gu, euskaldunok, ez ote mestizoak?

ideaipez 1456147767206 Ideaipez | 2006-06-05 16:26

lehenbizi, horra kultur mestizajearen azalpena: arrotz kulturen horietarikoak ezagutzea eta onartzea, nork berean txertatzeko da.

askotan esaten da kanpotarrak gure artean egonez gero, gure kultura, gure tradizioa kutsatu egiten dela. edo, gutxienez, nahastu. eta askok ez dute hori nahi, beraienak bere horretan jarraitu behar duela uste baitute, benetan "bere" izaten jarraituko badu.

baina, begira jarrita, hara: bizirik dagoen kultura etengabe ari da aldatzen, aportazio berriak bereganatzen eta zaharrago batzuk baztertzen, berdin ideietan, hiztegian, nola teknika alorretan edota jantzi, orrazkera edo musika modetan... egokituz beti bertako izateko moldeari, identitatearen oinarri den hizkuntza ardatz beti ere. eta, gureak deritzegun horiek guztiak gure gureak izateko, nahasi eta kanpoko eraginik gabeko mantentzeko, jator-jatorrak alegia, uharte galdu batean beharko litzateke egon Herria; noski, ez da horrela. herritar itsu, gor eta mutuz osaturik behar zuen izan gure Herriak, eragin eta moda guztiez at bizitzeko eta irauteko Europako txoko honetan.


Utzi iruzkina: