalak" deiturikoekin gogorrago jokatuz, kanporatze masiboetara ere iritrsiz. horrela sortzen da "alegalak=gaizkileak" asoziazio arriskutsua, zeina, aldi berean, ongarri den xenofobia eta arrazismoa areagotu eta zilegitzeko.

baina, lau urtetan inmigrazioa %102n areagotu zen bitartean, delinkuentzia tasaren areagotzea %9koa izan zen.

azken urteotan, gainera, komunikabideek egunetik egunera bonbardatu egiten gaituzte iritsitako, atxilotutako, hildako edo aurkitutako inmigranteen zifrekin (atzo 37 zirela, gaur 70...). datu errealak izan arren, sortzen duten irudia milaka eta milaka etorkinena da, errealitatean askozaz ere gutiago direnean. irudi honetatik beste bat eraikitzen da, "abalantxa eta inbasioarena", alegia, bere konnotazio negatiboarekin.

honek guztiak ere "etorkinak bai, baina hurrun", "zu hor eta ni hemen", "beraien herrietara joan daitezela", "bai baina..." eta horrelako komentarioak entzutea sortzen du, tolerante eta errespetudunak uste diren horiengandik gainera, askotan.

kaltegarriak direla edo, horrela ez bada ere onurarik ekartzen ez dutela uste dute askok. baina gauza ez da ja lagungarriak direla baizik "beharrezkoak" ditugu. ez nik diodalako edo uste dudalako, datuek adierazten baitute: eskulan eta jende falta dago eta beraiek behar ditugu. badaude, hala ere, arrazoi hau bezain garratzitsu edo are garrantzitsuagoak ere, baina jendeak datuak behar ditu, ikus eta uki dezakeen zerbait, sinets dezan. aurrean jarri eta irentsi, telebistarekin, irratiarekin, egunkariekin... gertatzen den bezala. irentsi digeritu gabe.

 


Utzi iruzkina: