"gure gurea" horren azalpena

ideaipez 1456147767206 Ideaipez | 2006-06-10 19:30
1

nik ez diot, baina, gureak ez direnik, "gurekotu" egin baititugu; gurean zegoen hortan txertatu, osatuz eta osotuz. ez diot, ezta ere, gureak "gure" ez direnik; ezta gutxiago ere.

esan nahi dudana da, jende asko dagoela gurearen aldarria egiten duena, gurea den hori beste askorena ere badela esan ez edo, askotan, jakin ere egin gabe. gustatuko litzaidake jendea hortaz kontziente izan dadin, gu ez gaudela irla galdu batean isolatuta, hainbat harreman izan, dauzkagu eta izango ditugula; bsteengandik jasotzen eta besteei "ematen" ari garela. hori besterik ez; ni neu noski sentitzen naizela nire kulturarekin eta honek guztiak barne hartzen duenarekin identifikatuta; eta asko maite eta sentitzen dudala; barnean daramadala. baina argi utzi nahi dudana da, edo jendek argi izan dezala, bederen, gure gurea ez dela guk guretzat gure gurea den eta gure gurea sentitzen dugun (eta harrotasun handiz) hori. besterik ez. baina, aldi berean, gure gurea da, osotasunean. izan ere, lehen esan dudan lez, gurea beste askorena ere bada, baina ez osotasunean, osotasun hori gurea soilik baita, baina bai osotasun hori osatzen duten osagaiak, guztiak batera gurean baino ematen ez direlarik. hori kultura bakoitzaren bereizgarria.

Basajaun

Basajaun 2006-06-12 12:57 #1

Zurekin ados nago, nahiz eta aurreko postean zer esaten zenuen oso argi gelditu ez zitzaidan oraingo hontan ulertu egin zaitut. Uste dut herriek bizirik dauden einean beste herri batzuekin elkarremana izango dutela, horren ondorioz herri ezberdinen kulturen mugak difuminatu egiten dira eta horren ondorioz ezin esan genezake gurea dena, gurea baino ez dela. Holan pentsatuko bagenu, gurea propio den hizkuntza bastertu beharko genuke, zeren eta neu idatzitakoa baino ez genuke aztertu beharko ikusi ahal izateko hitzak ez direla euskal erroetatik datozen hitzak, adibidez, "postean" ingelesatik datorrena, "bizirik" gaztelerako "vida" hitzaren antz handia du, ziurraski latinetik eratorritako hitza. Estruktura aldetik uste dut euskara eta japoniera nahiko antzerakoak direla, edo gutxienez parekotasun bat, harmonia bat gordetzen dutela. Hau halan izanda eta inork kontrakorik esan ezin duela jakinez (behintzat ez arrazoi koherenterik) euskara neure-neurea sentitzen dut, osotasunean, eta horrela, konplexutasunean goruntz joan ezkero kultura berarekin ere berbera gertatzen da. Hori ez du esan nahi ez garela gure jatorrietaz harro egon behar eta ez ditugula geure-geuretzat hartu behar.<br /><br />Oso gogoeta interesgarria!<br />


Utzi iruzkina: